• 22
    API
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Saturdiko festa apirilaren 22an

    Urtero bezala astelehenez ospatuko da Saturdi auzoko festa. Barruan duzue ikusgai egitarau oparoa. Zatozte!

    EGITARAUA

    • Goizeko 11:00etan, Meza nagusia Saturdiko baselizan.
    Ondoren, Iztueta Dantza Taldeko dantzarien dantza saioa. Jarraian, ohiturari jarraituz, auzotar zaharrenari oparia emango zaio. Aurten gizonezkoari soilik, 65 urtetik gorako auzoko emakume guztiek jaso dutelako jadanik. Ondoren, haurrentzako jokoak.

    Eguerdian, ONINTZA ENBEITA eta AMETS ARZALLUS bertsolariak,  eta IZER eta ALABIER trikitilariak.

    13:00etan, auzotarren arteko Toka Txapelketa.

    14:30ean,  bazkaria:
       Menua: Zopa, pikatxa, arkumea, mamia, kafea, kopa eta purua.
       Prezioa: 25 €. Bazkarirako txartelak  ILLATI tabernan daude salgai.
       Txartelak hartzeko azken eguna: apirilak 19, ostirala.

    Bazkalondoan,  ONINTZA ENBEITA  eta AMETS ARZALLUS  bertsolarien saioa.
    • Arratsaldeko 17:30ean: AIZKOLARIEN ETA HARRI-JASOTZAILEAREN ERAKUSTALDIA

       - AIZKOLARIEN ARTEKO LEHIA
        60 ontzako zortzi enbor ebakitzen norgehiagoka:
             • UGAITZ MUGERTZA (Mutriku)
             • MIKEL LARRAÑAGA (Azpeitia)

       - BEÑAT TELLERIA Lasarteko harrijasotzailearen erakustaldia.

    •  Ondoren, bertsolarien agurra eta trikitilariekin erromeria.

Jaiak eta ospakizunak

2017 ZALDIBIAko JAIAK argazki guztiak
2018 GABONAK AZKEN ENTSEGUAK

Boletina

ZaldibiaTB