• 18
    EKA
    2019

    Bihar, ekainak 18, asteartea, arratsaldeko 18:30ean izango da Antzokian

  • 06
    EKA
    2019
    Udan ere kirolaz blai

    Hainbat kirol jarduera antolatu ditu Zaldibiako Udalak ekainerako eta uztailerako. Tenisa, piraguismoa, patinak eta abar 16 urte bitarteko haur eta nerabeeentzako, eta aerobic-zumba 16 urtetik gorakoentzako. Izena kultur etxean eman behar da ekainaren 12a (hau barne) baino lehen.

  • 05
    EKA
    2019

    Zozkatu berri dugu 'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpainako 30 euroko bigarren erosketa-txartela, eta Iradi Iraola Telleria zaldibitarra izan da irabazlea. Zorionak, Iradi!

    Bigarren zozketak badu irabazlea
  • 12
    EKA
    2019
    Dronen tailerra 10 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzat

    LHko 5. mailatik DBHko 3. mailara bitarteko ikasleak dronen munduan murgildu eta hauek erabiltzen ikasteko tailerra antolatu da. Izena Karreane kultur etxean eman behar da ekainaren 10a baino lehen.

    - Eguna: Ekainak 12, asteazkena

    - Ordua: 16:00etatik 19:00etara

    - Lekua: Resti pilotalekua

     

  • 05
    EKA
    2019
    Bertso eskolako kurtso amaierako ekitaldia asteazkenean

    Ekainaren 5ean, arratsaldeko 7etan, gazteen bat-bateko bertso saioa izango da Zubi buru elkartean. Ordubete beranduago, 20:00ak aldera, afari-merienda egingo dute. Saioa eta afaria irekiak direnez, edonork eman dezake izena kultur etxean, astelehenean edo lehenago. 

  • 17
    MAI
    2019
    Datorren ikasturtean Musika Eskolan hasi nahi duten ikasleek izena emateko epea zabalik

    2019-2020 ikasturtean Musika Eskolan hasi nahi izanez gero, maiatzaren 15etik 27ra eman dezakezue izena kultur etxean. Bertan bete beharko duzue matrikula orria. Edozein zalantza izanez gero, deitu 943160338 edo 676531079 zenbakira. Oharra: deialdi hau ikasle berrientzako bakarrik da, eta ez dagoeneko ikasle direnentzako.

  • 16
    MAI
    2019
    Elkarrekin bazkaldu zuten baserritarrek San Isidro egunean

    Maiatzaren 15ean ospatu zuten aurten ere baserritarren festa, Zelaa hotelean. Bazkalostean solasean aritu ziren trikitilarien konpainian. Argazkiak barruan dituzue ikusgai.

  • 15
    MAI
    2019
    Baserritarren eguneko bazkaria

    Maiatzaren 15ean, asteazkenean, San Isidro eguneko bazkaria izango da Zelaa jatetxean. Txartelak Beti Gazten, Illatin eta Zelaan egongo dira salgai maiatzaren 12ra arte. Prezioa 25 eurokoa da eta menua honakoa:
    Urdaiazpiko iberikoa, entsalada epela, Legatz albardatuaren razio erdia, azpizuna, tarta izozkiarekin, kafea, kopa eta purua.

  • 03
    MAI
    2019
    Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren lehenengo zozketa

    Zozkatu da 30 euroko lehenengo erosketa-txartela. Irabazlea Agurtzane Aiestaran Amondarain zaldibitarra izan da. Zorionak, Agurtzane!

  • 26
    API
    2019
    Errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbitea


    2018ko errenta eta ondarea aitortzeko garaian gauden honetan, Zaldibiako Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi zaituzte.

Kultur Etxea Gaiak

banner besarkada ftroga
Ordutegi eta telefonoak
banner jaiak
Zaldibiako euskararen azterketa
Argazki zaharren bilduma digitala
Zaldibiako Udala
MUGIpuzkoa

Boletina

ZaldibiaTB