http://www.zaldibia.org/ http://www.zaldibia.org/ eu-ES Thu, 28 May 2020 07:29:38 +0100 40 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/ <![CDATA[Ostalaritza 2. fasean: zer eta nola?]]> https://zaldibia.eus/eu/ostalaritza-2-fasean-zer-eta-nola/ Tue, 26 May 2020 12:06:58 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4569 Tue, 26 May 2020 12:06:58 +0100 2020-05-26 0000-00-00 0 4569 Zaldibiako Udala <![CDATA[Azken ostirala dela eta biltzeko deia]]> http://www.zaldibia.org/zaldibiatb/albisteak/4568/Azken_ostirala_dela_eta_biltzeko_deia/ juntaizoa ber-hartzeko deia zabaldu dute, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia egin dute. Gogorarazi dute segurtasun tartea gordetzea ezinbestekoa izango dela eta musukoa nahiz eskularruak eramatea eskatu dute.]]> Tue, 26 May 2020 06:19:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zaldibiatb/albisteak/4568 Tue, 26 May 2020 06:19:45 +0100 2020-05-29 2020-05-29 1 4568 ZaldibiaTB <![CDATA[Astelehenetik aurrera, 2. fasea]]> https://zaldibia.eus/eu/astelehenetik-aurrera-2-fasea/ Sun, 24 May 2020 17:24:05 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4566 Sun, 24 May 2020 17:24:05 +0100 2020-05-24 0000-00-00 0 4566 Zaldibiako Udala <![CDATA[Covid-19a zaldibitarron ahotik: Amaia Irastorza eta Nahikari Lopez]]> https://zaldibia.eus/eu/covid-19a-zaldibitarron-ahotik-amaia-irastorza-eta-naikari-lopez/ Sun, 24 May 2020 16:15:18 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4565 Sun, 24 May 2020 16:15:18 +0100 2020-05-24 0000-00-00 0 4565 Zaldibiako Udala <![CDATA[Covid-19a zaldibitarron ahotik: Amaia Irastorza eta Nahikari Lopez]]> https://zaldibia.eus/eu/covid-19a-zaldibitarron-ahotik-amaia-irastorza-eta-nahikari-lopez/ Sun, 24 May 2020 16:15:18 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4567 Sun, 24 May 2020 16:15:18 +0100 2020-05-24 0000-00-00 0 4567 Zaldibiako Udala <![CDATA[Udako Jarduerak 2020: lehen bilera irekia]]> https://zaldibia.eus/eu/udako-jarduerak-2020-lehen-bilera-irekia/ Fri, 22 May 2020 16:12:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4564 Fri, 22 May 2020 16:12:49 +0100 2020-05-22 0000-00-00 0 4564 Zaldibiako Udala <![CDATA[Olakosaiko itxitura konponduta, herri-mendiko arauak errespetatzeko deia]]> https://zaldibia.eus/eu/olakosaiko-itxitura-konponduta-herri-mendiko-arauak-errespetatzeko-deia/ Fri, 22 May 2020 15:31:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4562 Fri, 22 May 2020 15:31:49 +0100 2020-05-22 0000-00-00 0 4562 Zaldibiako Udala <![CDATA[Hirigintza batzordeko bilera]]> https://zaldibia.eus/eu/hirigintza-batzordeko-bilera-1-2/ Fri, 22 May 2020 11:50:39 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4563 Fri, 22 May 2020 11:50:39 +0100 2020-05-22 0000-00-00 0 4563 Zaldibiako Udala <![CDATA[Astelehenetik aurrera, aurrez aurreko udal arreta zerbitzua]]> https://zaldibia.eus/eu/astelehenetik-aurrera-aurrez-aurreko-udal-arreta-zerbitzua/ Fri, 22 May 2020 09:07:02 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4560 Fri, 22 May 2020 09:07:02 +0100 2020-05-22 0000-00-00 0 4560 Zaldibiako Udala <![CDATA[2020 Egutegi Fiskal berria]]> https://zaldibia.eus/eu/2020-egutegi-fiskal-berria-1/ Thu, 21 May 2020 10:27:42 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4561 Thu, 21 May 2020 10:27:42 +0100 2020-05-21 0000-00-00 0 4561 Zaldibiako Udala <![CDATA[Udaberriko irakurle tertulia uztailaren 9ra atzeratuko da]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4558/Udaberriko_irakurle_tertulia_uztailaren_9ra_atzeratuko_da/ Bizi dugun bolada xelebre honen ondorioz, Zaldibiako Irakurle Taldearen bigarren zita ez da ekainaren 4an izango. Data berria uztailaren 9a jarri dute Zapiak Bat elkartekoek eta, egoerak utziko balu, parke botanikoan gauzatuko litzateke tertulia.

Eider Rodriguez idazlearen Bihotz handiegia liburua da Karmele Etxabek jarritako proposamena. Uztailaren 9 arteko denbora duzue irakurtzeko. Animatu eta parte hartu!

UDABERRIKO PROPOSAMENA: Bihotz handiegia (Eider Rodriguez)

TERTULIA EGUNA: Uztailak 9

LEKUA: Parke botanikoa

GIDARIA: Karmele Etxabe Azkarate

]]>
Thu, 21 May 2020 09:12:22 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4558 Thu, 21 May 2020 09:12:22 +0100 2020-07-09 2020-07-09 1 4558 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Autodefentsa feminista tailerra online]]> https://zaldibia.eus/eu/autodefentsa-feminista-tailerra-online/ Thu, 21 May 2020 08:24:44 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4559 Thu, 21 May 2020 08:24:44 +0100 2020-05-21 0000-00-00 0 4559 Zaldibiako Udala <![CDATA[Haurreskolan izena ematea zabalik]]> http://www.zaldibia.org/zaldibiatb/albisteak/4557/Haurreskolan_izena_ematea_zabalik/ Haurreskoletako izen ematea helburu duen prozeduraren egutegia:

  • Eskariak online entregatzea: maiatzaren 21etik ekainaren 8ra
  • Eskariak aurrez-aurre entregatzea: ekainaren 1etik 8ra
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30a
  • Erreklamazio eta subsanazio epea: uztailaren 1etik 14ra
  • Eskaerari uko egitea: uztailaren 14rarte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 28an
]]>
Wed, 20 May 2020 21:49:28 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zaldibiatb/albisteak/4557 Wed, 20 May 2020 21:49:28 +0100 2020-06-01 2020-05-20 1 4557 ZaldibiaTB
<![CDATA[Arropa zaharren bilketari berrekingo zaio maiatzaren 25ean]]> https://zaldibia.eus/eu/arropa-zaharren-bilketari-berrekingo-zaio-maiatzaren-25ean/ Tue, 19 May 2020 09:25:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4555 Tue, 19 May 2020 09:25:20 +0100 2020-05-19 0000-00-00 0 4555 Zaldibiako Udala <![CDATA[Zaldibiako udal Liburutegiko oharrak]]> https://zaldibia.eus/eu/zaldibiako-udal-liburutegiko-oharrak/ Mon, 18 May 2020 14:40:25 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4556 Mon, 18 May 2020 14:40:25 +0100 2020-05-18 0000-00-00 0 4556 Zaldibiako Udala <![CDATA[Covid-19a zaldibitarron ahotik: Maddi Erauskin eta Uxue Zumalde]]> https://zaldibia.eus/eu/covid-19a-zaldibitarron-ahotik-maddi-erauskin-eta-uxue-zumalde-1/ Sun, 17 May 2020 16:57:24 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4554 Sun, 17 May 2020 16:57:24 +0100 2020-05-17 0000-00-00 0 4554 Zaldibiako Udala <![CDATA[Ni.eus euskarazko e-mail zerbitzua]]> http://www.zaldibia.org/zaldibiatb/albisteak/4553/Ni.eus_euskarazko_e-mail_zerbitzua/ ni.eus, pribatutasuna errespetatzen duen euskarazko .EUS e-mail zerbitzua. Eskari zabal bati erantzunez, pertsonen arteko harreman digitaletan .EUS domeinua erabiltzea posible egiten du.]]> Igande honetan, maiatzak 17, Interneten Nazioarteko Eguna da. PuntuEUS Fundazioak Euskarazko Interneten Eguna ospatu ohi du egun horretan, komunitatearekin elkartuta. Osasun larrialdia dela-eta ez da ekitaldirik izanen, baina bai zer ospatua, komunitateari zuzendutako zerbitzu berri bat sareratu delako.

Josu Waliño PuntuEUS Fundazioko zuzendariak prentsaurreko digitalean jakinarazi duenez, PuntuEUS Fundazioak eta Guebs enpresa euskaldunak elkarlanean sortu dute ni.eus, pribatutasuna errespetatzen duen euskarazko .EUS e-mail zerbitzua. .EUS domeinua merkaturatu zenetik webgunerik ez duten erabiltzaileen eskaririk errepikatuena izan da norbanakoak .EUS izateko modua egitea eta iritsi da unea.

Lehen mailako hizkuntza izatea xede

Waliñok oroitu duenez, ingurune digitalean euskara lehen mailako hizkuntza izatea da PuntuEUSen xedea, eta Kaixomundua.eus, Sarean.eus agerkari digitala, Labur.eus… eta beste proiektu ugariren ondotik, ni.eus «tresna garrantzitsua» iritsi da.

Euskarazko e-mail zerbitzu bat da, PuntuEUS oinarri duena eta pribatutasuna bermatzen duena. Bi ezaugarri nagusi ditu: euskaratik eta euskaraz sortua da, bezero arreta, web interfazea, laguntza dokumentuak eta bezero-gunea eskaintzen ditu, guztiak euskaraz. Eta, gainera, pribatutasuna bermatzen du, erabiltzaileen pribatutasun eta segurtasunean jarria du fokua.

Hiru aukera: doakoa, «premium» eta «erraldoia»

Erran bezala, ni.eus posta elektronikoak pertsonen arteko harreman digitaletan .EUS domeinua erabiltzea posible egiten du: doako bertsioan ni.eus domeinua balia daiteke (adibidez: ximun@ni.eus) eta ‘premium’ planaren kasuan, norberaren gustuko .EUS domeinua pertsonalizatuta (adibidez: info@ane.eus edo kaixo@mendielkartea.eus).

Zerbitzu berri hau Interneteko erabiltzaile euskaldunei zuzendua dago, norbanako, elkarte zein enpresei, eta urtea amaitu aurretik milaka e-mail kontu sortzea espero da. Enpresentzat, ‘erraldoia’ plana sortu dute, nahi adina posta sortzeko aukera eskaintzen duena.

Pribatutasuna bermatuta

Ni.eus posta zerbitzuaren beste bereizgarrietako bat, beste zerbitzu batzuekin alderatuta, pribatutasuna da. Erabiltzaileen datuen pribatutasun eta segurtasuna bermatzen du: «Iragarkirik ez, trackingik ez eta komunikazio zifratuak. Ez du inolako iragarkirik erakusten, ezta erabiltzaileen erabileraren inolako jarraipenik egiten ere».

Horrez gain, nonahi erabil daiteke. Sakelako telefonoan edo ordenagailuan ohiko dugun posta programan konfiguratu daiteke, eta online webmail bidez erabiltzeko aukera ere ematen du. Gainera, zerbitzu osagarriak eskaintzen ditu: egutegia, helbide-liburua, berbideraketak eta askoz gehiago.

Spamaren aurkako babesa integratua du, baita erantzungailu automatikoa ere.

«Erraz kudeatzeko webmail zerbitzua da. Posta zerbitzu batek behar dituen aukera guztiak integratzen ditu, euskaraz eta segurtasunez», laburbildu du PuntuEUS Fundazioaren zuzendariak.

«Zerbitzua martxan dago, ni.eus-en sartu eta helbidea sortzeko aukera duzue momentu honetatik aurrera», egin du gonbidapena.

PuntuEUS eta Guebs

PuntuEUS Fundazioak, .EUS domeinuaren administrazio eta sustapenaz gain, hainbat proiektu eta tresna eskaintzen ditu: labur.eus url laburtzailea; sarean.eus irratsaioa; kaixomundua.eus hezkuntza-proiektua; kodepoesia.eus kode-poesia laborategia; tori.eus fitxategiak partekatzeko tresna; eta abar.

Guebs duela 15 urte baino lehenagotik domeinuen erregistro eta hosting zerbitzuak eskaintzen dituen hornitzaile euskalduna da. Euskara eta .EUS domeinuen erabilera bultzatzeaz gain, kalitatezko zerbitzuak eta bezeroarenganako arreta hurbila eskaintzen ditu.

]]>
Sat, 16 May 2020 13:13:46 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zaldibiatb/albisteak/4553 Sat, 16 May 2020 13:13:46 +0100 2020-05-16 2020-05-16 0 4553 ZaldibiaTB
<![CDATA[Presoak borrokan, gu ere bai!]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/4552/Presoak_borrokan_gu_ere_bai!/ Jada seigarren eguna Patxi Ruiz preso politikoak gose eta egarri greba hasi zuenetik. Beste hainbat ere batu zaizkio dagoeneko. Egoera lazgarri honen aurrean, ixilik ez gaudela berresteko gatoz.

 Egoera hau gogorki salatzeko Igandean hilak 17, iluntzeko zortzietan plazan kontzentrazioa deitu dugu. ]]> Covid-19ak espetxeak ere gogorki kolpatu ditu, lehendik gordina zen egoera are gordinago bihurtuz. Hamaika dira koronabirusaren krisia hasi zenetik kartzeletan eman diren jazarpenak. Gaixoen datuak ezkutatzetik, Zaballako preso bat, Santiago ospitalean ertzaintzaren esku-hartze bortitzagatik eraila izan artekoak dira jazarpenak. Honez gain, Zigor Garro preso politikoaren kasua ere aipatzekoa da. 13 urteko kartzela-zigorra osorik bete ostean, baldintzapeko askatasunean zegoen azarotik, eta maiatzaren 4an prezoesu administratibo bat jarri zuten martxan Frantziako Estatutik kanporatuko zuena. Maiatzaren 5ean Frantziatik kanporatua izan zen eta Espainiako poliziaren esku, libre geratu zen. Dena den, prozesu judiziala irekita dago eta ezin du Lapurdira itzuli.

Azken gertakari larria Murcia IIko kartzelan dagoen Patxi Ruizen egoera dugu. Maiatzaren 11n jakinarazi zen moduan, presoen eskubideen aldeko protesten aldeko bultzatzailetzat jo zuten. Honen aurrean, egunean bertan Ruizek ebakidurak egin zituen besoetan eta gose eta egarri grebari ekin zion. Gertakari hauek tarteko baziren ere, medikuak ez zuen presoa ikusi ere egin.

Maiatzaren 12an, Patxirekin elkartasunean Ibai Aginaga txapeoan jarri zen. Gerora beste hainbat ere batu dira gose eta egarri grebara, Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano preso politikoek janari bandejari uko egingo ziotela jakinarazi zuten. Honez gain, aipatzekoa da Ondarruko gazte batzuk ere, elkartasuna adieraziz batu direla gose eta egarri grebara.

Salbuespen egoera honetan, burgesiaren dominazioa areagotuz doa, espetxeetako egoera latza laztuz doa, biolentzia, mehatxuak, tratu txarrak, dispertsioa gora doazen honetan. Gogor salatzeaz gain, amnistiaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzea besterik ez dagokigu.

Babes eta elkartasun osoa Patxi Ruiz eta egoera jasangaitz honetan dauden gainontzeko presoei; baita hauen ahaide eta gertukoei ere.

Presoen aurkako erasoak gelditu!

Presoak borrokan, gu ere bai!

]]> Sat, 16 May 2020 10:12:05 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/4552 Sat, 16 May 2020 10:12:05 +0100 2020-05-16 2020-05-16 0 4552 Gazte Asanblada
<![CDATA[Zukati ta danokati, 2 metro ta eskuk garbi]]> https://zaldibia.eus/eu/zukati-ta-danokati-2-metro-ta-eskuk-garbi/ Fri, 15 May 2020 19:16:16 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4551 Fri, 15 May 2020 19:16:16 +0100 2020-05-15 0000-00-00 0 4551 Zaldibiako Udala <![CDATA[Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa murriztu du Foru Aldundiak]]> https://zaldibia.eus/eu/udalen-finantzaketarako-foru-funtsa-murriztu-du-foru-aldundiak/ Thu, 14 May 2020 12:29:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4550 Thu, 14 May 2020 12:29:20 +0100 2020-05-14 0000-00-00 0 4550 Zaldibiako Udala <![CDATA[Ohiko Osoko Bilkurako laburpena eta bideoa]]> https://zaldibia.eus/eu/ohiko-osoko-bilkurako-laburpena-eta-bideoa/ Thu, 14 May 2020 09:03:21 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4549 Thu, 14 May 2020 09:03:21 +0100 2020-05-14 0000-00-00 0 4549 Zaldibiako Udala <![CDATA[Asteazkenean, Ohiko Osoko Bilkura]]> https://zaldibia.eus/eu/asteazkenean-ohiko-osoko-bilkura/ Tue, 12 May 2020 12:27:31 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4547 Tue, 12 May 2020 12:27:31 +0100 2020-05-12 0000-00-00 0 4547 Zaldibiako Udala <![CDATA[Konfinamenduaren zure errelatoa]]> https://zaldibia.eus/eu/konfinamenduaren-zure-errelatoa/ Mon, 11 May 2020 14:44:35 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4548 Mon, 11 May 2020 14:44:35 +0100 2020-05-11 0000-00-00 0 4548 Zaldibiako Udala <![CDATA[Etxean dituzuen liburuak liburutegira itzultzeko unea heldu da]]> https://zaldibia.eus/eu/etxean-dituzuen-liburuak-liburutegira-itzultzeko-unea-heldu-da/ Mon, 11 May 2020 10:26:34 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4546 Mon, 11 May 2020 10:26:34 +0100 2020-05-11 0000-00-00 0 4546 Zaldibiako Udala <![CDATA[Bihartik aurrera, lehen fase “murriztua”]]> https://zaldibia.eus/eu/bihartik-aurrera-lehen-fase-murriztua/ Sun, 10 May 2020 16:04:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4544 Sun, 10 May 2020 16:04:55 +0100 2020-05-10 0000-00-00 0 4544 Zaldibiako Udala <![CDATA[Maiatzaren 11tik aurrera, lehen fase “murriztua”]]> https://zaldibia.eus/eu/maiatzaren-11tik-aurrera-lehen-fase-murriztua/ Sun, 10 May 2020 16:04:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4545 Sun, 10 May 2020 16:04:55 +0100 2020-05-10 0000-00-00 0 4545 Zaldibiako Udala <![CDATA[Azken laburmetraiak ikusgai]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/4543/Azken_laburmetraiak_ikusgai/ Egun euritsuak datoz, etxe zuloan sartuta garai zaharrak gogoratu eta azken laburmetraiez gozatzeko aukera ederra. Hemen dituzue!! ZaldibiaTBko bideo guztiak hemen]]> GEUREA IKURRIÑA lotura: www.youtube.com/watch?v=pE_8nXGi8kE

HERRI TXIKI INFERNU HAUNDI Zaldibia lotura: www.youtube.com/watch?v=sVRL5iR5_jk

XX. GAZTE FESTETAKO Programa berezia lotura: www.youtube.com/watch?v=D4fT1p2CnQM

ZURRUMURRUAK antzerkia: Lotura: https://www.youtube.com/watch?v=WKGQM9H957o

ZALDIBIA TBren BIDEO guztiak hemen aurkituko dituzue. https://www.youtube.com/user/ZaldibiaTB/videos

]]>
Sun, 10 May 2020 11:49:34 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/4543 Sun, 10 May 2020 11:49:34 +0100 2020-05-10 2020-05-10 0 4543 herritarron txokoa
<![CDATA[Bolumen handiko traste zaharren bilketa abiatuko da]]> https://zaldibia.eus/eu/bolumen-handiko-traste-zaharren-bilketa-abiatuko-da/ Fri, 08 May 2020 09:57:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4542 Fri, 08 May 2020 09:57:33 +0100 2020-05-08 0000-00-00 0 4542 Zaldibiako Udala <![CDATA[Modu ezberdinak, izen berdina: ELKARTASUNA]]> https://zaldibia.eus/eu/modu-ezberdinak-izen-berdina-elkartasuna-1/ Thu, 07 May 2020 08:17:44 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4541 Thu, 07 May 2020 08:17:44 +0100 2020-05-07 0000-00-00 0 4541 Zaldibiako Udala <![CDATA[Zaldibiako Baso Habitatak lehengoratzeko proiektua]]> https://zaldibia.eus/eu/zaldibiako-baso-habitatak-lehengoratzeko-proiektua/ Wed, 22 Apr 2020 17:15:18 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4540 Wed, 22 Apr 2020 17:15:18 +0100 2020-05-06 0000-00-00 0 4540 Zaldibiako Udala <![CDATA[Gogoratu: eserlekuak, haur-parkeak eta helduentzat ariketa egiteko tresnak ITXITA]]> https://zaldibia.eus/eu/gogoratu-eserlekuak-haur-parkeak-eta-helduentzat-ariketa-egiteko-tresnak-itxita/ Tue, 05 May 2020 12:29:56 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4539 Tue, 05 May 2020 12:29:56 +0100 2020-05-05 0000-00-00 0 4539 Zaldibiako Udala <![CDATA[Mendi Lasterketa bertan behera]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/4537/Mendi_Lasterketa_bertan_behera/ COVID-19ak eragindako gaur egungo egoerak 2020ko lasterketa bertan behera uztera eraman gaitu. Hemen duzue adierazpen ofiziala.]]> ADIERAZPEN OFIZIALA

Korrikalari, boluntario, lagun eta babesle agurgarriak,

Itxaropena… itxaropena omen da azkena galtzen dena eta Zaldibiako Mendi Lasterketaren antolakuntza taldea ere itxaropentsu zegoen. Baina COVID-19ak eragindako gaur egungo egoera ikusita eta zuhurtziaz jokatuz, gure lasterketa aurten bertan behera uztea erabaki dugu.

Izugarrizko pena ematen digu erabaki hau hartu behar izanak; aurtengo ekitaldia erronka gehigarri zein interesgarriekin baitzetorren, hain juxtu horietako bat Euskal Herriko mendi lasterketen ranking-erako puntuagarria izatea. 2021eko denboraldiari begira ere gustatuko litzaiguke zerrenda horretan egotea eta horretarako ilusio handiarekin lan egingo dugu!

Egoera aldatzen hasi dela dirudi, onerako bidean goaz eta argia ikusten hasiak gara. Hala ere, ez dugu argi ikusten ekainaren 20an lasterketa nahi bezala burutu ahal izateko baldintzak egongo direnik. Ez ditugu arriskuan jarri nahi boluntarioak, parte hartzaileak, ikusleak ez eta gure herritarrak ere.

Erabaki honek eragin ditzakeen ondorioak ikusita, izen ematearen diru kopurua %100ean itzuliko zaie izena emandako guztiei. Eskerrik asko zuen konfiantza eta apustuarengatik!

Gauzak hobetzen doaz, eta jada kalean kirola egiteko moduan gara, askatasun apur bat sentituz. Egoera berri honen aurrean ere zuhurtziaz eta zintzo jokatzeko deia egiten dugu. Erronka hau irabazi nahi badugu bakoitzak norbere hondar alea jarri behar baitaukagu.

2021ean ilusioz, indartsu eta gogotsu bueltatuko gara.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu babesleei, zaldibitarrei eta modu batean edo bestean parte hartzen duten guztiei.

Zaindu!

]]>
Sun, 03 May 2020 12:21:30 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/4537 Sun, 03 May 2020 12:21:30 +0100 2020-05-03 2020-05-03 0 4537 Zaldibiako Mendi Lasterketa
<![CDATA[Olakosaiko itxitura puskatu dute behin eta berriz]]> https://zaldibia.eus/eu/olakosaiko-itxitura-puskatu-dute-behin-eta-berriz/ Sat, 02 May 2020 16:42:44 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4536 Sat, 02 May 2020 16:42:44 +0100 2020-05-02 0000-00-00 0 4536 Zaldibiako Udala <![CDATA[Astelehenetik aurrera zerbitzu berriak izango ditugu herrian]]> https://zaldibia.eus/eu/astelehenetik-aurrera-zerbitzu-berriak-izango-ditugu-herrian/ Sat, 02 May 2020 10:55:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4538 Sat, 02 May 2020 10:55:45 +0100 2020-05-02 0000-00-00 0 4538 Zaldibiako Udala <![CDATA[Maiatzak 2tik paseoak eta kirol jarduerak modu arautuan]]> https://zaldibia.eus/eu/maiatzak-2tik-paseoak-eta-kirol-jarduerak-modu-arautuan/ Fri, 01 May 2020 15:40:26 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4535 Fri, 01 May 2020 15:40:26 +0100 2020-05-01 0000-00-00 0 4535 Zaldibiako Udala <![CDATA[MAIATZAREN LEHENA]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/4533/MAIATZAREN_LEHENA/ Maiatzaren lehena izanik, kaleak hartzeko ezintasunaren aurrean birsortzera bultzatu gaitu sistemak; dena den, ez dezatela pentsa hartutako neurri basatiak nahikoa direnik gure ahotsa ixiltzeko. Egun honen izaera proletario eta iraultzailean berrestera gatoz, antolakuntzaz lortuko dugu.]]> Egun honen jatorriari begira jartzen bagara, Chicagon 1886eko maiatzaren batean hasi zen greba baten harira eman zen sarraskiarekin egingo dugu topo. Geroztik, langile mugimendu ezberdinek, borrokak omentzeko, indartzeko eta sozialismoaren beharra azaleratzeko baliatu dute maiatzaren lehena.

M-1 langileontzat blokearen baitan hartu genituen iaz kaleak hainbat eta hainbat langilek. Egun bizi dugun egoera dela medio, ezinezkoa izango zaigu gaurko egunez dagokigun lekua hartzea, dena den ez dezatela pentsa hartutako neurri basati guztiak nahikoa direnik gure ahotsa ixiltzeko.

Bizi dugun krisi testuinguru honetan, langile askoren bizi-mailak okerrera egin duela uka ezin daiteken baieztapena da; beraz, inoiz baino garrantzitsuagoa deritzogu egun honen garrantzia historiko iraultzailean berresteari. Izan ere, martxoaren 8a bezalako egunekin gertatzen den modura, maiatzaren lehena ere bereganatu du sistemak, honen izaera politikoa desitxuratuz. Borrokarako egun beharrean jai egun soiltzat ulertzen du jende askok, ospakizun eguna non jendeak elkar zoriondu eta elkarri opariak egiten dizkion, jan egin du kapitalismoak.

Hau guztia aipaturik, lehen esan bezala, gu egun honen izaera iraultzailean berresten gara, eta bide horri heltzeko asmoz gatoz. Eguneroko jarduna oinarri hartuta, langile antolakuntzaz lortuko dugu.

Sozialismoa ala basakeria

]]>
Fri, 01 May 2020 11:28:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/4533 Fri, 01 May 2020 11:28:45 +0100 2020-05-01 2020-05-01 0 4533 Gazte Asanblada
<![CDATA[Zaldibiko balkoiak dantzari]]> http://www.zaldibia.org/iztuetadantza/albisteak/4532/Zaldibiko_balkoiak_dantzari/ Wed, 29 Apr 2020 17:31:04 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/iztuetadantza/albisteak/4532 Wed, 29 Apr 2020 17:31:04 +0100 2020-04-29 2020-04-29 0 4532 IZTUETA dantza taldea <![CDATA[Salatarien auzia dela eta]]> http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/4531/Salatarien_auzia_dela_eta/ EAJk plazaraturiko salatarien irakurketaren aurrean, ZGAk honi erantzuteko beharra sentitu dugu; izan ere, ez dugu bat egiten hauek saldu nahi izan diguten "pertsona guztien eskubideak defendatzeko" bitartekoekin. Horratx beraz, gure irakurketa xumea. ]]> Badira egun batzuk, herriko hainbat gertakariren harira, Zaldibiako EAJ-k egoeraren inguruko hausnarketa lau haizetara zabaldu zuenetik. Hauek irakurri, aztertu eta eztabaida batzuk eman ostean, ez zaigu iruditzen testuinguru honetan zabaldu duten irakurketa zuzena denik, geure ikuspuntua plazaratzeko beharra sortu zaigularik.

Lehenik eta behin, EAJren irakurketa aztertzeari ekinda, ikus dezakegu, elkarbizitza behin eta berriz aipatzen dutela, salatarien aurkako adierazpen eta dinamikek berau usteltzen dutela baieztatzen digutelarik. “Agintari eskudunei” arauak jartzeko, eta betetzen ez dituena zigortzeko zilegitasun osoa aitortzen diete. Eta hori gutxi balitz, beraien helburua “pertsona guztien eskubideak defendatzea” dela saltzen saiatzen dira. Argi dugu EAJk noren eskubideak defendatzen dituen, testuan bertan agerian uzten baitute beraien burua. Ez gaitzatela engaina! Elkarbizitza oztopatzea, elkar laguntzea beharrean, bizilaguna salatzea dela uste dugu guk.

Ez ote dute salatariek sortzen hainbeste gaitzesten duten ziurgabetasuna? Zaldibiako kaleetan, nabarmena da herritarron izua, salatuak izateko beldurra daukagu. Etorri daitezken isun ekonomikoak ordaintzeko, askok eta askok ezintasuna dugu; eta isunak ordain ditzaketen familientzat ere, ez dugu uste komenigarriena izango denik, izan badira eta etxe guztietan bestelako nahikoa gastu, izan argia, izan ura.

Interes kontrajarriak dituzten klaseetan banatutako gizarte honetan, klase zapaltzaileak zabaltzen duen bizikidetzaren ideia zapalduon interesen aurkakoa dela uste dugu, izan ere, bizikidetzaren ideia hau babesteak zapalkuntza mantentzea eta zapalduok hau onartzea dakar. EAJk argi utzi digu beste behin noren interesak defendatzen dituen. Gu, langile antolakuntzaren beharrean berresten gara eta langile batasuna oztopatzen duen jarrera ororen aurka borrokatuko dugu.

Azkenik, ez dugu aipatu gabe utzi nahi, Zaldibiako Gazte Asanbladako kideok egoeraren larritasunaz jakitun garela, eta beraz, arduratsu jokatzeko deia egiten diegu herritar guztiei.

Sozialismoa ala basakeria.

]]>
Wed, 29 Apr 2020 13:04:38 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/gazteasanblada/albisteak/4531 Wed, 29 Apr 2020 13:04:38 +0100 2020-04-29 2020-04-29 0 4531 Gazte Asanblada
<![CDATA[2020ko Larreen irekiera]]> https://zaldibia.eus/eu/2020ko-larreen-irekiera/ Mon, 27 Apr 2020 15:18:10 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4530 Mon, 27 Apr 2020 15:18:10 +0100 2020-04-27 0000-00-00 0 4530 Zaldibiako Udala <![CDATA[Arruegi auzoko bidean konponketa lanak astelehenetik]]> https://zaldibia.eus/eu/arruegi-auzoko-bidean-konponketa-lanak-astelehenetik/ Sun, 26 Apr 2020 17:33:28 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/udala/albisteak/4529 Sun, 26 Apr 2020 17:33:28 +0100 2020-04-26 0000-00-00 0 4529 Zaldibiako Udala