• 20
    OTS
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Otsailaren 20an: espetxe guztietara martxa!

    Izen-emateko zerrenda Joxepanen dago, astelehena da apuntatzeko azken eguna. Jarraian duzue eguneko plangintza. Etorri ezin duenak, bere aletxoa jar dezake autobusak ordaintzeko bono-laguntza erosiz Joxepanen. Euskal Herria Abian, presoak etxera! 

    Ezker Abertzaleak martxan jarria duen ABIAN prozesuaren baitan antolatutako ekintza da honakoa. Espetxe guztietara joango gara, Euskal Herritik ehunka kilometrotara dauden presoei gure babesa erakusteko.

    Eskualdeka banatu dira espetxeak eta Goierriko eskualdeari, Zaragozako espetxeak bisitatzea egokitu zaio. Hori dela eta, hau da otsailaren 20ko plangintza:

    Goizeko 6:00etan ZALDIBIAko plazan autobusa hartu Beasaina

    Goizeko 6:30ean BEASAINDIK abiatu Goierriko autobus guztiak

    Goizeko 11:00etan DAROCA ESPETXEra iritsi eta ekitaldia egin musikaz, txalapartaz eta bestelakoez giroturik.

    Eguerdiko 13:00etan ZUERA ESPETXEra iritsi eta han ere ekitaldia egin

    Eguerdiko 14:00etan BUELTAN ABIATU

    Iluntzeko 19:00etan ZALDIBIARA IRITSI

    OHARRAK:

    - Hamaiketakoa eta bazkaria egiteko denbora izango dugu, baina norberak eraman behar du.

    - Ekitaldirako musika instrumentuak jo, dantza egin edo bestelako zerbait egin nahi duenak libre du aukera.

    - Autobusaren kostuei aurre egiteko BONO-LAGUNTZAK  daude Joxepanen  edota ohiko jendeari eskatuz 10 eurotan.

    Euskal Herria Abian, presoak etxera! 

    Zaldibiako Ezker Abertzalea

2020, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
45
 
6
 
78
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
181920
 
21
 
2223
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

sortu
ehbildu
SortukideenGUNEA
IZAN sortukide

Boletina

ZaldibiaTB