http://www.zaldibia.org/libre/ http://www.zaldibia.org/libre/

Elkartasunetik konpromisora

eu-ES Mon, 23 Apr 2018 11:34:14 +0100 36 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/libre/ <![CDATA[Osinberde Kultur elkartearen batzarra 27an]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/3313/Osinberde_Kultur_elkartearen_batzarra_27an/ Denbora aurrera doa eta Osinberde kultur elkartearen arnasa bukatzear egon daiteke, horrela diote azken berriek. Batzarra datorren ostegunean arratsaldeko 19:00etan Joxepanen.]]> Espainiako ibilbide judizial guztia agortu ondoren, berriro tabernen auzian dekomisioaren bideari helduko diote. Xehetasun gehiagotarako gerturatu batzarrera.

Gai ordena:

Azken mugimenduen berri ematea

Balentze ekonomikoa

Aurrera begira zer? Nola? Eman zure iritzia.

Apirilak 27 osteguna arratsaldeko 19:00etan Joxepanen.

]]>
Thu, 20 Apr 2017 18:50:30 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/3313 Thu, 20 Apr 2017 18:50:30 +0100 2017-04-27 2017-04-27
<![CDATA[Euskal Bidearen gakoak hitzaldia ostegunean]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2781/"Euskal_Bidearen_gakoak"_hitzaldia_ostegunean/ Ostegunean, azaroak 26, hitzaldia izango dugu 19:00etan Joxepanen. FLOREN AOIZ izango da hizlari eta Euskal Bideaz hitz egingo digu. Zatoz!]]> Joxepaneren 21. urteurrena den honetan, hainbat ekimen antolatu dira hori ospatzeko. Dakizuenez, ospakizun gazi-gozoa dugu, edozein momentutan itxi dezaketelako hainbeste herritarren lan eta izerdiz 21 urtez eraikitakoa.

Pasa den larunbatean bertso afari musikatua izan genuen eta aste honetan beste bi ekintza antolatu ditugu:

AZAROAREN 26an, OSTEGUNA, 19:00etan EUSKAL BIDEAREN GAKOAK hitzaldia FLOREN AOIZen eskutik.

AZAROAREN 28an, LARUNBATA, 16:00etan MURAL MARGOKETA.

Ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dizugu.

JOXEPANE ETA BESTE HERRIKOAK LIBRE!

]]>
Mon, 23 Nov 2015 19:54:57 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2781 Mon, 23 Nov 2015 19:54:57 +0100 2015-11-26 2015-11-26
<![CDATA[Joxepane: oraina eta geroa Batzarra]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2706/Joxepane:_oraina_eta_geroa_Batzarra/ Datorren asteko ostiralean, irailak 18, batzarra egingo dugu Joxepanen 18:30etik 19:30era. Zatoz eta parte hartu!]]> Udara pasa da eta ziurgabetasun egoerak jarraitu egiten du. Horren harira, irailaren 18an, ostirala, batzarra egingo dugu Joxepanen 18:30etik 19:30era.

Batzarrean Joxepaneren oraina eta geroa izango dugu hizketagai eta festen atarian gaudenez, baita festen antolakuntza ere.

Herritar guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu parte hartzeko, denon artean aurrera egin dezagun.

JOXEPANE LIBRE!

]]>
Thu, 10 Sep 2015 19:15:52 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2706 Thu, 10 Sep 2015 19:15:52 +0100 2015-09-18 2015-09-18
<![CDATA[Marrazki tailerra eta Kontzentrazioa gaur]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2681/Marrazki_tailerra_eta_Kontzentrazioa_gaur/ Joxepane Libre dinamikaren barruan, ekintzen taldea uztailerako egitaraua egiten hasi da. Gaur, 19:30ean haurrentzat marrazki tailerra egongo da eta ondoren, 20:00etan kontzentrazioa egingo da plazan. ]]> Gaurko bi ekimen horiek daude iragarrita eta datozen asteetarako ere beste batzuk lotuta daude.

Batetik, UZTAILEKO OSTIRAL GUZTIETAN KONTZENTRAZIOA egingo da20:00etan plazan.

Bestetik, uztailaren 16an, osteguna, Joxepaneko sukaldean PIZZA TAILERRA egingo da. Osagai ezberdinak erabiliz pizzak egingo ditugu eta afari-merienda eginda, DOKUMENTAL EMANALDIA izango dugu ondoren kalean (eguraldiak laguntzen badu). PIZZA TAILERRErako IZENA EMAN behar da Joxepanen jarrita dagoen zerrendan.

Beste hainbat ekimen lotzeko bidean daude eta lotu ahala informazioa zabalduko dugu. Horretarako, Joxepane atarian egutegi bat jarri dugu eta bertan idatziko ditugu ekintza berriak.

ANIMATU ETA GUSTUKO EKINTZETAN PARTE HARTU!

JOXEPANE LIBRE ETA ZABALIK!

]]>
Fri, 10 Jul 2015 10:46:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2681 Fri, 10 Jul 2015 10:46:49 +0100 2015-07-10 2015-07-10
<![CDATA[Joxepaneren inguruko BATZARRA gaur]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2679/Joxepaneren_inguruko_BATZARRA_gaur/ Wed, 08 Jul 2015 10:54:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2679 Wed, 08 Jul 2015 10:54:45 +0100 2015-07-08 2015-07-08 <![CDATA[Kamisetak salgai!!]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2676/Kamisetak_salgai!!/ Gaurtik aurrera, JoxepaneLIBRE kamisetak izango dira salgai, Joxepanen. (8 euro) Gazte Festak aprobetxatuz, bihar ostirala, kamiseta jantzita ateratzeko deialdia egiten da. Animatu!]]> Wed, 01 Jul 2015 22:54:12 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2676 Wed, 01 Jul 2015 22:54:12 +0100 2015-07-01 2015-07-01 <![CDATA[Joxepanen harresi sinbolikoa]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2667/Joxepanen_harresi_sinbolikoa/ Ostiralean 20:00etan, herritarron artean Joxepane inguratuz, harresi sinboliko moduko bat osatuko da. Joxepane denona da, azaldu!!]]> Wed, 24 Jun 2015 20:06:48 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2667 Wed, 24 Jun 2015 20:06:48 +0100 2015-06-26 2015-06-26 <![CDATA[Mobilizazioak antolatzeko asanblada]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2661/Mobilizazioak_antolatzeko_asanblada/ Pasa den larunbatean burutu genuen batzarrean ideia eta ekarpen ugari jaso genituen eta orain ideia horiei forma ematen hastea dugu erronka. Horretarako, gaur bilkura bat egingo dugu 19:00etan Joxepane atarian. Bertan, astebururako mobilizazioak antolatuko ditugu, besteak beste.

Guztion irudimena eta eskuak beharrezko direnez, herritar zein eragile ezberdinetako kideei asanbladara etortzeko deia luzatzen dizuegu.

Joxepane aurrera!

]]>
Mon, 22 Jun 2015 12:10:27 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2661 Mon, 22 Jun 2015 12:10:27 +0100 2015-06-22 2015-06-22
<![CDATA[Joxepaneren epaia argitzear]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2657/Joxepaneren_epaia_argitzear/ Joxepane Herri Ostatua arnasarik gabe utzi nahi dutela? Laister jakingo dugu, iristear dago auzitegi goreneko epaia. Gaiak duen garrantziaz jabetuta, batzar baterako deialdia egiten dizuegu, erabiltzaileak nahiz herritar guztioi. 

 

Ekainak 18, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Joxepanen.]]> Mon, 15 Jun 2015 23:42:17 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2657 Mon, 15 Jun 2015 23:42:17 +0100 2015-06-18 2015-06-18 <![CDATA[Joseba Alvarezen hitzaldia gaur Joxepanen]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2438/Joseba_Alvarezen_hitzaldia_gaur_Joxepanen/ Joxepane Herri Ostatuaren 20. urteurrenaren harira, hainbat ekimen antolatu dira azaroan zehar eta horietako bat dugu gaurkoa.

Herrikoez, hauen funtzioaz, egoeraz eta abar hitz egingo digu iluntzean Joseba Alvarez Sortuko kideak.

Besterik gabe, etortzera eta hausnarketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu!

]]> Thu, 27 Nov 2014 10:49:15 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2438 Thu, 27 Nov 2014 10:49:15 +0100 2014-11-27 2014-11-27
<![CDATA[Zaldibitarrei gutuna]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2437/Zaldibitarrei_gutuna/ Azken urteetan gure postontzietan ez dugu ia gutunik jasotzen, fakturak eta propaganda besterik ez. Gaur herritar guztioi iritsi zaigu gutun bat ordea. Hauxe dio:]]> Zaldibin, 2014ko azaron 26en

Lagun mattea:

20 urte bete dittut gaur. 1994ko azaron 26en jaio nitzen, bai. Kontau diatenez eun haundie izan omen zan hue, sekulako festa! Jende askok zeuken nere jaiotza iristeko ilusioa, herriñ etzan beste kontuik. Eta ez pentxa e, lana eman nun, baino azkenen jaio nintzen.

Eta ordutik ez naiz geldittu nere biden. Lehenengo urtetan, danok bezela, gauzak ikusi eta ikasi, etengabe. Eroi ta altxa, haik-eta oinez ikasi arte. Beti izan det ingurun jendea eskue eman ta altxatzen laguntzen zitena, jende eskuzabala ta leiala.

Dena politte ez da izan ordea, nere bizik e gora-beherak izan dittu, baño ingurukon launtzaz atea naiz aurrea ta beida, ia 20 urte!

Oain, ba, gazte danai bezela jendekin eotea gustatzen zait, haur, heldu, gazte, eoziñekin! Giro goxon, afari baten bueltan, kantuz ta irriz... Ta festa bai, baño burrukare itten det e! Laun asko gertuatzen die nereana ta gure amets ta idealak nola egi bihurtu aitzen gea saiakeran. (Aupa ekipo, lortuko deu!)

Ikustezuenez eozin gazte bezelakoxea naiz. Aurretik etorkizun luzea dauketela esan deike, baño arazo bat daket. Epaiketa bat izan berri det nere kide askokin batea ta bizie kolokan jarri digue. Datorren urteko udan esango digue nola bukauko dan amesgaizto hau.

Esperantza eztet sekula galtzen baño txarreneako prepau barra daket bazpare. Jungo naiz abixatzen notizik darenen.

Halare, esan nahi dizut, ni eon edo ez, jarraitzeko gure idealen alde lanen eunero-eunero oain arte bezela ta hola bizik mantenduko da nere sue, gar 20 urte piztu zana. Geroarte!

Zure laun,

Joxepane

]]>
Thu, 27 Nov 2014 10:32:38 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2437 Thu, 27 Nov 2014 10:32:38 +0100 2014-11-27 2014-11-27
<![CDATA[Ertzaintza Loiolako @Askegunea desegiten ari da]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2334/Ertzaintza_Loiolako_@Askegunea_desegiten_ari_da/ Mon, 22 Sep 2014 19:56:12 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2334 Mon, 22 Sep 2014 19:56:12 +0100 2014-09-22 2014-09-22 <![CDATA[Epaiketa politikoen aurka, kalera!]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2081/Epaiketa_politikoen_aurka_kalera!/ Amaitu da 'herriko tabernen' auziko epaiketa. Gaur 19:30etan epaiketa politikoen aurka bilduko gara Joxepane aurrean.]]> Wed, 12 Mar 2014 16:24:34 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2081 Wed, 12 Mar 2014 16:24:34 +0100 2014-03-12 2014-03-12 <![CDATA[Konzentrazioa ostiralean]]> http://www.zaldibia.org/libre/agenda/2039/Konzentrazioa_ostiralean/ Thu, 06 Feb 2014 17:08:55 +0100 AGENDA http://www.zaldibia.org/libre/agenda/2039 Thu, 06 Feb 2014 17:08:55 +0100 2014-02-07 2014-02-07 <![CDATA[Inputatuen absoluzioa eskatuz amaitu da epaiketa]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2038/Inputatuen_absoluzioa_eskatuz_amaitu_da_epaiketa/ Gaur amaitu da 40 gazteen aurkako epaiketa Madrilen, Xumai Matxain zaldibitarra hauetako bat. Inputatuen absoluzioa eskatuz eman zaio amaiera, eta epaiaren zain geratu da. Ondorengo egunetan zenbait ekintza egingo dira #40akLIBRE uzteko eskatuz. (Ostiralean 20:00tan kontzentrazioa Zaldibian)]]> Gaur izan da beraz azken saioa, goiz eta arratsaldez abokatuek azken gazteen defentsa burutu dute, frogarik gabe inputatuta daudela argudiatuz, eta deklarazio polizialak torturapean eginak izanik, baliogabetuz.

Gazteek, azken hitza aurreko astean aurkeztu zutela esanez bukatu dute, eta Euskal Herriaren gehiengoak babestu zuela ozen esanez. Honenbestez, epaiaren zain geratu da epaiketa.

]]>
Tue, 04 Feb 2014 18:39:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2038 Tue, 04 Feb 2014 18:39:33 +0100 2014-02-04 2014-02-04
<![CDATA[Eragileen hitza auzipetuen alde]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2030/Eragileen_hitza_auzipetuen_alde/ Xumai Matxain tartean den, 40 gazteen aurkako auzia azken txanpan da. Gaur abokatuek defentsa egin dute, eta Euskal Herrian zenbait gizarte eragile ezagunek euren hitza aurkeztu dute, ondorengo bideo honekin.]]> Gaur abokatuek, auzipetuen defentsa egin dute eta ordu berean zenbait gizarte eragile ezagunen hitza publiko egin da, 40 gazteak libre uzteko eskatuz.

Aste honetan saioak izan dituzte Auzitegi Nazionalean eta datorren Otsailaren 4ean azken saioarekin epaiketa amaitutzat eman eta sententziaren zain gera liteke.

]]>
Fri, 31 Jan 2014 15:21:52 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2030 Fri, 31 Jan 2014 15:21:52 +0100 2014-01-31 2014-01-31
<![CDATA[Labaka eta Aranburu #40akLIBRE]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2027/Labaka_eta_Aranburu_#40akLIBRE/ Bideo ugari egin dira jada, atxikimenduak emanez, #40akLIBRE izatea eskatuz. Hemen dituzue batzuk, Labaka eta Aranburu, Alex Txikon, Francis, Amurizatarrak, Igor Elortza eta Unai Iturriaga, Bakartxo Ruiz, Toti Martinez de Lezea...]]> Hona hemen atxikimendu gehiago:

Alex Txikon #40akLIBRE

Francis #40akLIBRE

Amurizatarrak #40akLIBRE

Igor Elortza eta Unai Iturriaga #40akLIBRE

Bakartxo Ruiz #40akLIBRE

Toti Martinez de Lezea #40ak LIBRE

Ohiana Lopez #40akLIBRE

Amets Arzallus #40akLIBRE

]]>
Tue, 28 Jan 2014 19:42:07 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2027 Tue, 28 Jan 2014 19:42:07 +0100 2014-01-28 2014-01-28
<![CDATA[Amets Arzallus #40akLIBRE]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2002/Amets_Arzallus_#40akLIBRE/ Tue, 21 Jan 2014 23:11:03 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/2002 Tue, 21 Jan 2014 23:11:03 +0100 2014-01-21 2014-01-21 <![CDATA[Gazte auziperatuen inguruko artikulu interesgarria]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1967/Gazte_auziperatuen_inguruko_artikulu_interesgarria/ Periodismodigno webguneak, urtea amaituz argitaraturiko artikulua da ondorengo hau, herritarron partehartzetik sorturiko kazetaritza moduan funtzionatzen duen webgune honek, euskal gazte auziperatuen inguruan informazioa bildu eta zabaldu du.Klikatu hemen artikulura joateko.]]> Thu, 02 Jan 2014 12:54:13 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1967 Thu, 02 Jan 2014 12:54:13 +0100 2014-01-02 2014-01-02 <![CDATA[Xumaien testiguek deklaratuko dute]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1936/Xumaien_testiguek_deklaratuko_dute/ Egun garrantzitsua biharkoa, gure herrikide den Xumairentzat. Audientzia Nazionalean burutzen ari den epaiketan Xumairen testiguen txanda izango da. Hau honela, bihar asteartea, iluntzeko 20:00etan plazan bilduko gara, Madrildik zuzenean pasako duten bideo baten bitartez, hango berri jakiteko.]]> Mon, 09 Dec 2013 20:29:29 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1936 Mon, 09 Dec 2013 20:29:29 +0100 2013-12-09 2013-12-09 <![CDATA[Abenduak 8 denok Durangora!]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1931/Abenduak_8_denok_Durangora!/ Segi gazte erakundearen kontra zabaldutako sumarioan auzipetutako 40 gazteetako lau, ihes eginda zeudenak, Durangoko Azokan mozorrotuta agertuko dira abenduaren 8an. Gazteek 'desobedientzia ekintza' honetan parte hartzeko deia egin diote euskal gizarteari, kamiseta eta maskara laranja aldean dutela azokara joateko deia zabalduz.

 

"Gu mozorro desobedientearekin jantzita joango gara. Baina gu soilik bagaude mozorrotuta, gureak egin du. Asko bagara ordea, haienak egin du", agertu dute oharrean.]]> Ekintza honi begira, Zaldibiatik bertaratuko den jendearentzat, biltzeko ordua jarri da, igandea 8, 11:30etan plazan.

Epaiketak aurrera darrai, eta datorren astean izango du hurrengo kapitulua, abenduaren 9, 10 eta 11n. Gure herrikidea den Xumaierantzat, asteartea 10 egun garrantzitsua izango da, bere lekukoek deklaratuko baidute. Adi beraz, Madrildik iritsiko den informazio uholdeari.

]]> Tue, 03 Dec 2013 15:52:08 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1931 Tue, 03 Dec 2013 15:52:08 +0100 2013-12-08 2013-12-08
<![CDATA[Karabana laranja Gasteizera!]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1890/Karabana_laranja_Gasteizera!/ 2009ko Azaroaren 24an, Xumai atxilotu eta Madrilera eraman ziguten. Basatiki torturatu ondoren espetxera bidali zuten. Orain, lau urte pasa dira eta berriro Madrilera joan behar izaten du epaiketara. Eman diezaiogun gure babesa!

Igandean, 10:30etan gosaria, ondoren karabana laranja pasatuko da beste auzipetuekin Xumai jasotzera Gasteizera joateko! Bertan ekitalditxoa burutuko dute, eta ondoren Madrilerako bidea hartuko dute. Animatu, gosarian eta Gasteizerako karabanan parte hartzera!!]]> Thu, 21 Nov 2013 20:49:32 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1890 Thu, 21 Nov 2013 20:49:32 +0100 2013-11-24 2013-11-24 <![CDATA[Babesa eskertuz bideoa]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1852/Babesa_eskertuz_bideoa/ Tue, 05 Nov 2013 17:38:41 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1852 Tue, 05 Nov 2013 17:38:41 +0100 2013-11-05 2013-11-05 <![CDATA[Badakite torturatu gintuztela, instrukzioa baliogabetu behar dute.]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1834/Badakite_torturatu_gintuztela_instrukzioa__baliogabetu_behar_dute./ Xumai Matxain: Auzitegiak gure salaketaren berri izan ostean, poliziaren adierazpenetan presente ez egotea onartu du. Horrek erakusten du badakiela,  gutako 30 torturatu egin gaituztela.

Larunbatean denok BILBORA!]]> Gaurko saioaren aurretik torturatzaileei hitza ematea onartezina zela uragarri genuen, torturaren zigorgabetasuna betikotzea zekarrela eta ez ginela prest halakorik onartzeko.

Auzitegiak prentsaren eta sare sozialen bidez gure salaketaren berri izan ostean, poliziaren adierazpenetan presente ez egotea onartu du. Horrek erakusten du badakiela, ezagutzen duela, gutako 30 torturatu egin gaituztela.

Halaere torturatzaileek hitza hartu dute, gezurra esan dute moduaz (atxilotoei emandako tratuaz) eta mamiaz ( gazte muginenduaren kriminalizazioaz).

Epaitegiak torturatu gintuztela baldin badaki, ikerketa polizialak eta ondorengo istrukzioak ez dutela bat egiten giza eskubideekin... Istrukzio guztia bertan behera utzi beharko luke berehala.

Hori da Euskal herritarren gehiengo zabalak desio duena, hori da jendarteak behar duena eta hori da gure herrian irekitako aro berriak eskatzen duena.

Oraindik gogir bultzatu behar dugu horretarako, tortura desager dadin eta iraganari lotutako ekinbideak amai daitezen, gerra eskenatokia betikotzea dutelako xede. Horretarako elkartasunak konpromiso bilakatu behar du, konpronisoa askatasun haize bilaka dadin.

URRIAK 26 LARUNBATA LIBRE epsiketa politikorik ez! lelopean manifestazioa burutuko da Bilboko kaleetan. Autobuserako izena emateko zerrendak ILLATI eta BETI GAZTEn daude Zatoz zu ere herri harresi erraldoia osatzera.

Xumai Matxain gazte auziperatua

]]> Thu, 24 Oct 2013 18:43:18 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1834 Thu, 24 Oct 2013 18:43:18 +0100 2013-10-26 2013-10-26
<![CDATA[ASKE EGUNA 2013]]> http://www.zaldibia.org/libre/bideoak/1829/ASKE_EGUNA_2013/ Tue, 22 Oct 2013 22:03:15 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/libre/bideoak/1829 Tue, 22 Oct 2013 22:03:15 +0100 2013-10-22 2013-10-22 <![CDATA[Torturatzaileek deklaratuko dute]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1828/Torturatzaileek_deklaratuko_dute/ Gazte auzipetueak torturatu zituzten poliziek deklaratuko dute Urriaren 24 eta 30ean. Ondorengo bideoa kaleratu dute gazteek.

Ostegunean ekingo diete berriro epeiketei, hauei jarraipena eginez, Ostegunean bertan 20:00-tan kontzentrazioa egingo da Zaldibian. Larunbateko Manifarako autobuserako zerrenda berriz, Illati eta Beti Gazte (Ogar) tabernetan dago.]]> Tue, 22 Oct 2013 21:58:03 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1828 Tue, 22 Oct 2013 21:58:03 +0100 2013-10-22 2013-10-22 <![CDATA[Kirol ekipamendu eskaria]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1820/Kirol_ekipamendu_eskaria/    Lortu nahi duen ororentzat deialdia zabalik da. Beti Gazte tabernan dago apuntatzeko zerrenda, informazio guztia eta baita probatzeko zenbait eredu ere.    ]]> Sun, 20 Oct 2013 20:59:23 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1820 Sun, 20 Oct 2013 20:59:23 +0100 2013-10-20 2013-10-20 <![CDATA[LIBRE eguneko argazkiak]]> http://www.zaldibia.org/libre/argazkiak/1819/LIBRE_eguneko_argazkiak/ ARgazki guztiak FLICKreko galerian.

]]> Fri, 18 Oct 2013 18:51:56 +0100 ARGAZKIAK http://www.zaldibia.org/libre/argazkiak/1819 Fri, 18 Oct 2013 18:51:56 +0100 2013-10-12 2013-10-12
<![CDATA[32/02 eta Herriko tabernen auzia abian da Madrilen]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1816/32/02_eta_Herriko_tabernen_auzia_abian_da_Madrilen/ Pittin Galarraga zaldibitarra Joxepane Herri Ostatuaren ordezkari gisan.]]> Thu, 17 Oct 2013 18:11:29 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1816 Thu, 17 Oct 2013 18:11:29 +0100 2013-10-17 2013-10-17 <![CDATA[Epaiketaren bigarren eguna, Xumairen txanda deklaratzen]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1810/Epaiketaren_bigarren_eguna_Xumairen_txanda_deklaratzen/ Epaiketa bera kritikatuz hasi du deklarazioa Xumaiek: "Iruditzen zait lekuz kanpo dagoela garai hauetan honelako epaiketak egitea". Torturak salatu ditu, azalduz pistolak aterata mehatxu egin ziotela atxiloketan. Poliziek nahi zutena esan ezean "istripuren" bat gerta zitekeela esanez, epaimahaiari jakinarazi dionez. Eta Joxepanen bilerak egiten ote zituzten galdetzean, tabernak ardoa edateko direla erantzun du. Hona hemen, Madrildik bidali digun bideotxoa.]]> Xumaiek eta beste 13 gaztek hartu dute hitza gaur mikrodun aulkian, epaiketa honen zentzu gabezia eta tortura salaketak izan dira denen ahotan.

Euskaraz deklaratzen sahiatu da Xumai, baina itzultzailearen gabeziak ikusita erdaraz egitea erabaki du. Epaiketa kritikatuz hasi da, "Iruditzen zait lekuz kanpo dagoela garai hauetan honelako epaiketak egitea".

Poliziaren aurrean esandakoa gezurtatu du ondoren, epailearen aurrean egin zuen moduan, tratu txarrak salatuz. Autoan sartu orduko kolpeka hasi zitzaizkion, eta Madrilen areagotu. Pistola aterata mehatxu egin zioten, beraiek nahi zutena esan ezean "istripuren" bat gerta zitekeela esanez. Baita Zutabe aldizkari bat ekarri eta bere gauzen kutxan sartuko zutela mehatxatuz ere.

Gazte Asanbladaren eta Goierriko Gazte Akelarreaz aritu dira ondoren, zenbait kamiseta eta argazki tarteko. Unibertsitateko paper batzuk ere irten dira, Xumai inoiz Unibertsitatera joan ez den arren.

Lagunekin Joxepanera joaten dela, eta ea bertan bilerak egiten zituzten galdetzean, tabernak ardoa edateko direla erantzun du Xumaiek.

Atzo 10 gaztek deklaratu zuten, gaur beste 14ek, 12 geratzen dira biharko beraz, epaiketaren lehen hiru egun hauekin amaitzeko.

]]>
Tue, 15 Oct 2013 19:40:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1810 Tue, 15 Oct 2013 19:40:33 +0100 2013-10-15 2013-10-15
<![CDATA[Zaldibiko HERRI HARRESIA]]> http://www.zaldibia.org/libre/bideoak/1809/Zaldibiko_HERRI_HARRESIA/ Mon, 14 Oct 2013 22:54:15 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/libre/bideoak/1809 Mon, 14 Oct 2013 22:54:15 +0100 2013-10-14 2013-10-14 <![CDATA[Zaldibiko HERRI HARRESIA]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1808/Zaldibiko_HERRI_HARRESIA/ Mon, 14 Oct 2013 22:45:51 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1808 Mon, 14 Oct 2013 22:45:51 +0100 2013-10-14 2013-10-14 <![CDATA[Hasi da gazteriaren aurkako epaiketa]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1807/Hasi_da_gazteriaren_aurkako_epaiketa/ “Hemen ez daude terroristak, 40 gazte konprometitu baizik”. Euskal Herriko gazte mugimenduko 40 gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, Segiko kideak izatea egotzita. Tartean Xumai Matxain zaldibitarra.]]> Bakoitzarentzat sei eta hamabi urte bitarteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak, kasu gehienetan inkomunikazio aldiko deklarazioetan oinarrituta. Luze joko du epaiketak, eta auzipetuak Madrilera joan beharko dira maiz datozen hilabeteetan, horrek suposatzen duen gastu ekonomiko eta pertsonalarekin.

Epaitegi kanpoan Herri Harresia irudikatu dute auzipetuek kamiseta laranjak soinean zituztela, eta barruan globo laranjak puztu eta airera bota dituzte, Luis Goñirekin elkartasunez. Epaileak kanporatu egin ditu, eta ordu erdi berandu hasi da epaiketa. Dagoeneko amaitu da gaurko saioa, 11 gaztek deklaratu dute. Poliziaren eskuetan torturatuak izan zirela salatu dute, eta ohartarazi dute ez direla terroristak, gazte konprometituak baizik. Bihar 10:00etan hasiko da saioa.

2009ko azaroaren 24an 34 izan ziren atxilotuak Hego Euskal Herrian. Gainerakoak geroago atzeman zituzten Erroman, Lapurdin zein Auzitegi Nazionalaren atarian. Horietako 32k inkomunikazio aldian torturatuak izan zirela salatu zuten.

Lau gaztek epaiketara ez aurkeztea erabaki dute:

topatu.info

Goierriko HITZA: Ion Telleria: “Hemen ez daude terroristak, 40 gazte baizik”

]]>
Mon, 14 Oct 2013 17:42:00 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1807 Mon, 14 Oct 2013 17:42:00 +0100 2013-10-14 2013-10-14
<![CDATA[Zaldibiko HERRI HARRESIA]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1803/Zaldibiko_HERRI_HARRESIA/ Thu, 10 Oct 2013 21:32:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1803 Thu, 10 Oct 2013 21:32:45 +0100 2013-10-12 2013-10-12 <![CDATA[Aske Eguna larunbatean]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1802/Aske_Eguna_larunbatean/ Egun osoko egitaraua antolatu da parte hartu nahi duen ororentzat. Bazkarirako tikeak salgai daude tabernetan (epea zehaztu gabe).]]> Iritsi da aurtengo festei agur esateko garaia, larunbatean Aske Eguna antolatu da eta egitarau bete betea izango da goizetik gaueraino.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!! Xumai eta Joxepane LIBRE!!

---------------------

Oharrak:

-Eguna laranjaz jazteko, LIBRE-ko kamisetak atera dira. Ostiralean eta larunbatean bertan izango dira salgai. Larunbatean kamiseta erabiltzeko deia luzatzen da.

-Eguerdi parteko ekintzekin bazkaria berandutuko denez, jana etxetik ekarrita haurrei jana lehenago eman nahi dietenentzat, mahaiak jarriko dira.

-Ziurrenik Roman Elosegi ez da izango (egitarauak dioen bezala). Hura ezean, kantaldia eta erromeria izango da bazkal ostean.

]]>
Thu, 10 Oct 2013 21:19:48 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1802 Thu, 10 Oct 2013 21:19:48 +0100 2013-10-10 2013-10-10
<![CDATA[Festetarako deialdi laranja]]> http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1783/Festetarako_deialdi_laranja/ Festetan Xumai eta Joxepane babestu ditzagun, denon artean itsaso laranja bat sortuz.]]> Wed, 02 Oct 2013 19:00:39 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/libre/albisteak/1783 Wed, 02 Oct 2013 19:00:39 +0100 2013-10-02 2013-10-02