• 17
    UZT
    2019

    Aurtengo Santa Fe festak antolatzeko  bilera asteazken honetan, hilak 17, arratsaldeko 18:30ean  Karreanen izango da. 
    Animatu eta parte hartu.

  • 05
    UZT
    2019
    San Ferminak Zaldibiako plazan

    Uztailaren 5ean, ostiralean, goiz ederra pasa zuten haurrek. Arropa zuriz eta zapi gorriz jantzita, bete-betean murgildu ziren San Ferminetan. Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.

  • 10
    UZT
    2019
    Piraguak Amundarain errekan

    Ekaineko azkeneko astean, piraguetan aritzeko aukera izan zuten Zaldibiako haurrek. Hilaren 24a eta 27a bitartean Zaldibian, eta azken egunean, 28an, Getarian. Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.

  • 25
    EKA
    2019
    Liburu berriak liburutegian

    Azken asteetan liburutegira ekarri ditugun euskarazko zein gaztelerazko liburuen zerrenda, hauen azalak eta sinopsiak barruan ikusgai.

     

  • 26
    EKA
    2019

    Ekainaren 26an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan Karreane kultur etxean.

  • 19
    EKA
    2019
    Bikain aritu ziren musika eskolako ikasleak

    Asteartean, hilak 18, ikasturte amaierako kontzertua eskaini zuten antzokian. Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.

  • 18
    EKA
    2019

    Bihar, ekainak 18, asteartea, arratsaldeko 18:30ean izango da Antzokian

  • 06
    EKA
    2019
    Udan ere kirolaz blai

    Hainbat kirol jarduera antolatu ditu Zaldibiako Udalak ekainerako eta uztailerako. Tenisa, piraguismoa, patinak eta abar 16 urte bitarteko haur eta nerabeeentzako, eta aerobic-zumba 16 urtetik gorakoentzako. Izena kultur etxean eman behar da ekainaren 12a (hau barne) baino lehen.

  • 05
    EKA
    2019

    Zozkatu berri dugu 'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpainako 30 euroko bigarren erosketa-txartela, eta Iradi Iraola Telleria zaldibitarra izan da irabazlea. Zorionak, Iradi!

    Bigarren zozketak badu irabazlea
  • 12
    EKA
    2019
    Dronen tailerra 10 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzat

    LHko 5. mailatik DBHko 3. mailara bitarteko ikasleak dronen munduan murgildu eta hauek erabiltzen ikasteko tailerra antolatu da. Izena Karreane kultur etxean eman behar da ekainaren 10a baino lehen.

    - Eguna: Ekainak 12, asteazkena

    - Ordua: 16:00etatik 19:00etara

    - Lekua: Resti pilotalekua