Zaldibiako Lardizabal eskolako ikasleak ohiturari jarraituz Santa Ageda besperan kantuan atera dira.
Irakasle, guraso, ikasle,udal ordezkari eta Etxekonekok taldeak osatzen du batzorde hau. Bertan sortu den proiektuetako bat aurkeztera gatoz. Kultur artekotasuna eta Elkarbizitza lantzeko antzerki laburrak egitea.
Lardizabal eskolako JOLASALDI batzordetik urtarrilean hasiko den auzolanera deia luzatu nahi dizuegu.
Zaldibiako guraso, irakasle, ikasle eta herritarrentzat hausnarketa saioa antolatu dugu ARREMANITZ taldeak lagunduta urtarrilak 9, ASTEAZKENA arratsaldeko 17:00etan KARREANE kultur etxean.
Abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, Olentzeroren bisita izan genuen Zaldibian. Eskolako ikasleek ekitaldi bat prestatua zuten Olentzerorentzat. Hemen ikus ditzakezue egun horretakoak:
Euskararen eguna ospatu zen Zaldibiako Lardizabal eskolan abenduaren 3an. Kalejiran joan ginen eskolatik plazara. Han hitzaldia, bertsoak, kantak eta dantza izan genituen. Ikusi bideoa!
Astelehenean, arratsaldeko 15:00etan Lardizabal eskolaren atarian elkartuko gara, kalejiran plazara joateko.
Aurrez, euskeraldiaren txapa egingo du haur bakoitzak gelan, bat berarentzat eta bestea etxerako. Bertan, hitzaldia, kantak eta dantza izango dira. Ekintza guztian zehar gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Lehenengo bilera egin zen pasa den astean, azaroaren 22an. Bileran parte hartu zuten irakasle, ikasle eta gurasoen ordezkariek. Bilera horretan eskolako ikasleek egindako proposamenak ikusi eta batzorde horrek egingo duen ibilbidea pixka bat zehaztu zen.
Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna ardatz hartuta, lanketa burutu dugu Zaldibiako Lardizabal ikastetxean.
Lardizabal herri ikastetxearen kanpoko jolaslekuaz hausnarketa hasten ari gara. Espazioaz egiten dugun erabileraz jabetu eta eskolako jolaslekua eraldatzeko prozesuaz elkarrekin pentsatu nahi dugu. Horretarako batzorde ireki bat osatu asmo dugu.
Atalak
Boletina
Estekak