• 08
    ABE
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Aiestaran errekako festa abenduaren 8an ospatuko da

    Zaldibiako Aiestaran Erreka auzoan, Santa Barbara patroi dela eta abenduaren 8rako antolatu dute festa. Elizkizuna, toka, mus txapelketa eta bazkaria izango dira auzoan.

    Igande honetan, abenduak 8, Santa Barbara festa ospatuko dute Zaldibiako Aiestaran Erreka auzoan.

    • 12:30ean elizkizuna egingo dute, kapera aurrean.
    • 13:30ean, Lazkaoetxen, toka txapelketa izango da..
    • 14:00etan bazkaria Lazkao Etxen.
    • Bazkalondoan Zeberio eta Mañukorta ariko dira bertsotan.
    • 16:00etan mus txapelketa eta karta jokuak.
    • 17:00etan Arantza Etxeberria eta Ainhoa Insausti musikariekin erromeria.
    • 20:00etan Amaiera

    Bazkariko txartelak eros daitezke dagoeneko Lazkao Etxen (:943880044)  edo 943884209 telefono zenbakira deituta, abenduaren 4a baino lehen

Jaiak eta ospakizunak

2019 jaiak egitaraua
2019 ZALDIBIAKO JAIAK- Argazki guztiak

Boletina

ZaldibiaTB