• 05
    EKA
    2018

    2018-2019 ikasturtean musika eskolan ikasten hasi nahi duten ikasle berriek izena Zaldibiako Kultur etxean eman behar dute ekainaren 8a, ostirala, baino lehen.

    - Ordutegia: 12:30etik 19:30era

    - Telefonoa: 943 160338 / 676 531 079

  • 15
    MAI
    2018
    Baserritarren Eguneko bazkariko argazkiak ikusgai

    Maiatzaren 15ean ospatu da aurten ere Baserritarren festa, Zelaa hotelean. Bazkalondoren solasean aritu dira trikitilariaren konpainiarekin. Hemen dituzue ikusgai argazkiak.

  • 11
    MAI
    2018
    IRAGANA, LAHAR ETA LARROSA Herri-antzerkia Zaldibian

    Maiatzaren 11n, gaueko 10:30ean, Segurako antzerki taldeak, “Iragana, Lahar eta Larrosa” Herri-antzerki emanaldia eskainiko du.

  • 07
    MAI
    2018
    Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren lehenengo zozketa

    Zozkatu da 30 euroko lehenengo erosketa-txartela. Irabazlea Manex Insausti Hernández zaldibitarra izan da. Zorionak, Manex!

  • 23
    API
    2018
    Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa

    Bihar, apirilak 24, asteartea 18:00etan, Karreane Kultur Etxean Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa izango da.
    Ipuin saio hau, 3 urtetik 5.maila bitarteko ikasleentzat izango da

  • 14
    MAR
    2018
    Irakurri gozatu eta oparitu Euskaraz

    Zaldibiako Udalak euskaltzaleen elkarteekin, beste 44 Udalekin, liburutegi publikoekin eta liburu dendekin batera, 12. urtez antolatuko du aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2018ko martxoaren 12an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.

  • 05
    MAR
    2018
    Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna Zaldibian

    Zaldibiako Udalak, herriko Aske emakume taldeak eta “Etxekonekok” Elkarbizitzarako Elkarteak 2018. urteko Emakumeen Nazioarteko Egunerako honako egitaraua antolatu dute.  

  • 13
    OTS
    2018
    Maite(mindu)z: maitasun harremanak aztertzeko tailerrak

    Otsaileko azken bi larunbatetan, maitasun harremanei buruzko bi tailer antolatu ditu Zaldibiako Udalak.

    Emagin elkarteko kideek dinamizatuko dituzten tailer hauetako lehenengoa, otsailaren 17an izango da, eta bertan parte hartzera, 2000. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilak gonbidatuta daude. Bigarren tailerra, otsailaren 24an, eta 2001. urtetik 2003. urtera bitarte jaiotako neska-mutilei zuzendua dago.

    Bi tailerrak 15:30ean hasi eta 18:30ean amaituko dira, Karreane Kultur etxean.

    Tailerretan parte hartzeko izena Kultur etxean eman behar da:  Lehenengo tailerrerako otsailaren  15a baino lehen. Bigarren tailerrerako,  otsailaren 21a baino lehen.

  • 16
    OTS
    2018
    Etxeko Saltsak antzezlana Zaldibian

    Otsailak 16, ostirala., gaueko 10:30ean Zaldibiako antzokian, Aitziber Garmendia,  Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktoreek, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean,  "Etxeko Saltsak" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.

  • 08
    OTS
    2018

    Martxoaren 4an izango da Lilatoia Donostian. Hori dela eta, datorren asteartetik aurrera, hilak  13, lilatoian parte hartzeko prestatu nahi duenak badu aukera. Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 6:30ean, parke botanikora azaldu eta korrika egitera joango gara.
    Animo,  neskak!