• 02
    API
    2020
    Ipuinaren ordua

    Datozen bi asteetan haurrentzat ipuin kontaketa bana izango da Iraitz Lizarraga ipuin kontalariak eskainia.

    Ipuin kontaketak online entzun eta ikusi ahal izango dira zaldibia.org webgunean.

    Eguna eta ordua aurrerago zehaztuko dira webgunean.
     

  • 26
    MAR
    2020
    Liburutegiko maileguak itzultzeko epeak luzatu ditu Irakurketa Sare Publikoak

    Covid-19a dela eta sortutako egoera arindu bitartean, etxean dituzuen udal liburutegiko liburuak zein ikus-entzunezkoak itzultzeko epea maiatzaren 4ra arte zabaldu da, oraingoz.

  • 10
    MAR
    2020
    Hainbat aldizkari eta egunkari liburutegian

    Aldizkariak hiru astez mailegatu daitezke, liburuak edo ikusentzunezkoak bezalaxe. Egunkariak liburutegian bertan irakur daitezke. Hauen zerrenda eta azken aleen azalak barruan ikusgai

  • 28
    OTS
    2020
    Moko zorrotza antzezlana, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolarekin

    Otsailaren 28an, ostirala, Zaldibiako antzokian izango ditugu 22:30ean. Sarrerak (10€) egunean bertan jarriko dira salgai, 21:30etik aurrera. Sinopsia: Laura eta Juan. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin, guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; zer demontre egin geure bizitzekin? Amets eta algarak, barre eta negarrak.

  • 19
    OTS
    2020
    Hiru ikastaro berri martxotik aurrera

    'Argazkigintza digitala ikastaroa', 'Sukaldaritza ikastaro praktikoa' (Produktu lokalak, ekonomia zirkularra) eta 'Zaintzailea zaintzen' (Zaintzaileen ongizatea zaintzeko tailerra). Ikastaroak CEBANC zentroak eskainiko ditu, 20 orduko iraupena izango dute, euskaraz eta dohainik izango dira. Martxoan hasiko diren arren, zehazteke daude eguna eta ordua. Izena emateko (otsailaren 25a baino lehen) edo informazio gehiago izateko, kultur etxetik pasa edo 943160338 / 676531079 zenbakietara deitu.

  • 07
    OTS
    2020
    Herriko bozak antzezlana, Iduzkilore antzerki taldearen eskutik

    Iparra-Hegoa ekimenaren baitan, otsailaren 7an, 22:30ean, Piarres Lartzabalen 'Herriko bozak' komedia ezaguna izango dugu Zaldibiako Herri Antzokian. Sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai antzokian, egunean bertan. "Herri ttiki batean, hauteskundeak dira: gordetako egiak plazan agertzeko eta faltsukerietan aritzeko unea. Ardoa eta politika, politika eta ardoa. Zuritik ala gorritik?"

  • 26
    URT
    2020
    ARTAnTXURIKETAN Zaldibian

    “Baserriko sukaldean arta zuriketa antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa"
    Urtarrilak 26, igandea, arratsaldeko 6etan, Zaldibiako antzokian, 

  • 16
    URT
    2020
    Internet ikastaroak Karreaneko KZ gunean

    Alde batetik 'Oinarrizko interneta', eta bestetik 'Smartphoneak eta tabletak. Zure  Android gailua erabiltzen ikasteko”. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a. Informazio gehiago barruan.

     

  • 03
    URT
    2020
    Puzgarriak eta jolasak urteari ondo ekiteko

    Urtarrilak 3 ostirala. Puzgarriak eta jolas ezberdinak izango dira Resti pilotalekuan goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.

  • 02
    URT
    2020
    Hitzaldia: Sare sozialak, smartphonak eta zibergaizkileak

    Julen Linazasororen eskutik; Sare sozialak, smartphonak eta zibergaizkileak goiburupean gazteentzako hitzaldia.