• 02
    API
    2019
    Hitzaldia Kultur artekotasuna eta hezkidetzaren inguruan sakontzeko

    Zaldibiako Lardizabal herri eskolak antolatuta, Kultur artekotasuna eta hezkidetzaren inguruko hitzaldia emango du Amelia Barquin irakasleak Karrerane kultur etxean apirilak 2 asteartea arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

  • 01
    MAR
    2019

    Lardizabal herri eskolako ikasle eta irakasleok gonbitea luzatzen dizuegu gurekin batera mozorrotu eta inauteriak ospatzeko. Gaur ostirala  14:30etan gelaz gela argazkiak aterako ditugu eta ondoren kalejira herrian zehar. Amaitzeko jaialdia Zaldibiako plazan eta txokolatada Guraso elkartearen eskutik.

    Ostirala, Zaldibia inauterietan blai!
    Atzo Resti pilotalekuan burututako entseguan hartutako argazkia.
  • 24
    URT
    2019
    Eskolako elkarbizitza batzordea berriro martxan

    Irakasle,  guraso, ikasle,udal ordezkari eta Etxekonekok taldeak osatzen du batzorde hau. Bertan sortu den proiektuetako bat aurkeztera gatoz. Kultur artekotasuna eta Elkarbizitza lantzeko antzerki laburrak egitea.

  • 09
    URT
    2019

    Zaldibiako guraso, irakasle, ikasle eta herritarrentzat hausnarketa saioa antolatu dugu ARREMANITZ taldeak lagunduta urtarrilak 9, ASTEAZKENA arratsaldeko 17:00etan KARREANE kultur etxean.

    Eskolako jolaslekua amestu!
    Ausa Gaztelu Guraso Elkartea / Lardizabal Eskola / Udaleko Berdintasun Saila / Arremanitz
  • 03
    ABE
    2018

    Astelehenean, arratsaldeko 15:00etan Lardizabal eskolaren atarian elkartuko gara, kalejiran plazara joateko.

     

    Aurrez, euskeraldiaren txapa egingo du haur bakoitzak gelan, bat berarentzat eta bestea etxerako. Bertan, hitzaldia, kantak eta dantza izango dira. Ekintza guztian zehar gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

    Euskararen eguna, abenduak 3
  • 22
    AZA
    2018
    Eskola kanpoko jolaslekuaz hausnarketa abiatzera goaz

    Lardizabal herri ikastetxearen kanpoko jolaslekuaz hausnarketa hasten ari gara. Espazioaz egiten dugun erabileraz jabetu eta eskolako jolaslekua eraldatzeko prozesuaz elkarrekin pentsatu nahi dugu. Horretarako batzorde ireki bat osatu asmo dugu.

  • 04
    EKA
    2016
    Eskola kiroleko festa 2015 2016

    Bihar , ekainak 4, larunbat goizeko 10etatik aurrera jolasak Lardizabal herri eskolan. 

    Amaieran Guraso Elkartearen eskutik hamaiketakoa.

    Animatu eta parte hartu!

     

  • 31
    MAI
    2016
    Gu ere bertsotan 2015/2016

    “Gu ere bertsotan 2015/2016” Lardizabal Herri Eskolako 5.eta 6.mailako ikasleen bertso saioa

    • Eguna:  maiatzak 31, asteartea
    • Ordua: 16:30
    • Lekua: Antzokia
  • 09
    API
    2016
    2015/16 Eskolarteko kirol lehiaketak

    Oporren ondoren,  berriro hasiko dira eskolarteko kirol lehiaketak.
    Hauexek dira areto futbolean haurrek asteburu honetan jokatuko dituzten partidak.

  • 22
    URT
    2016
    2015/16 Eskolarteko kirol lehiaketak

    Hauexek dira saskibaloian zein eskupilotan haurrek asteburu honetan jokatuko dituzten partidak.

Atalak

2019 Inauteriak Zaldibiako Lardizabal eskola
Lardizabaleko txokoak
TXOKOA HH
Txokoa 1
txokoa 2
Txokoa 3
Gorputz Heziketa

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak