• 26
    AZA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ostegunean, azaroak 26, hitzaldia izango dugu 19:00etan Joxepanen. FLOREN AOIZ izango da hizlari eta Euskal Bideaz hitz egingo digu. Zatoz!

    "Euskal Bidearen gakoak" hitzaldia ostegunean

    Joxepaneren 21. urteurrena den honetan, hainbat ekimen antolatu dira hori ospatzeko. Dakizuenez, ospakizun gazi-gozoa dugu, edozein momentutan itxi dezaketelako hainbeste herritarren lan eta izerdiz 21 urtez eraikitakoa.

    Pasa den larunbatean bertso afari musikatua izan genuen eta aste honetan beste bi ekintza antolatu ditugu:

    AZAROAREN 26an, OSTEGUNA, 19:00etan EUSKAL BIDEAREN GAKOAK hitzaldia FLOREN AOIZen eskutik.

    AZAROAREN 28an, LARUNBATA, 16:00etan MURAL MARGOKETA.

    Ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dizugu.

    JOXEPANE ETA BESTE HERRIKOAK LIBRE!

LEKHIA.INFO
LIBRE grisa

Boletina

ZaldibiaTB