• 04
    AZA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    SORTUren birfundazioa: izen-emate prozesua martxan

    Ezker Abertzaleak Abian prozesuan hartutako ildo eta erabakiei jarraituz, Sortuk bere birfundazio prozesua abiatu du. Ponentzia eta lan-talde bakarra aurkeztu da. Orain, berau eztabaidatu eta ekarpena egiteko garaia da. Horretarako, izen ematea beharrezkoa da.

    Atzo, azaroak 3, amaitu zen ponentzia eta taldeak aurkezteko epea eta Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Sonia Jazinto eta Arkaitz Rodriguezek gidatutako "Zohardia" ponentzia da aurkeztu den bakarra. 

    Orain, urtarrilaren 21eko kongresua bitarte, aurkeztu den ponentzia horren eta lan-taldearen inguruan ekarpenak egiteko epea irekiko da.

    Horretarako, ezinbestekoa izango da akreditatu edo izena ematea. Izena emateko, EGIN KLIK HEMEN

    Ordenagailuekin hain abilak ez direnentzat, laguntza ere eskainiko dugu. Gaur, azaroak 4 ostirala, iluntzeko 19:30etik 20:30era egongo gara Joxepanen. 

    Gora Herria!

    Sortu Zaldibia