• 17
    MAR
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Abian prozesuko 2. batzarra gaur

    Abian prozesuari jarraiki, 2. batzarra burutuko dugu gaur, hilak 17, 19:00etatik 21:00etara Joxepaneren goiko pisuan. Ezker abertzaleko sentitzen den orori etortzeko deia luzatzen diogu.

    Martxoaren 2an egindako 1. batzarrean tesi-orokorrari, hau da, akordio zabaletan oinarrituta burutuko litzatekeen aldebakarreko prozesu independentista eraldatzailea martxan jartzeari, baiezkoa eman genion.

    Hemen duzue Hego Euskal Herri osoan egindako batzarretan aterako emaitza: egin klik hemen

    Gaur, hilak 17, iluntzeko 7etan hasita, prozesu honetan sakondu egingo dugu eta bost azpi-tesi nagusien inguruan azalpena eman eta eztabaidatuko dugu:

    1. Ezker Abertzalearen Proiektu Politikoa

    2. Eskaintza independentista birsortzea herrigintza ardatz hartuta

    3. Proposamen taktikoak

    4. Gatazkaren ondorioak

    5. Antolaketa

    Gai hauen inguruan abian txostenak dioena aztertuko dugu eta hobekuntza edo ekarpenak bilduko dira.

    Sarreran esan bezala, Ezker Abertzalearekin era batera edo bestera bat egiten duen orori deia luzatzen diogu ostegunerako.

    Zaldibiko Ezker Abertzalea