• 23
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Alamartxo gaueko egitaraua
    2017ko Alamartxoa

    Ekainaren 23 larunbata ospatuko dugu udako solstizioa.

     

    Hemen dituzue urteko gau motzena izango denaren bueltan antolaturiko egitaraua eta oharrak.

    EGITARAUA:

    • 19:00etan: Herriko txistulari taldea eta Olarte eta Furri trikitilariak herrian zehar.

    • 20:00etan: Ardo barrika eta sagardo kupelen irekiera.

    • 21:00etan: Herri afaria plazan.

    • 22:30ean: ALAMARTXO festa: Iztueta Dantza Taldeko dantzarien saioa.

    • Ondoren, EUSKARALDIAren aurkezpena.

    Oharrak:

    • Plazan jartzen den sua ikuskizuneko partaideek piztuko dute, beraz, ez dezala beste inork piztu.

    • Trafiko oharra: Alamartxo gaua dela eta, ekainaren 23an, larunbata, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Santa Fe kalea itxita egongo da ibilgailuentzako mediku etxetik aurrera.

    • Afarirako eskaerak: afaltzeko mahaiak eta aulkiak behar dituenak, udaletxean egin beharko du eskaera. Larunbatean 18:30etik 19:30era hartu beharko dira Gure Ametsako biltegi zaharrean.

Jaiak eta ospakizunak

2019 jaiak egitaraua
2020, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
45
 
6
 
78
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
181920
 
21
 
2223
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

2019 ZALDIBIAKO JAIAK- Argazki guztiak

Boletina

ZaldibiaTB