• 27
    ABE
    2019
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute. 19:30etatik aurrera Maiteri azken agurra.

  • 02
    URT
    2020
    Hitzaldia: Sare sozialak, smartphonak eta zibergaizkileak

    Julen Linazasororen eskutik; Sare sozialak, smartphonak eta zibergaizkileak goiburupean gazteentzako hitzaldia. 

  • 30
    ABE
    2019
    Jon beldurgabea antzerkia Zaldibian

    Abenduak 30, astelehena, 17:00etan  Zaldibiako antzokian,  antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu JON BELDURGABEA taularatuko dute guztion gozamenerako.

    Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean,  Alfonso Diez eta Aitor Fernandino aktoreek, Grimm Anaiak idatzitako eta Inma Infiestak itzulitako  "Jon Beldurgabea" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.

     

  • 20
    ABE
    2019
    Oharra: neguko oporrak Udalean

    Abenduaren 23, 24 eta 25ean, eta abenduaren 30, 31 eta urtarrilaren 1ean ITXITA egongo dira Udala eta bere zerbitzuak neguko oporraldia dela eta. Gainontzeko egunetan (abenduak 26 eta 27, eta urtarrilak 2 eta 3) irekita egongo da.

     

    Kultur Etxea abenduaren 23tik urtarrilaren 1era ITXITA egongo da.

     

  • 20
    ABE
    2019

    Lardizabal herri eskolako ikasleek urteroko legez Olentzeroren bisita jaso dute gaur. Gabonetako ekitaldia burutu dute antzokian gure ikazkina protagonista zela. Hemen dituzue argazkiak.

    Olentzeroren etorrera 2019 Lardizabal
  • 20
    ABE
    2019
    Eraikitakoa deseraikiz, mendu berri bat margo dezakegu!!

    Kontsumismoak irensten gaituen urteko azken egun hauetan, zerpentsa handia sortu digu aurreko urteetan bezala gure erosteko moduak. Kontsumismoa, esterotipoetan oinarrituriko oparien bidez egun hauetan zentruan kokatzen da.

    Erdigunean bizitzak egon behar direla sinesten jarraitzen badugu ere, egun hauetan zurrunbiloak irensten gaitu. Iparra galtzeko beldurrez edo… guk tarte bat hartzen dugu, minutu batzuk. Une horietan sortutako kontraesanei argia emateko asmoz sortu zen ondorengo katalogotxoa.

  • 16
    ABE
    2019
    Oharra: Atez Ateko Bilketa Gabonetan

    Gabonetako jaiegunak direla eta, atez ateko hondakin bilketa zerbitzuan izango diren aldaketen berri eman nahi dizuegu. Jaiegunak direla eta, PAPER BILKETA EGUN BAT ATZERATUKO DA. Beraz, abenduaren 24 eta 31n (asteartea) EZ DA ONTZIRIK ATERA BEHAR eta 25 eta 1ean iluntzean ONTZI URDINA, HORIA ETA ERREFUSA atera ahal izango dira.

  • 17
    ABE
    2019
    Eskerrik asko etorkizuneko plazara inguratu zaretenoi!

    Azaroan egin ziren sektorekako 5 saiorekin eta pasa den astean egindako saio zabalarekin, amaitu da partaidetza prozesuko lehen fasea. Guztira 80 herritar inguruk hartu dute parte saioetan eta ekarpen ugari bildu da. Ostegun iluntzean elkartuko da Talde Eragilea jasotakoen berri izan eta hurrengo urratsak zehazteko. Beraz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta urte berriarekin batera emango dugu jarraipenaren berri.

  • 16
    ABE
    2019
    Ibilgailuen Gaineko Zergan hobariak

    Urte berria hastearekin batera sartuko dira indarrean 2020ko zerga eta tasak, eta tartean Ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa).Udaletik gogorarazi nahi da, 25 urtetik gorako ibilgailuek eta ibilgailu elektriko, hibrido edo gasezkoek hobariak dituztela, baina 2020an horiek aplikatu ahal izateko 2019a amaitzerako eskaera egin behar dela Udalean.

  • 16
    ABE
    2019
    Igiruako larreetarako izena emateko epea zabalik

    Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia iritsi da eta izena ematea irekita dago, abenduaren 20ra arte, ostirala arte. Udaletxean aurkeztu behar da dokumentazioa eta informazioa ere bertan eskuratu dezakezue.

2019an elkartasun kantu eskea
telefonoa
PUNTU EUS
Laguntzaileak Zaldibiako Udala eta Gipuzkoako ALdundia

Boletina

ZaldibiaTB