• 11
    AZA
    2019
    2020ko egutegirako argazkien eskaera

    Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi bazenute, kultur etxera ekarri azaroaren 18a, astelehena, baino lehen. Bildutako guztien artean 12 aukeratuko dira. Informazio gehiago behar baduzue, deitu 943160338 edo 676531079ra.


     

  • 27
    URR
    2019
    Elkartasun tonbola, Itxaropen Puntadak

    Igande  honetan, urriak 27, Elkartasun Tonbola jarriko dute Zaldibiako plazan.

    Helburua: Perun, Cusco herrian, Juana de Aza Etxean josteko tailerra jartzea, egoera ahulean dauden ama gazteek aukera  gehiago izan ditzaten beren seme-alabekin aurrera egiteko.

  • 22
    IRAI
    2019
    Zaldibiako IX. Txirrindulari Sari Nagusia irailaren 22an ospatuko da

    Datorren igandean, irailak 22an, IX. Zaldibiako Txirrindulari Sari Nagusia izango da jokoan, Lehendakari txapelketako azken proba puntuagarria goizeko 10:00etan irtengo da plazatik, eta helmugaratzea 12:37etarako dago aurreikusita. 

  • 16
    IRAI
    2019
    Soinketa 2019/2020 ikasturtea

    Irailaren 20ra arte dago zabalik Zunban edo 3. adineko mantenimendu klaseetan izena emateko epea. Urriaren 14an eta 15ean hasiko dira klaseak, hurrenez hurren. Bataren zein bestearen izena-ematea kulturetxean edo 943160338ra deituta egin daiteke. Zunba astelehen eta asteazkenetan izango da 19:00etatik 20:00etara, eta 3. adineko mantenimendua, astearte eta ostegunetan 9:00etatik 10:00etara.

  • 21
    IRAI
    2019
    Zaldibiako IX.Herri Lasterketa

    2019ko irailaren 21ean ospatuko da Zaldibiako IX. Herri Lasterketa. Dagoeneko izen ematea zabalik dago.

  • 24
    UZT
    2019
    Dantza saio bikaina izan zen jardueren azken egunean

    Amaitu dira 2019ko udako jarduerak. Azken eguneko festako argazkiak HEMEN dituzue ikusgai. Jardueretako talde-argazkiak, berriz, HEMEN. Uda ona izan!

  • 23
    UZT
    2019
    Piraguak, patinak eta eskalada

    2. mailatik 4. mailara bitarteko hainbat haur aritu dira asteotan kirol hauetan ere. Argazkiak HEMEN dituzue ikusgai.

  • 23
    UZT
    2019
    Ur jolasak, haurren gozagarri

    Uztaileko egun eguzkitsuak tarteko, ederki pasa zuten haurrek ur jolasetan. 2-3 urteko gelako eta 4-5 urteko gelako haurren argazkiak ikusteko, sakatu HEMEN. 1. mailatik 3. mailara bitarteko haurrenak HEMEN ikus ditzakezue. Eta 4. mailatik 6. mailara bitarteko haurrenak, berriz, HEMEN.

  • 17
    UZT
    2019

    Aurtengo Santa Fe festak antolatzeko  bilera asteazken honetan, hilak 17, arratsaldeko 18:30ean  Karreanen izango da. 
    Animatu eta parte hartu.

  • 05
    UZT
    2019
    San Ferminak Zaldibiako plazan

    Uztailaren 5ean, ostiralean, goiz ederra pasa zuten haurrek. Arropa zuriz eta zapi gorriz jantzita, bete-betean murgildu ziren San Ferminetan. Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.

Kultur Etxea Gaiak

banner besarkada ftroga
Ordutegi eta telefonoak
banner jaiak
Zaldibiako euskararen azterketa
Argazki zaharren bilduma digitala
Zaldibiako Udala
MUGIpuzkoa

Boletina

ZaldibiaTB