• 04
    OTS
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gaur amaitu da 40 gazteen aurkako epaiketa Madrilen, Xumai Matxain zaldibitarra hauetako bat. Inputatuen absoluzioa eskatuz eman zaio amaiera, eta epaiaren zain geratu da. Ondorengo egunetan zenbait ekintza egingo dira #40akLIBRE uzteko eskatuz. (Ostiralean 20:00tan kontzentrazioa Zaldibian)

    Inputatuen absoluzioa eskatuz amaitu da epaiketa
    Auzipetuak gaur goizean

    Gaur izan da beraz azken saioa, goiz eta arratsaldez abokatuek azken gazteen defentsa burutu dute, frogarik gabe inputatuta daudela argudiatuz, eta deklarazio polizialak torturapean eginak izanik, baliogabetuz.

    Gazteek, azken hitza aurreko astean aurkeztu zutela esanez bukatu dute, eta Euskal Herriaren gehiengoak babestu zuela ozen esanez. Honenbestez, epaiaren zain geratu da epaiketa.

LEKHIA.INFO
LIBRE grisa

Boletina

ZaldibiaTB