• 17
    API
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Saturdiko festaren egitaraua

    Urtero legez, Aberri egunaren ajearekin batera ospatuko da Saturdi auzoko festa. Hemen duzue egitaraua eta aurreratzen dizuegu egitarau ederra prestatu dutela, aurten desafio eta guzti.

    EGITARAUA

    • Goizeko 11:00etan, Meza nagusia Saturdiko Baselizan.

    • Ondoren, Iztueta Dantza Taldeko dantzariek dantza saioa egingo dute. Jarraian,     ohiturari jarraituz, auzotar zaharrenari oparia emango zaio. Aipatu, aurten  gizonezkoari soilik emango zaiola oparia, 65 urtetik gorako auzoko emakume guztiek jaso dutelako jadanik. Auzoan jaiotako azken haurrari ere oparia emango zaio. Ondoren haurrentzako jokoak.

    • Eguerdian,   ANE LABAKA  eta IÑAKI MURUA bertsolariak eta   IZER ETA ALABIER trikitilarien saioa.

    • 13:00etan, auzotarren arteko Toka Txapelketa

    • 14:30ean,  bazkaria.

    Menua: Zopa, pikatxa, arkumea, mamia, kafea, kopa eta purua. Prezioa: 25 euro.
    Bazkarirako txartelak salgai daude taberna hauetan: Beti Gazte, Illati eta Joxepane tabernetan.
    Txartelak hartzeko azken eguna: apirilaren 14a, ostirala.

    • Bazkalondoan ANE LABAKA  eta IÑAKI MURUA bertsolarien saioa.

    • 17:30ean: DESAFIOA

    Auzoko gazteek Zeraingo gazteekin antolatu duten nor gehiagoka.                             

    Ondoren,  bertsolarien agurra.

    Amaitzeko ERROMERIA IZER ETA ALABIER trikitilariekin.