• 24
    AZA
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Joxepaneren 22. urteurrena: hitzaldiak

    Joxepane Herri Ostatua iriki zela 22 urte betetzen direnean, eta ixteko epaia emana badago ere, aurrera jarraitzen du bere lanak. Bi hitzaldi eta bertso afaria antolatu dira egunotarako.

    Azaroaren 24an, iluntzeko 7etan, Sorturen birfundazio prozesuaren barnean talde batek aurkeztu duen Zohardia ponentzia azaltzeko hitzaldia emango du Arkaitz Rodriguezek, gaur egun Sortuko bozeramailea denak eta Bateragune auzian auzipetua eta kartzelaratua izan zenak.

    Bestetik, abenduaren 1ean, iluntzeko 7etan hau ere, Emagin taldearen eskutik "feminismoa" zer den ulertzeko oinarrizko hitzaldia izango da, interesa duen edozeinentzat irekia.

    Bi hitzaldiak Joxepanen izango dira.

    Bukatzeko, azaroaren 25ean, bertso afaria izango da Jon Maia eta Andoni Egañarekin, Zaldibiako Bertsolari Elkarteak (Zabel) eta Osinberdek elkarlanean antolatua. Sarrerak agortuta daude.

    Joxepane irekita eta bizirik nahi dugulako, etorri eta parte hartu!