• 06
    OTS
    2018

    Aurtengo Lilatoian irteteko asmoa baduzu, eta bakarrik entrenatu nahi ez baduzu, hurbildu parke botanikora bihar, asteazkena, hilak 7, 18:30ean. Bertan   elkartuko gara hainbat herritar eta denon artean zehaztuko dugu elkarrekin entrenatzeko egunak eta ordua.

  • 18
    URT
    2018
    Liburu berriak liburutegian

    Azken asteetan liburutegira ekarri ditugun euskarazko zein gaztelerazko liburuen zerrenda, hauen azalak eta sinopsiak barruan ikusgai.

  • 27
    ABE
    2017
    Txotxongiloak eta Irrien Lagunen ikuskizuna abenduaren 27an eta 28an

    - Hilaren 27an, asteazkenean, 17:00etan Herri Antzokian,  'Kletaren ametsa' txotxongilo ikuskizuna Gus Marionetas taldearen eskutik.

    - Hilaren 28an, ostegunean, ordu eta leku berean, Irrikula Makula Kriskitin Dzart! ikuskizuna Irrien Lagunen taldearekin.

  • 11
    ABE
    2017
    Ipuinen hariari tira eta tira   Ipuin kontaketa musikatua

    Bihar, asteartea, hilak 12, arratsaldeko 5etan Karreanen. Saio hau, 3 urtetik 5.maila bitarteko ikasleentzat izango da Kontalari 2 taldearen eskutik.

  • 06
    ABE
    2017
    Herri kirolak Zaldibian, igande honetan

    Igandean, hilak 10, eguerdiko 12etan hasita, 2017ko Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Kopako eta Gabon Harrijasotzaile Txapelketako final-erdi bana jokatuko da Resti pilotalekuan. Sarrerak bertan jarriko dira salgai 10 euroan.

  • 01
    ABE
    2017
    EZ GARA PALESTINAZ ARI! ikuskizuna gaur gauean

         Ez gara kantariak baina kantatu egiten dugu, ez gara aktoreak baina antzeztu egiten dugu, ez gara gidoilariak baina gidoi bat prestatu dugu… Azken batean, garena erakutsi nahi dugu, entzulearen aurrean biluztuko gara: beldurretik ausardiara, burutik emoziora, gizonkeritik gizonera, ridikulotik umorera…

          Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, Pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta.  

    • Eguna: abenduak 1, ostirala
    • Ordua: 22:30
    • Lekua: Zaldibiako antzokia

  • 29
    AZA
    2017

    Igande honetan, abenduaren 3an, Aiestaran-Erreka auzoko festa ospatuko da. Barruan duzue ikusgai egitaraua.

  • 29
    AZA
    2017

    Zaldibiako Udalak berak argitaratzen du  urtero etxez etxe banatzen duen egutegia, eta aurten ere horrelaxe egin ahal izateko argazkiak bildu nahi ditu.
    Herriaren inguruko argazkiak argitaratu nahi ditugu. Beraz, argazkiren bat  baldin baduzue,  eta egutegian argitaratzea nahi baduzue, kultur etxera ekarri behar duzue abenduaren 4a, astelehena, baino lehen.
    943 160338 // 676 531079.
    Bildutako guztien artean 12 aukeratuko dira

  • 28
    AZA
    2017

    Iztuetaren jaiotetxearen aurrekaldean, Txamarretxeko plazan, bihar, azaroak 29, asteazkena, Zaldibiako Iztueta Dantza taldeak eskaini behar duen dantza saioa  18:00etan izango da.

  • 28
    AZA
    2017
    Musika eskolako ikasleak kalera irten ziren Santa Zezilia ospatzera

    Pasa berri den azaroaren 21ean, asteartean, hainbat ikaslek musika emanaldia eskaini zuten herriko plazan. Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.

Kultur Etxea Gaiak

banner besarkada ftroga
Ordutegi eta telefonoak
banner jaiak
Zaldibiako euskararen azterketa
Argazki zaharren bilduma digitala
Zaldibiako Udala
MUGIpuzkoa

Boletina

ZaldibiaTB