• 10
    UZT
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Marrazki tailerra eta Kontzentrazioa gaur

    Joxepane Libre dinamikaren barruan, ekintzen taldea uztailerako egitaraua egiten hasi da. Gaur, 19:30ean haurrentzat marrazki tailerra egongo da eta ondoren, 20:00etan kontzentrazioa egingo da plazan. 

    Gaurko bi ekimen horiek daude iragarrita eta datozen asteetarako ere beste batzuk lotuta daude.

    Batetik, UZTAILEKO OSTIRAL GUZTIETAN  KONTZENTRAZIOA egingo da20:00etan plazan. 

    Bestetik, uztailaren 16an, osteguna, Joxepaneko sukaldean PIZZA TAILERRA egingo da. Osagai ezberdinak erabiliz pizzak egingo ditugu eta afari-merienda eginda, DOKUMENTAL EMANALDIA  izango dugu ondoren kalean (eguraldiak laguntzen badu). PIZZA TAILERRErako IZENA EMAN behar da Joxepanen jarrita dagoen zerrendan.

    Beste hainbat ekimen lotzeko bidean daude eta lotu ahala informazioa zabalduko dugu. Horretarako, Joxepane atarian egutegi bat jarri dugu eta bertan idatziko ditugu ekintza berriak.

    ANIMATU ETA GUSTUKO EKINTZETAN PARTE HARTU!

    JOXEPANE LIBRE ETA ZABALIK!

     

2020, uztaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  12
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
910
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       
LEKHIA.INFO
LIBRE grisa

Boletina

ZaldibiaTB