• 23
    EKA
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Alamartxo gaueko egitaraua

    Ekainaren 23 igandea ospatuko dugu udako solstizioa.

    Hemen dituzue urteko gau motzena izango denaren bueltan antolaturiko egitaraua eta oharrak.

    EGITARAUA:


    • 19:00etan: Herriko txistulari taldea eta Olarte eta Furri trikitilariak herrian zehar.
    • 20:00etan: Ardo barrika eta sagardo kupelen irekiera.
    • 21:00etan: Herri afaria plazan.
    • 22:30ean: ALAMARTXO festa: Iztueta Dantza Taldeko dantzarien saioa.


    Oharrak:


    • Plazan jartzen den sua ikuskizuneko partaideek piztuko dute, beraz, ez dezala beste inork piztu.

    • Trafiko oharra: Alamartxo gaua dela eta, ekainaren 23an, igandea, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Santa Fe kalea itxita egongo da ibilgailuentzako mediku etxetik aurrera.

    • Afarirako eskaerak: afaltzeko mahaiak eta aulkiak behar dituenak, udaletxean egin beharko du eskaera ekainaren 21a, ostirala, 12:00ak baino lehen.  Igandean 18:30etik 19:30era hartu beharko dira Gure Ametsako biltegi zaharrean.