• 02
    MAR
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Abian prozesuko batzarra EGUNEZ ALDATU DA
    Martxoaren 3an izan beharrean, MARTXOAREN 2an, ASTEAZKENA izango da batzarra, 19:00ean hasita Joxepane goiko lokalean.
    Egun eta ordu berean bi ekimen zeudenez, Ezker Abertzalearen batzarra egunez aldatzea erabaki dugu. Egun bat lehenago, MARTXOAREN 2an izango dugu beraz batzarra. Lehenago azaldu bezala, hemen duzue batzarraren kokapena eta gaiordena:

    Entzute fasearen ondoren eta ekarpenak bideratuta, Abian prozesuko talde eragileak txostena osatu du eta orain eztabaidarako tartea irekitzen da. 3 fasetan egingo da eztabaida: lehenik tesi nagusia partekatu, ondoren azpi-tesien inguruan eztabaidatu eta azkenik txostenari itxiera eman.

    Lehen batzarrean, hau izango da gaiorden zehatza:

    - Zutik Euskal Herriatik honako balantzea partekatu
    - Testuinguruaren egoera azaldu
    - Abian txostenaren TESI NAGUSIA aurkeztu
    - Tesiari buruzko iritzi orokorra jaso

    Honetarako lagungarria da Joxepanen eskuragarri dagoen txostena eskuratzea, baina ez da derrigorrezkoa irakurrita ekartzea, egunean bertan landuko baititugu gaiak.

    Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jar gaitezen abian!

    Zaldibiako Ezker Abertzalea