• 16
    MAI
    2018

    Erakunde armatuaren amaieraren ondoren, ireki den aro berriari bultzada emateko, ekitaldi jendetsua egingo du Sortuk. Maiatzaren 19an, larunbatean, "Baietza sortzen" goiburupean, Miribillako Bilbao Arenan izango da, 17:30etatik aurrera. 

     

    Beste herri askotatik bezala, zaldibiatik autobusa irtengo da, Joxepanen dago zerrenda apuntatzeko.

     

    Informazio gehiagorako, klikatu hemen.

    Sorturen ekitaldia larunbatean
  • 24
    AZA
    2016
    Joxepaneren 22. urteurrena: hitzaldiak

    Joxepane Herri Ostatua iriki zela 22 urte betetzen direnean, eta ixteko epaia emana badago ere, aurrera jarraitzen du bere lanak. Bi hitzaldi eta bertso afaria antolatu dira egunotarako.

  • 04
    AZA
    2016
    SORTUren birfundazioa: izen-emate prozesua martxan

    Ezker Abertzaleak Abian prozesuan hartutako ildo eta erabakiei jarraituz, Sortuk bere birfundazio prozesua abiatu du. Ponentzia eta lan-talde bakarra aurkeztu da. Orain, berau eztabaidatu eta ekarpena egiteko garaia da. Horretarako, izen ematea beharrezkoa da.

  • 15
    API
    2016
    Abian prozesuko azken batzarra ostiralean

    Abian prozesuaren laburpen orokorra egingo dugu ostiralean, iluntzeko 7etatik 8etara Joxepane goiko lokalean. Prozesuan parte hartu duzuen eta ez duzuen guztiak gonbidatzen zaituztegu bertaratzera.

  • 17
    MAR
    2016
    Abian prozesuko 2. batzarra gaur

    Abian prozesuari jarraiki, 2. batzarra burutuko dugu gaur, hilak 17, 19:00etatik 21:00etara Joxepaneren goiko pisuan. Ezker abertzaleko sentitzen den orori etortzeko deia luzatzen diogu.

  • 17
    MAR
    2016
    Abian prozesuko 2. batzarra ostegunean

    Abian prozesuari jarraiki, 2. batzarra burutuko dugu ostegunean, hilak 17, 19:00etatik 21:00etara Joxepaneren goiko pisuan. Ezker abertzaleko sentitzen den orori etortzeko deia luzatzen diogu.

  • 02
    MAR
    2016
    Abian prozesuko batzarra EGUNEZ ALDATU DA
    Martxoaren 3an izan beharrean, MARTXOAREN 2an, ASTEAZKENA izango da batzarra, 19:00ean hasita Joxepane goiko lokalean.
  • 22
    OTS
    2016

    Ikusgai duzue hemen joan den larunbateko martxako irudiekin egindako bideoa. Arrakastatsua izan zen ekimena eta jakin ahal izan dugunez, presoek gure oihu eta kantuak entzun zituzten. Presoak etxera!

  • 20
    OTS
    2016
    Larunbateko espetxeetako martxa dela eta BI OHAR:

    1. Martxara goazenok, ez daukagu janaririk eraman beharrik, denontzako hamaiketakoa eta bazkaria eramango dugu.

    2. Joan behar ez duzuenok eta lagundu nahi duzuenok, autobuseko gastuetan laguntzeko BONO-LAGUNTZAK eros ditzakezue 10 eurotan Joxepanen edo ohiko jendeari eskatuz.

  • 20
    OTS
    2016
    Otsailaren 20an: espetxe guztietara martxa!

    Izen-emateko zerrenda Joxepanen dago, astelehena da apuntatzeko azken eguna. Jarraian duzue eguneko plangintza. Etorri ezin duenak, bere aletxoa jar dezake autobusak ordaintzeko bono-laguntza erosiz Joxepanen. Euskal Herria Abian, presoak etxera!