• 05
    URR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    2018ko Zaldibiako jaietako egitaraua

    2018ko urriak 5, 6, 7, 8 eta 13an Zaldibiako Santa Fe jaiak ospatuko ditugu. Hemen duzue egitarau osoa ikusgai eta deskargatzeko moduan.

    Egitaraua eskuratzeko sakatu deskargatu

    SANTA FE JAIAK 2018 EGITARAUA

    URRIAK 5, OSTIRALA

    18:30ean, MONDEJUA prestatzeko osagaien bilketa eginez, kalejira Olaldetik plazaraino, herriko txistulariekin, dantzariekin, erraldoiekin eta Gauerdi txarangarekin. 

    19:00etan, herriko plazan, IZTUETA DANTZA TALDEAren saioa.

    Amaitzean, jaien hasiera eta aldarrikapena; Iztueta Dantza Taldeko dantzariekin,  herriko txistulariekin eta Gauerdi txarangarekin.  

    Ondoren, kalejira herrian zehar, Gauerdi txarangarekin eta buruhandi eta erraldoiekin.

    20:00etan, plazan, MONDEJUAK dastatzeko aukera izango da.

    Afalostean, Gauerdi txaranga ibiliko da tabernaz taberna, gaueko hamaikak arte. 

    23:00etan, dantzaldia IMUNTZO eta BELOKIrekin.

    URRIAK 6, LARUNBATA: SANTA FE eguna. MOZORRO GAUA

    10:00etatik 12:00etara: GOIERRIKO I. XAKE JAIALDIAren amaiera

    11:00etan, MEZA.

    11:45ean, IÑAKI MURUA eta GERMAN URTEAGA bertsolarien saioa.

    12:00etan, BERTSOLARIEN ETA HERRIKO TRIKITILARIEN saioa herrian zehar.

    12:00etatik 14:00etara, plazako frontoian, ANIZTASUN eta  ELKARBIZITZAREN TOPAKETAK, “Etxekonekok” elkartearen eskutik.

    17:00etan, plazan, “INTXAURRAK EMELAU!” erakustaldia 

    18:00etan, esku pilotako afizionatuen partidak: 

    1.partida:

    Miren Larrarte (Bidania) - Maddi Mendizabal (Zaldibia)
    VS
    Maider Mendizabal (Anoeta) – Miriam Arrillaga (Zubieta)

    2.partida: 

    Beñat Azketa (Beasain) – Aitor Elizegi (Zaldibia)
    VS
    Eneko Labaka (Albistur) – Eneko Aizpitarte (Hernani)

    19:30ean, BURRUNBA ELEKTROPATXARAGA

    23:30ean, PURO RELAJO taldearen kontzertua.

    Goizeko 1:00 aldera, dantzaldia EZTEN GIRO musika taldearekin.

    21:00etatik 01:00etara, “BOTILOIA” programa: aisialdian alkohola edatearen arriskuak murrizteko esku hartzea, kalean alkohola edaten ari den jendearengana hurbilduz.

    Indarkeria sexistarik gabeko gunea - Jaima informatiboa (Emagin). Zaldibiako herritar guztiak indarkeria sexistari buruz kontzientziatzeko eta iritziak eta bizipenak jasotzeko gunea. 

    URRIAK 7,  IGANDEA  

    11:00etan, DIANA HERRIKO TXISTULARIEKIN.

    10:30etatik 14:00etara, PUZGARRIAK

    12:30etik 13:30era, HERRIKO TRIKITILARI ETA PANDEROJOLEEN SAIOA.

    17:00etan, MOZORRO FESTA eta HAURREN JAIALDIA.

    Haurrek eurek erakutsiko dute kanturako, musika tresnak jotzeko… duten abilezia.

    18:00etan, Tio Teronen Semeak musika eta dantza taldearen FRESHCOOL Ikuskizuna.

    Oharrak: Gurasoak ere mozorrotzera gonbidatzen ditugu!

    URRIAK 8, ASTELEHENA

    11:00etan, Zaldibiako Pilota Eskolako pilotari alebinen pilota partidak.

    12:00etan, ZEZENAK ETA POTTOKAK.

    12:00etan, HAMAIKETAKOA JUBILATUENTZAT  

    13:30ean, Guraso Batzordeak antolatuta, HAURRENTZAKO BAZKARIA plazan. Haur bakoitzak bere ogitartekoa eraman behar du, eta arduradun batekin joan beharko du. Postrea eta edaria Guraso Batzordeak eramango ditu.

    17:00etan, Eidabe Ekimen Kulturala taldearen eskutik, SARDINA FESKUE! ikuskizuna.

    URRIAK 13, LARUNBATA, KUADRILLEN EGUNA

    12:00etan, Euskal Herriko Gaztetxoen Sega Lehiaketa

    13:00etan, kuadrillen kalejira, JUN DA JO txarangarekin.

    14:30ean, BAZKARIA herriko plazan. Txartelak herriko tabernetan daude salgai, urriaren 8ra arte.

    Bazkalondoan, JUN DA JO txarangak girotuta, kuadrillen arteko JOKOAK eta kalejira.

    20:30etik 21:30era, dantzaldia TXIMELETA musika taldearekin.

    23:30ean, dantzaldia TXIMELETA musika taldearekin.

    Oharra: Plazaraturiko egitarauan agertzen ez bada ere, urriaren 8an 12:00etan, HAMAIKETAKOA JUBILATUENTZAT antolatuko da urtero legez.

Jaiak eta ospakizunak

2017 ZALDIBIAko JAIAK argazki guztiak

Boletina

ZaldibiaTB