• 08
    ABE
    2013

    Segi gazte erakundearen kontra zabaldutako sumarioan auzipetutako 40 gazteetako lau, ihes eginda zeudenak, Durangoko Azokan mozorrotuta agertuko dira abenduaren 8an. Gazteek 'desobedientzia ekintza' honetan parte hartzeko deia egin diote euskal gizarteari, kamiseta eta maskara laranja aldean dutela azokara joateko deia zabalduz.

     

    "Gu mozorro desobedientearekin jantzita joango gara. Baina gu soilik bagaude mozorrotuta, gureak egin du. Asko bagara ordea, haienak egin du", agertu dute oharrean.

  • 24
    AZA
    2013
    Karabana laranja Gasteizera!

    2009ko Azaroaren 24an, Xumai atxilotu eta Madrilera eraman ziguten. Basatiki torturatu ondoren espetxera bidali zuten. Orain, lau urte pasa dira eta berriro Madrilera joan behar izaten du epaiketara. Eman diezaiogun gure babesa!

    Igandean, 10:30etan gosaria, ondoren karabana laranja pasatuko da beste auzipetuekin Xumai jasotzera Gasteizera joateko! Bertan ekitalditxoa burutuko dute, eta ondoren Madrilerako bidea hartuko dute. Animatu, gosarian eta Gasteizerako karabanan parte hartzera!!

  • 05
    AZA
    2013

    Jasotako babesa eskertu dute Joseba Permach eta Xumai Matxain auzipetuek.

  • 26
    URR
    2013

    Xumai Matxain: Auzitegiak gure salaketaren berri izan ostean, poliziaren adierazpenetan presente ez egotea onartu du. Horrek erakusten du badakiela,  gutako 30 torturatu egin gaituztela.

    Larunbatean denok BILBORA!

    Badakite torturatu gintuztela, instrukzioa  baliogabetu behar dute.
    Epaitegiko aretoaren irudia
  • 22
    URR
    2013

    Gazte auzipetueak torturatu zituzten poliziek deklaratuko dute Urriaren 24 eta 30ean. Ondorengo bideoa kaleratu dute gazteek.

    Ostegunean ekingo diete berriro epeiketei, hauei jarraipena eginez, Ostegunean bertan 20:00-tan kontzentrazioa egingo da Zaldibian. Larunbateko Manifarako autobuserako zerrenda berriz, Illati eta Beti Gazte (Ogar) tabernetan dago.

  • 20
    URR
    2013

       Lortu nahi duen ororentzat deialdia zabalik da. Beti Gazte tabernan dago apuntatzeko zerrenda, informazio guztia eta baita probatzeko zenbait eredu ere.    

    Kirol ekipamendu eskaria
  • 17
    URR
    2013

    Gaur hasi da 32/02 eta Herriko tabernen auzia. Euskal Herritik 100 euskal herritar baino gehiago bildu dira Espainiar Audientzia Nazionalean. Tartean Pittin Galarraga zaldibitarra Joxepane Herri Ostatuaren ordezkari gisan.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/10/20131017_31953.mp3

    32/02 eta Herriko tabernen auzia abian da Madrilen
    Zaldibiako plazan hartutako irudia
  • 15
    URR
    2013

    Epaiketa bera kritikatuz hasi du deklarazioa Xumaiek: "Iruditzen zait lekuz kanpo dagoela garai hauetan honelako epaiketak egitea". Torturak salatu ditu, azalduz pistolak aterata mehatxu egin ziotela atxiloketan. Poliziek nahi zutena esan ezean "istripuren" bat gerta zitekeela esanez, epaimahaiari jakinarazi dionez. Eta Joxepanen bilerak egiten ote zituzten galdetzean, tabernak ardoa edateko direla erantzun du. Hona hemen, Madrildik bidali digun bideotxoa.

  • 14
    URR
    2013

    Larunbat eguardian burutu zen ekintza jendetsuaren bideoa ikusgai da jada.

  • 14
    URR
    2013

    “Hemen ez daude terroristak, 40 gazte konprometitu baizik”. Euskal Herriko gazte mugimenduko 40 gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, Segiko kideak izatea egotzita. Tartean Xumai Matxain zaldibitarra.

    Hasi da gazteriaren aurkako epaiketa
LEKHIA.INFO
LIBRE grisa

Boletina

ZaldibiaTB