• 08
    ABE
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Aiestaran errekako festa abenduaren 8an ospatuko da

    Zaldibiako Aiestaran Erreka auzoan, Santa Barbara patroi dela eta abenduaren 8rako antolatu dute festa. Elizkizuna, toka, mus txapelketa eta bazkaria izango dira auzoan.

    Santa Barbara festa ospatuko dute Zaldibiako Aiestaran Erreka auzoan, abenduaren 8 igandearekin.

    12:30ean elizkizuna egingo dute, kapera aurrean.

    13:30ean, Lazkaoetxen, toka txapelketa izango da..

    14:00etan bazkaria Lazkao Etxen.

    Bazkalondoan Zeberio eta Mañukorta ariko dira bertsotan.

    16:00etan mus txapelketa eta karta jokuak.

    17:00etan Arantza Etxeberria eta Ainhoa Insausti musikariekin erromeria.

    20:00etan Amaiera

    Bazkariko txartelak eros daitezke dagoeneko (Lazkao Etxe: 943 88 00 44).