• 04
    UZT
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    XX. Gazte Festatako argazkiak

    XX. Gazte Festatako argazki bilduma osatzen hasi gara, hona esku artean ditugunak, ziur zuk ere baduzula argazki mundialen bat, bidali zalantzarik gabe!

    Argazki galeria osoa Flickren. Zure argazkiak bidaltzeko helbidea zaldibiaorg@gmail.com 

    2017 Zaldibiako XX. Gazte Festak

    Hona GoierrikoHitzaren kronika

    Bukatu dira Zaldibiako 20. Gazte Festak. Urteurren borobilari ekain guztian zehar ekintzak antolatuz egin diote aurre Zaldibiako Gazte Asanbladako kideek, lana, aldarrikapena eta parranda uztartuz. Askotariko irudiak utzi dituzte ostegunetik larunbatera ospatu diren gazte festek, ohikoak batzuk, berriagoak besteak.

    Arkakusoaren jaitsierarekin hasi ziren joan den ostegunean –a ze irin pila zeraman barruan arkakusoak–, eta plazan bokadillo jana egin eta gero, laburmetrai dotorea eman zuten Toki-Alai frontoiaren ezker paretan. Ederrak izan ziren entzun ziren barre algarak. Lan bikaina beste behin.

    Ostiralean, haurrentzako jokoak antolatuz ekin zioten arratsaldeari. Eguraldia ez zegoen laguntzeko, eta sagardo dastaketa plazan ala frontoi estalian egin, dudan izan ziren gazteak. Langarrari aurre eginez, plazan egitea erabaki zuten. Aurten, aurrenekoz, dastaketari hasiera ofiziala eman zioten. Azken asteetan pandero-jotzaile ikastaroa ematen aritu den Jon Luloagak, eta dantza kubatarrak irakasten ari diren Diuvel eta Mae bikote kubatarrak –Zaldibian bizi dira– izan zuten ardura hori.

    Sasi-pilotariko finalak, aldiz, Resti pilotaleku estalian jokatu behar izan ziren halabeharrez, ordubete lehenago. Nesketan, Intza Olanok eta Maren Mendizabalek 22-6 irabazi zieten Uxue Zumalde eta Maialen Mendizabali. Mutiletan, Aritz Oriak 10 tantotan utzi zuen Jon Aiestaran. Bigarren urtez jarraian jantzi du txapela Oriak.

    ‘Gurpil kubatarra’ plazan

    Eta afalondorenean, ezustekoa eman zuen kubatar dantza ikastaroan dabilen taldeak. Anitza taldea, inondik ere. Plazara inguratu zen hogei lagunetik gorako kuadrilla –denak gazte festetako kamiseta gorria jantzita–, eta gurpil kubatarra dantzatu zuten. Joxpa taldeak jarri zuen erromeria giroa gauean.

    Paella lehiaketa egin zuten azken egunean, larunbat eguerdian. Kosta zitzaion jendeari plazara azaltzea –bezperak luze jo zuen nonbait–, baina ekintza hori ere aurrera atera zen, mozorro eta guzti. Bazkalondorenean, Matraka elektrotxarangarekin ibili ziren kalez kale, eta bukaeran taldeko argazkia ere atera zuten. Gauean RKR eta Bolbora taldeen txanda izan zen, eta egunari goizaldean eman zioten bukaera, gaupaseroen argazkiarekin.

    Parranda bai, baina lana ere bai. Atzo arratsalderako jasoak zeuden plazako oholtza eta txosna. Erakustaldi bikaina eman dute aurten ere gazteek, orain hogei urte ereindako hazia bizirik mantenduz. Bejondeiala!

     

     

Jaiak eta ospakizunak

2017, abendua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
       
2017 ZALDIBIAko JAIAK argazki guztiak

Boletina

ZaldibiaTB