• 24
    URT
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Eskolako elkarbizitza batzordea berriro martxan

    Irakasle,  guraso, ikasle,udal ordezkari eta Etxekonekok taldeak osatzen du batzorde hau. Bertan sortu den proiektuetako bat aurkeztera gatoz. Kultur artekotasuna eta Elkarbizitza lantzeko antzerki laburrak egitea.

    Kaixo denoi,

    Eskolako Elkarbizitza Batzordea  berriro martxan da. Irakasle,  guraso, ikasle,udal ordezkari eta Etxekoneko taldeak osatzen du batzorde hau.

    Bertan sortu den proiektuetako bat aurkeztera gatoz. Kultur artekotasuna eta Elkarbizitza lantzeko antzerki laburrak egitea. Ikasleek eskola orduetan landuko dute. Gonbidapena luzatu nahi dizuegu irakasle, guraso, familia, herritar … guztiei antzerki hauetan parte hartzeko. Gustatuko litzaiguke parte hartzaileen taldea ahalik eta anitzena izatea.

    Emanaldia apirilerako prestatu nahi da. Antzokian egingo den emanaldi hau antolatzeko lan ezberdinak egongo dira: antzeztea, musikariak, olerkia, bertsoak, dekoratua  prestatzea etab.

    Guzti hau antolatzeko antzerki irakasle baten laguntza izango dugu. Ostegunero 16:30etik  18:00era izango dira antzerki tailerrak eskolan.

    Lehenengo eguna urtarrilaren 24a izango da.

    EKIMEN HONETAN PARTE HARTU NAHI BADUZU urtarrilaren 24ko saiora etorri edo bestela izena eman eskola sarrerako orrian edo lardizabaleskolazaldibia@gmail.com helbidera idatzita.

    ELKARBIZITZA BATZORDEA

Atalak

2019 Inauteriak Zaldibiako Lardizabal eskola
Lardizabaleko txokoak
TXOKOA HH
Txokoa 1
txokoa 2
Txokoa 3
Gorputz Heziketa

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak