• 20
    OTS
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Larunbateko espetxeetako martxa dela eta BI OHAR:

    1. Martxara goazenok, ez daukagu janaririk eraman beharrik, denontzako hamaiketakoa eta bazkaria eramango dugu.

    2. Joan behar ez duzuenok eta lagundu nahi duzuenok, autobuseko gastuetan laguntzeko BONO-LAGUNTZAK eros ditzakezue 10 eurotan Joxepanen edo ohiko jendeari eskatuz.

    Goierritik 4 autobus joango gara, 200 lagunetik gora eta gogorarazteko, hau da eguneko plangintza:

    Goizeko 6:00etan ZALDIBIAko plazan autobusa hartu Beasaina

    Goizeko 6:30ean BEASAINDIK abiatu Goierriko autobus guztiak

    Goizeko 11:00etan DAROCA ESPETXEra iritsi eta ekitaldia egin musikaz, txalapartaz eta bestelakoez giroturik.

    Eguerdiko 13:00etan ZUERA ESPETXEra iritsi eta han ere ekitaldia egin

    Eguerdiko 14:00etan BUELTAN ABIATU

    Iluntzeko 19:00etan ZALDIBIARA IRITSI

    OHARRAK:

    - Hamaiketakoa eta bazkaria egiteko denbora izango dugu, eta Zaldibiako kasuan, taldetxo batek eramango du denontzat adina janari eta edari. Horretaz beraz, ez arduratu.

    - Ekitaldirako musika instrumentuak jo, dantza egin edo bestelako zerbait egin nahi duenak libre du aukera.

    - Joan ezin duenak, baina nolabait bere laguntza eman nahi duenak, autobusaren kostuei aurre egiteko BONO-LAGUNTZAK  ditu salgai 10 eurotan Joxepanen  edota ohiko jendeari eskatuz.

    Euskal Herria Abian, presoak etxera!

    Zaldibiako Ezker Abertzalea

2020, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
3
 
45
 
6
 
78
 
9
 
10
 
1112
 
1314
 
15
 
16
 
17
 
181920
 
21
 
2223
 
2425
 
2627
 
2829
 
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

sortu
ehbildu
SortukideenGUNEA
IZAN sortukide

Boletina

ZaldibiaTB