• 09
    API
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Urtero legez, Aberri egunaren ajearekin batera ospatuko da Saturdi auzoko festa. Hemen duzue egitaraua eta aurreratzen dizuegu egitarau mardula prestatu dutela urteroko usadioari jarraituz.

    SATURDIKO FESTAKO EGITARAUA

    Goizeko 11:00etan, Meza nagusia Saturdiko Baselizan.

    Mezaren ondoren, Iztueta Dantza Taldeko dantzariek dantza saioa egingo dute. Jarraian, ohiturari jarraituz, bi auzotarri opari bana emango zaie. Ondoren, haurrentzako jokoak.

    Eguerdian,   ANGEL MARI PEÑAGARIKANO  eta AMAIA AGIRRE bertsolariak eta GARI ETA IÑAKI trikitilarien saioa.

    13:00etan, auzotarren arteko Toka Txapelketa

    14:30ean,  BAZKARIA.

    Menua: Zopa, pikatxa, arkumea, mamia, kafea, kopa eta purua. Prezioa: 25 €.

    Bazkarirako txartelak salgai daude taberna hauetan: Zahar Egoitza, Joxepane eta Illati.Txartelak hartzeko azken eguna: apirilak 6, ostirala.

    Bazkalondoan ANGEL MARI PEÑAGARIKANO  eta AMAIA AGIRRE bertsolarien saioa.

    Arratsaldeko 18:00etan:  AIZKOLARIEN ETA HARRI-JASOTZAILEAREN ERAKUSTALDIA

    IÑAKI AZURMENDIren eta FLOREN NAZABAl aizkolarien saioa.

    Lana: zutik jarrita dagoen 3 m.ko egurra  moztu.

    14 urteko URDAX MAGUNAZELAIA harri-jasotzaile abadiñotarraren erakustaldia.

    Ondoren, GARI ETA IÑAKI  trikitilariekin erromeria