• 15
    API
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Abian prozesuko azken batzarra ostiralean

    Abian prozesuaren laburpen orokorra egingo dugu ostiralean, iluntzeko 7etatik 8etara Joxepane goiko lokalean. Prozesuan parte hartu duzuen eta ez duzuen guztiak gonbidatzen zaituztegu bertaratzera.

    Ezker Abertzaleak 2010ean onartutako Zutik Euskal Herria txostenean, estrategia berri ekiteko hautua geure egin eta fase berri bati ekin genion, Euskal Herriko egoera politikoa aldatuz. Ordutik hona, asko izan dira lorpenak, baita akatsak ere. Hortik etorri da Abian eztabaida prozesua, pasa den abendutik martxan jarri duguna.

    Lehen fasean gure kidegoak zituen zalantzak, kezkak, ilusioak entzun genituen. Ondoren, 2 batzar egin ditugu eta hirugarrena, eta azkena, APIRILAREN 15ean, OSTIRALA, iluntzeko 7etan Joxepane goiko lokalean egingo dugu.

    Bertan, ideia nagusienen laburpena egingo dugu orain arte prozesuan parte hartu ez dutenentzat. Bestalde, txosten definitiboa osatzeko hainbat ekarpen edo emendakin bildu dira eta hauek bozkatuko ditugu.

    Batzarrari eta prozesuari bukaera emateko, mokadutxo bat egingo dugu lagunartean.

    Deialdi zabala egiten diogu Ezker Abertzaleko sentitzen den orori bertaratzeko, bertatik bertara ezagutzeko hemendik aurrerako jarduna baldintzatuko duten gako nagusiak.

    Informazio orokorra eta emendakinak: www.ezkerabertzalea.info

    Zaldibiako Ezker Abertzalea