• 02
    OTS
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleak Idiazabalgo XXXVIII. herri krosean

    Joan den igandean, hainbat zaldibitarrek hartu zuten parte Idiazabalgo herri krosean, lan bikaina eginez gainera. Argazki batzuk ere baditugu.

    Atletismoko froga klasiko honetan, urtarrilaren 29an, Goierriko ikastetxeetako 3. mailatik DBHko 2. maila bitarteko 304 ikaslek partu hartu dute.

    Zaldibiako Lardizabal Herri eskolatik 3. eta 4. mailako 12 ikaslek,  7 neskek eta 5 mutilek, parte hartu zuten.

    Ikasle guztiak oso gustura ibili ziren eta aipatu beharra dago, 2008. urteko benjamin mutilen mailan, Zaldibiako Anartz Traperok irabazi zuela. Zorionak, Anartz!

    Amaitzeko, zoriondu nahi ditugu parte hartu zuten ikasle guztiak, batez ere Zaldibiatik joan zirenak, eta animatu jarraitzeko kirola egiten eta parte hartzen ikasturtean zehar antolatzen diren kirol frogetan.