• 27
    AZA
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Azken urteetan gure postontzietan ez dugu ia gutunik jasotzen, fakturak eta propaganda besterik ez. Gaur herritar guztioi iritsi zaigu gutun bat ordea. Hauxe dio:

    Zaldibin, 2014ko azaron 26en

    Lagun mattea:

    20 urte bete dittut gaur. 1994ko azaron 26en jaio nitzen, bai. Kontau diatenez eun haundie izan omen zan hue, sekulako festa! Jende askok zeuken nere jaiotza iristeko ilusioa, herriñ etzan beste kontuik. Eta ez pentxa e, lana eman nun, baino azkenen jaio nintzen.

    Eta ordutik ez naiz geldittu nere biden. Lehenengo urtetan, danok bezela, gauzak ikusi eta ikasi, etengabe. Eroi ta altxa, haik-eta oinez ikasi arte. Beti izan det ingurun jendea eskue eman ta altxatzen laguntzen zitena, jende eskuzabala ta leiala.

    Dena politte ez da izan ordea, nere bizik e gora-beherak izan dittu, baño ingurukon launtzaz atea naiz aurrea ta beida, ia 20 urte!

    Oain, ba, gazte danai bezela jendekin eotea gustatzen zait, haur, heldu, gazte, eoziñekin! Giro goxon, afari baten bueltan, kantuz ta irriz... Ta festa bai, baño burrukare itten det e! Laun asko gertuatzen die nereana ta gure amets ta idealak nola egi bihurtu aitzen gea saiakeran. (Aupa ekipo, lortuko deu!)

    Ikustezuenez eozin gazte bezelakoxea naiz. Aurretik etorkizun luzea dauketela esan deike, baño arazo bat daket. Epaiketa bat izan berri det nere kide askokin batea ta bizie kolokan jarri digue. Datorren urteko udan esango digue nola bukauko dan amesgaizto hau. 

    Esperantza eztet sekula galtzen baño txarreneako prepau barra daket bazpare. Jungo naiz abixatzen notizik darenen.

    Halare, esan nahi dizut, ni eon edo ez, jarraitzeko gure idealen alde lanen eunero-eunero oain arte bezela ta hola bizik mantenduko da nere sue, gar 20 urte piztu zana. Geroarte!

    Zure laun,

                       Joxepane
     

2020, martxoa
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4567
 
8
 
9
 
101112131415
 
161718
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25262728
 
29
 
3031
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

LEKHIA.INFO
LIBRE grisa

Boletina

ZaldibiaTB