• 02
    API
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Saturdiko festaren egitaraua

    Urtero legez, Aberri egunaren ajearekin batera ospatuko da Saturdi auzoko festa. Hemen duzue egitaraua eta aurreratzen dizuegu egitarau ederra prestatu dutela.

    EGITARAUA:

    • Goizeko 11:00etan, Meza nagusia Saturdiko Baselizan.

    • Ondoren, Iztueta Dantza Taldeko dantzariek dantza saioa egingo dute. Jarraian,     ohiturari jarraituz, auzotar zaharrenari oparia emango zaio. Aipatu, aurten  gizonezkoari soilik emango zaiola oparia, 65 urtetik gorako auzoko emakume guztiek jaso dutelako jadanik. Auzoan jaiotako azken haurrari ere oparia emango zaio. Ondoren haurrentzako jokoak.

    • Eguerdian,   OHIANA IGUARAN eta ENEKO LASKOZ bertsolariak, eta   IZER ETA ALABIER trikitilarien saioa.

    • 13:00etan, auzotarren arteko Toka Txapelketa

    • 14:30ean,  bazkaria.
    Menua: Zopa, pikatxa, arkumea, mamia, kafea, kopa eta purua. Prezioa: 25 euro.
    Bazkarirako txartelak salgai daude Illati tabernan. Azken eguna: msartxoaren 30a, ostirala.

    • Bazkalondoan OHIANA IGUARAN eta ENEKO LASKOZ bertsolarien saioa.

    • Arratsaldeko 17:30ean: HERRI KIROLAK

       *  AIZKOLARIEN ARTEKO LEHIA:

    IRATI ASTONDOA (Zeanuri, Bizkaia) eta NEREA SORONDO (Bera, Nafarroa Garaia)

      *  XABIER ARANBURU “GUZTA” HARRIJASOTZAILEAren erakustaldia.  Izaldarra eta Urrezko txapelketako aurtengo txapelduna da.

      * Auzoko gazteen arteko lehia             

    • Ondoren, bertsolarien agurra eta ERROMERIA trikitilariekin.

Jaiak eta ospakizunak

2018, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       

>> Hurrengo ekitaldiak

2017 ZALDIBIAko JAIAK argazki guztiak

Boletina

ZaldibiaTB