• 22
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gaur iluntzeko 19:00etan Joxepane atarian elkartuko gara datozen asteetarako mobilizazioak antolatzeko. Guztioi bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

    Mobilizazioak antolatzeko asanblada
    Larunbateko batzarrean herritar eta ekarpen ugari

    Pasa den larunbatean burutu genuen batzarrean ideia eta ekarpen ugari jaso genituen eta orain ideia horiei forma ematen hastea dugu erronka. Horretarako, gaur bilkura bat egingo dugu 19:00etan Joxepane atarian. Bertan, astebururako mobilizazioak antolatuko ditugu, besteak beste.

    Guztion irudimena eta eskuak beharrezko direnez, herritar zein eragile ezberdinetako kideei asanbladara etortzeko deia luzatzen dizuegu.

    Joxepane aurrera!

LEKHIA.INFO
LIBRE grisa

Boletina

ZaldibiaTB