http://www.zaldibia.org/sortu/ http://www.zaldibia.org/sortu/

SORTU Zaldibia

eu-ES Thu, 19 Jul 2018 09:51:43 +0100 22 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/sortu/ <![CDATA[Sorturen ekitaldia larunbatean]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/3653/Sorturen_ekitaldia_larunbatean/ Erakunde armatuaren amaieraren ondoren, ireki den aro berriari bultzada emateko, ekitaldi jendetsua egingo du Sortuk. Maiatzaren 19an, larunbatean, "Baietza sortzen" goiburupean, Miribillako Bilbao Arenan izango da, 17:30etatik aurrera. 

 

Beste herri askotatik bezala, zaldibiatik autobusa irtengo da, Joxepanen dago zerrenda apuntatzeko.

 

Informazio gehiagorako, klikatu hemen.]]> Wed, 16 May 2018 20:21:51 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/3653 Wed, 16 May 2018 20:21:51 +0100 2018-05-16 2018-05-16 0 3653 Sortu Zaldibia <![CDATA[Joxepaneren 22. urteurrena: hitzaldiak]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/3151/Joxepaneren_22._urteurrena:_hitzaldiak/ Joxepane Herri Ostatua iriki zela 22 urte betetzen direnean, eta ixteko epaia emana badago ere, aurrera jarraitzen du bere lanak. Bi hitzaldi eta bertso afaria antolatu dira egunotarako.]]> Azaroaren 24an, iluntzeko 7etan, Sorturen birfundazio prozesuaren barnean talde batek aurkeztu duen Zohardia ponentzia azaltzeko hitzaldia emango du Arkaitz Rodriguezek, gaur egun Sortuko bozeramailea denak eta Bateragune auzian auzipetua eta kartzelaratua izan zenak.

Bestetik, abenduaren 1ean, iluntzeko 7etan hau ere, Emagin taldearen eskutik "feminismoa" zer den ulertzeko oinarrizko hitzaldia izango da, interesa duen edozeinentzat irekia.

Bi hitzaldiak Joxepanen izango dira.

Bukatzeko, azaroaren 25ean, bertso afaria izango da Jon Maia eta Andoni Egañarekin, Zaldibiako Bertsolari Elkarteak (Zabel) eta Osinberdek elkarlanean antolatua. Sarrerak agortuta daude.

Joxepane irekita eta bizirik nahi dugulako, etorri eta parte hartu!

]]> Sun, 20 Nov 2016 11:02:29 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/3151 Sun, 20 Nov 2016 11:02:29 +0100 2016-11-24 2016-11-24 1 3151 Sortu Zaldibia
<![CDATA[SORTUren birfundazioa: izen-emate prozesua martxan]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/3131/SORTUren_birfundazioa:_izen-emate_prozesua_martxan/ Ezker Abertzaleak Abian prozesuan hartutako ildo eta erabakiei jarraituz, Sortuk bere birfundazio prozesua abiatu du. Ponentzia eta lan-talde bakarra aurkeztu da. Orain, berau eztabaidatu eta ekarpena egiteko garaia da. Horretarako, izen ematea beharrezkoa da.]]> Atzo, azaroak 3, amaitu zen ponentzia eta taldeak aurkezteko epea eta Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Sonia Jazinto eta Arkaitz Rodriguezek gidatutako "Zohardia" ponentzia da aurkeztu den bakarra.

Orain, urtarrilaren 21eko kongresua bitarte, aurkeztu den ponentzia horren eta lan-taldearen inguruan ekarpenak egiteko epea irekiko da.

Horretarako, ezinbestekoa izango da akreditatu edo izena ematea. Izena emateko, EGIN KLIK HEMEN

Ordenagailuekin hain abilak ez direnentzat, laguntza ere eskainiko dugu. Gaur, azaroak 4 ostirala, iluntzeko 19:30etik 20:30era egongo gara Joxepanen.

Gora Herria!

Sortu Zaldibia

]]>
Fri, 04 Nov 2016 09:57:59 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/3131 Fri, 04 Nov 2016 09:57:59 +0100 2016-11-04 2016-11-04 0 3131 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Abian prozesuko azken batzarra ostiralean]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2938/Abian_prozesuko_azken_batzarra_ostiralean/ Abian prozesuaren laburpen orokorra egingo dugu ostiralean, iluntzeko 7etatik 8etara Joxepane goiko lokalean. Prozesuan parte hartu duzuen eta ez duzuen guztiak gonbidatzen zaituztegu bertaratzera.]]> Ezker Abertzaleak 2010ean onartutako Zutik Euskal Herria txostenean, estrategia berri ekiteko hautua geure egin eta fase berri bati ekin genion, Euskal Herriko egoera politikoa aldatuz. Ordutik hona, asko izan dira lorpenak, baita akatsak ere. Hortik etorri da Abian eztabaida prozesua, pasa den abendutik martxan jarri duguna.

Lehen fasean gure kidegoak zituen zalantzak, kezkak, ilusioak entzun genituen. Ondoren, 2 batzar egin ditugu eta hirugarrena, eta azkena, APIRILAREN 15ean, OSTIRALA, iluntzeko 7etan Joxepane goiko lokalean egingo dugu.

Bertan, ideia nagusienen laburpena egingo dugu orain arte prozesuan parte hartu ez dutenentzat. Bestalde, txosten definitiboa osatzeko hainbat ekarpen edo emendakin bildu dira eta hauek bozkatuko ditugu.

Batzarrari eta prozesuari bukaera emateko, mokadutxo bat egingo dugu lagunartean.

Deialdi zabala egiten diogu Ezker Abertzaleko sentitzen den orori bertaratzeko, bertatik bertara ezagutzeko hemendik aurrerako jarduna baldintzatuko duten gako nagusiak.

Informazio orokorra eta emendakinak: www.ezkerabertzalea.info

Zaldibiako Ezker Abertzalea

]]>
Mon, 11 Apr 2016 18:09:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2938 Mon, 11 Apr 2016 18:09:49 +0100 2016-04-15 2016-04-15 1 2938 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Abian prozesuko 2. batzarra gaur]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2912/Abian_prozesuko_2._batzarra_gaur/ Martxoaren 2an egindako 1. batzarrean tesi-orokorrari, hau da, akordio zabaletan oinarrituta burutuko litzatekeen aldebakarreko prozesu independentista eraldatzailea martxan jartzeari, baiezkoa eman genion.

Hemen duzue Hego Euskal Herri osoan egindako batzarretan aterako emaitza: egin klik hemen

Gaur, hilak 17, iluntzeko 7etan hasita, prozesu honetan sakondu egingo dugu eta bost azpi-tesi nagusien inguruan azalpena eman eta eztabaidatuko dugu:

1. Ezker Abertzalearen Proiektu Politikoa

2. Eskaintza independentista birsortzea herrigintza ardatz hartuta

3. Proposamen taktikoak

4. Gatazkaren ondorioak

5. Antolaketa

Gai hauen inguruan abian txostenak dioena aztertuko dugu eta hobekuntza edo ekarpenak bilduko dira.

Sarreran esan bezala, Ezker Abertzalearekin era batera edo bestera bat egiten duen orori deia luzatzen diogu ostegunerako.

Zaldibiko Ezker Abertzalea

]]>
Thu, 17 Mar 2016 10:19:10 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2912 Thu, 17 Mar 2016 10:19:10 +0100 2016-03-17 2016-03-17 0 2912 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Abian prozesuko 2. batzarra ostegunean]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2904/Abian_prozesuko_2._batzarra_ostegunean/ Abian prozesuari jarraiki, 2. batzarra burutuko dugu ostegunean, hilak 17, 19:00etatik 21:00etara Joxepaneren goiko pisuan. Ezker abertzaleko sentitzen den orori etortzeko deia luzatzen diogu.]]> Martxoaren 2an egindako 1. batzarrean tesi-orokorrari, hau da,akordio zabaletan oinarrituta burutuko litzatekeen aldebakarreko prozesu independentista eraldatzailea martxan jartzeari, baiezkoa eman genion.

Hemen duzue Hego Euskal Herri osoan egindako batzarretan aterako emaitza: egin klik hemen

Datorren ostegunean, hilak 17, iluntzeko 7etan hasita, prozesu honetan sakondu egingo dugu eta bost azpi-tesi nagusien inguruan azalpena eman eta eztabaidatuko dugu:

1. Ezker Abertzalearen Proiektu Politikoa

2. Eskaintza independentista birsortzea herrigintza ardatz hartuta

3. Proposamen taktikoak

4. Gatazkaren ondorioak

5. Antolaketa

Gai hauen inguruan abian txostenak dioena aztertuko dugu eta hobekuntza edo ekarpenak bilduko dira.

Sarreran esan bezala, Ezker Abertzalearekin era batera edo bestera bat egiten duen orori deia luzatzen diogu ostegunerako.

Zaldibiko Ezker Abertzalea

]]>
Mon, 14 Mar 2016 12:56:56 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2904 Mon, 14 Mar 2016 12:56:56 +0100 2016-03-17 2016-03-17 1 2904 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Abian prozesuko batzarra EGUNEZ ALDATU DA]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2888/Abian_prozesuko_batzarra_EGUNEZ_ALDATU_DA/ Entzute fasearen ondoren eta ekarpenak bideratuta, Abian prozesuko talde eragileak txostena osatu du eta orain eztabaidarako tartea irekitzen da. 3 fasetan egingo da eztabaida: lehenik tesi nagusia partekatu, ondoren azpi-tesien inguruan eztabaidatu eta azkenik txostenari itxiera eman.

Lehen batzarrean, hau izango da gaiorden zehatza:

- Zutik Euskal Herriatik honako balantzea partekatu- Testuinguruaren egoera azaldu- Abian txostenaren TESI NAGUSIA aurkeztu- Tesiari buruzko iritzi orokorra jaso

Honetarako lagungarria da Joxepanen eskuragarri dagoen txostena eskuratzea, baina ez da derrigorrezkoa irakurrita ekartzea, egunean bertan landuko baititugu gaiak.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jar gaitezen abian!

Zaldibiako Ezker Abertzalea

]]>
Mon, 29 Feb 2016 11:20:12 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2888 Mon, 29 Feb 2016 11:20:12 +0100 2016-03-02 2016-03-02 1 2888 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Espetxeetara martxa: bideoa]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2882/Espetxeetara_martxa:_bideoa/ Mon, 22 Feb 2016 12:44:34 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2882 Mon, 22 Feb 2016 12:44:34 +0100 2016-02-22 2016-02-22 0 2882 Sortu Zaldibia <![CDATA[Larunbateko espetxeetako martxa dela eta BI OHAR: ]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2874/Larunbateko_espetxeetako_martxa_dela_eta_BI_OHAR:_/ 1. Martxara goazenok, ez daukagu janaririk eraman beharrik, denontzako hamaiketakoa eta bazkaria eramango dugu.

2. Joan behar ez duzuenok eta lagundu nahi duzuenok, autobuseko gastuetan laguntzeko BONO-LAGUNTZAK eros ditzakezue 10 eurotan Joxepanen edo ohiko jendeari eskatuz.]]> Goierritik 4 autobus joango gara, 200 lagunetik gora eta gogorarazteko, hau da eguneko plangintza:

Goizeko 6:00etan ZALDIBIAko plazan autobusa hartu Beasaina

Goizeko 6:30ean BEASAINDIK abiatu Goierriko autobus guztiak

Goizeko 11:00etan DAROCA ESPETXEra iritsi eta ekitaldia egin musikaz, txalapartaz eta bestelakoez giroturik.

Eguerdiko 13:00etan ZUERA ESPETXEra iritsi eta han ere ekitaldia egin

Eguerdiko 14:00etan BUELTAN ABIATU

Iluntzeko 19:00etan ZALDIBIARA IRITSI

OHARRAK:

- Hamaiketakoa eta bazkaria egiteko denbora izango dugu, eta Zaldibiako kasuan, taldetxo batek eramango du denontzat adina janari eta edari. Horretaz beraz, ez arduratu.

- Ekitaldirako musika instrumentuak jo, dantza egin edo bestelako zerbait egin nahi duenak libre du aukera.

- Joan ezin duenak, baina nolabait bere laguntza eman nahi duenak, autobusaren kostuei aurre egiteko BONO-LAGUNTZAK ditu salgai 10 eurotan Joxepanen edota ohiko jendeari eskatuz.

Euskal Herria Abian, presoak etxera!

Zaldibiako Ezker Abertzalea

]]> Thu, 18 Feb 2016 09:08:09 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2874 Thu, 18 Feb 2016 09:08:09 +0100 2016-02-20 2016-02-20 1 2874 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Otsailaren 20an: espetxe guztietara martxa!]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2871/Otsailaren_20an:_espetxe_guztietara_martxa!/ Izen-emateko zerrenda Joxepanen dago, astelehena da apuntatzeko azken eguna. Jarraian duzue eguneko plangintza. Etorri ezin duenak, bere aletxoa jar dezake autobusak ordaintzeko bono-laguntza erosiz Joxepanen. Euskal Herria Abian, presoak etxera! ]]> Ezker Abertzaleak martxan jarria duen ABIAN prozesuaren baitan antolatutako ekintza da honakoa. Espetxe guztietara joango gara, Euskal Herritik ehunka kilometrotara dauden presoei gure babesa erakusteko.

Eskualdeka banatu dira espetxeak eta Goierriko eskualdeari, Zaragozako espetxeak bisitatzea egokitu zaio. Hori dela eta, hau da otsailaren 20ko plangintza:

Goizeko 6:00etan ZALDIBIAko plazan autobusa hartu Beasaina

Goizeko 6:30ean BEASAINDIK abiatu Goierriko autobus guztiak

Goizeko 11:00etan DAROCA ESPETXEra iritsi eta ekitaldia egin musikaz, txalapartaz eta bestelakoez giroturik.

Eguerdiko 13:00etan ZUERA ESPETXEra iritsi eta han ere ekitaldia egin

Eguerdiko 14:00etan BUELTAN ABIATU

Iluntzeko 19:00etan ZALDIBIARA IRITSI

OHARRAK:

- Hamaiketakoa eta bazkaria egiteko denbora izango dugu, baina norberak eraman behar du.

- Ekitaldirako musika instrumentuak jo, dantza egin edo bestelako zerbait egin nahi duenak libre du aukera.

- Autobusaren kostuei aurre egiteko BONO-LAGUNTZAK daude Joxepanen edota ohiko jendeari eskatuz 10 eurotan.

Euskal Herria Abian, presoak etxera!

Zaldibiako Ezker Abertzalea

]]>
Fri, 12 Feb 2016 19:03:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2871 Fri, 12 Feb 2016 19:03:49 +0100 2016-02-20 2016-02-20 1 2871 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Ezker Abertzalearen Abian prozesua: eztabaidarako txostena esku artean dugu ]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2869/Ezker_Abertzalearen_Abian_prozesua:_eztabaidarako_txostena_esku_artean_dugu_/ txostena hemen duzu ikusgai.]]> ABIAN prozesuak orain arte egin duen ibilbidearen urratsak laburbilduz, esan bezala, azaroaren hasieran aurkeztu zuten Ezker Abertzaleko 300 kidek prozesuari ekiteko proposamena. Eta azarotik bertatik abenduaren bukaera arte zabaldu genuen “entzute fasea” deitu geniona, non Ezker Abertzaleko 9.000 kideren iritzi, ekarpen eta iradokizunak bildu genituen, tartean, noski, zaldibitarronak.

Ekarpen horiek guztiak oinarri hartuta, gaur aurkeztuko dizuegun Eztabaidarako Txostenaren osaketa lanetan ibili da talde eragilea urtarrilean zehar eta, dagoeneko, txostena Ezker Abertzaleko kidegoaren esku dago.

Oraintxe hasten da, beraz, ABIAN prozesuaren fase erabakigarria, “eztabaida fasea” deitu dioguna. Fase honen helburu nagusia? Ahalik eta kide gehienen parte-hartzean oinarrituta, proposatutako edukiak eztabaidatu, kidegoaren binkulazioa bilatu eta erabakiak kolektiboki hartzea.

Txostenak bost atal nagusi ditu:

- Lehenengo atalean, Zutik Euskal Herria ebazpenak ekarri zuen estrategia-aldaketatik gaur egun arteko ibilbidearen balantzea egiten da. - Bigarren atalean, abagunearen azterketa motza jasotzen da. - Hirugarren atalean, Ezker Abertzalearen proiektu politikoaren eguneraketa egiten da. - Laugarren atalean, proiektu politikoaren garapena ekarriko duen estrategiaren gaurkotzea azaltzen da. - Eta, bosgarren atalean, estrategia inplementatzeko egituraketa eta antolaketa berritzeko irizpideak jasotzen dira.

Txostenaren osagarri gisa, lau eranskin ere osatu ditugu. Bata “Egun bizi dugun Euskal Herriaz” mintzatzen da; besteak “Ezker Abertzalearen erradiografia” egiten du; hirugarrenak, ABIAN prozesuaren entzute fasean jasotako ekarpen guztien laburpena jasotzen du; eta, laugarrenak, ABIAN txostenean erabili ditugun zenbait kontzeptu berrien “glosarioa” biltzen da. Eranskin horiek ez dira eztabaidarako txostenean jasotzen, noski, mardulegia litzateke, baina kidego osoaren esku daude ezkerabertzalea.info webgunean.

Laster azalduko dugu Zaldibian noiz egin asmo diren batzarrak, baina bitartean jakin txostena eskuragarri duzuela interneten edo Joxepanen.

Ezker Abertzaleko kidegoari deialdia egiten diogu, eztabaidan eta erabakietan parte-hartzera animatuz, guztion artean irabazlea den gure estrategiari ahalik eta etekin gehien atera diezaiogun.

Eta, noski, bergogoratzea, euskal preso politikoek eztabaida eta erabakitze prozesu honetan parte hartzeko dituzten oztopoak salatzeko, otsailaren 20an espetxe guztietara egingo ditugun martxen deia zabalik dagoela (Zerrenda Joxepanen dago).

Laster arte,

Zaldibiako Ezker Abertzalea

]]>
Wed, 10 Feb 2016 18:01:37 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2869 Wed, 10 Feb 2016 18:01:37 +0100 2016-02-10 2016-02-10 0 2869 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Ezker Abertzalearen gogoeta prozesua: ABIAN]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2810/Ezker_Abertzalearen_gogoeta_prozesua:_ABIAN/ Ezker Abertzaleak "Euskal Herria Zutik eta Abian" izeneko hausnarketa prozesu irekia jarri du martxan eta Zaldibin bihar, osteguna, 19:00etatik 21:00etara izango dugu lehen saioa Joxepanen. Ezker Abertzaleko sentitzen den orori dei egiten diogu bertaratzeko.]]> Badira bost urte Ezker Abertzaleak Zutik Euskal Herria bere egin zuela. Ezker Abertzalearen estrategiaaldaketa handia izan zen.Ordura arte egindako urratsak eta borroka kapitalizatu,ordura arte egindako akatsak zuzentzeko hausnarketa egin eta ziklo berri bat irekitzeko apustuari ekingenion. Oinarri sendoak jarri genituen, askapen nazional eta sozilerako prozesuaren berme bakarraEuskal Herria eta euskal herritarren borondate demokratikoa -inongo kanpo esku hartzerik onartu gabe izangozirela ebatzita.

Bost urte hauetan gertakari asko jazo dira. Ebatzitako hausnarketa hura abiapuntu hartuta joan garabidea egiten, batzuetan asmatuz eta bestetan ez, baina zalantzarik gabe esan dezakegu Euskal Herrikoegoera politikoari izugarrizko astinaldia ematea lortu dugula eta irabazle den estrategia baten jabegarela.

Euskal herritarren artean sorturiko ilusioa eta grina ordea ez dira aski izan, besteak beste, Estatuenukazioari aurre egiteko. Ez dute agertoki politiko normalizaturik nahi eta ez dute egiten utzi nahi, herri gisaditugun erronka, apustu eta ilusioak geldiarazteko modua ikusi dute, gatazkaren ondorioetan trabatzea.Estatuek beldur diote proiektu politikoen norgehiagoka libre eta demokratikoari. Horregatik ez digute gure etorkizunaerabakitzen utzi nahi. Eta hori oztopatzeko gatazkaren ondorioei kateatuta nahi gaituzte.

Ezker Abertzalea ordea ez da joko horretan eroriko, ez gara gurpil horretan trabatuko, aurrera begiratzekotenorea da; anbizioz. Independentziari eta berton bizi garen emakume eta gizon ororen eskubide sozialakbermatuko dituen Euskal Estatuaren eraikuntzari ateak parez pare irekitzeko abagunea da.Honainoko bideak honaino ekarri gaitu, ez gehiago eta ez gutxiago, baina lortzeke duguna asko da, ia dena.Ezker Abertzaleak bere historian zerbait erakutsi badu, askapen nazional eta sozialren prozesua egoeraeta garai politikora berregokitu eta berrasmatzeko gaitasuna izan da. Eta orain ere, etorkizunari begirajarriz eta aurrean dugun erronkari determinazioz erantzunez Ezker Abertzaleak barne hausnarketariekingo dio, arnas luzeko birdefinizio eta eraberritze estrategikoa izango den ABIAN prozesuari ekingodio, Euskal Estatua helburu.

Zutik Euskal Herria eztabaidatik honaaurreratutakoak neurtuz, ezinak aztertuz eta hanka sartzeetatik ikasiz egungo belaunaldi militanteokziklo berri honen bigarren urratsari ekingo diogu.Guztia dugu irabazteko, independentziaren zikloaren atarian gaude eta ez gara inoren zain egongo. Euskalherritarrekin batera inposizio eta zapalkuntzekin hautsiz, gaurdanik justizia sozialaren, femininismoareneta euskararen gainean eraikiko den Euskal Estatua eraikitzeko hautua egin dugu. Gatazka politikoarenondorioak gainditzearen ezinbestekoan berresten gara, euskal preso eta iheslari politiko guztiak etxeanizan arte borrokan jarraituko dugularik.

Lehenengo fase batean, Zaldibin ostegunean burutuko dugun gogoetan, gure kidegoari entzun egingo diogu,hausnarketarako espazioak gaituko ditugu, idatzizko ekarpenak bilduko ditugu.

Bigarren fase batean, urtarriletik aurrera, eztabaida prozesuari emango diogu bide, Ezker Abertzalearenproiektuarekin bat egiten duen herritar orori zabalik egongo diren herri-batzarretan.

Zatoz beraz eta gogoeta dezagun, guztia dugu eta irabazteko!

Sortu Zaldibia

]]>
Wed, 16 Dec 2015 09:55:19 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2810 Wed, 16 Dec 2015 09:55:19 +0100 2015-12-17 2015-12-17 1 2810 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Espetxe politika kriminalari Stop! ]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2455/Espetxe_politika_kriminalari_Stop!_/ Bihar, abenduak 16 asteartea, 20:00etan kontzentrazioa egingo dugu plazan. Hain zuzen ere, bihar  Auzitegi Goren espainiarrak bilkura egingo du 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko.]]> Datorren asteartean, hilak 16, Auzitegi Goren espainiarrak bilkura egingo du 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak.

Auzitegi Gorenak erabaki behar duena, beraz, honakoa izango da: "Parot dotrina" delakoarekin bezala, ingeniaritza juridikoa erabiltzen ote duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko, edo ez. Ezin dezakegulako ahaztu preso hauek zigorra betea dutela. Izan ere, preso hauei delitu berdinagatik zigorra bi aldiz betearazi nahi zaiela.

PPren gobernuaren presioak sortu du egoera hau. PPren gobernua prest dago Europatik datozen arauak zein Espainiako legedia bera urratzeko euskal preso politikoei ezartzen dien salbuespenezko espetxe politikari eutsi ahal izateko. Presio horrek ordea tentsioak ere sortu ditu judikatura espainiarrean, Jueces por la Democracia elkartearen salaketa adibide.

Lehentasunezko helburu du PPren gobernuak salbuespenezko neurrietan oinarritzen den espetxe politikari eustea. Izan ere, espetxe politika da PPren tresna nagusia Euskal Herriak bakearen bidean aurrera egin ez dezan. Honen adierazle da ETAk borroka armatua amaitutzat jo zuenetik hiru urte baino gehiago igaro direnean, espetxeetako egoerak okerrera baino ez du egin. Salbuespenezko egoerak muturrera eraman ditu PPk.

Zigorrak luzatzea de faktuzko biziarteko zigorra ezarriz, sakabanaketa, isolamendua, larriki gaixo diren pertsonak preso mantentzea eta jipoitzea... edozein neurri du zilegi PPk. Era berean, presoak zigortzeaz gain, erruleta errusiarrera kondenatzen ditu PPk astebururo senideak.

Horrela bada, indartu dezagun euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka, presoen eskubideen errespetuaren alde jardutea, espetxe politika kriminalaren aurka egitea, bakearen eta konponbidearen alde jardutea delako eta noski, bake agertoki bat ezingo delako finkatu preso bakar bat espetxean dagoen bitartean.

PPren espetxe politika kriminalarekin amaitzeko indar eta bide guztiak aktibatu behar ditugu: bide judiziala jarraitu, aktibazio eta mobilizazio sozialak biderkatu, babes politiko eta konpromiso instituzionala indartu... Hori da Sorturen konpromisoa eta arrazoi horregatik, datorren asteartean, hilak 16, arratsaldez herri guztietan mobilizazioak deituko ditugula jakinarazten dizuegu, honako leloarekin: "Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera".

Zaldibian, 20:00etan plazan elkartuko gara.

Sortu Zaldibia

]]>
Mon, 15 Dec 2014 15:48:47 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2455 Mon, 15 Dec 2014 15:48:47 +0100 2014-12-15 2014-12-15 0 2455 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Militantzia eredu berriaren inguruko jardunaldia]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2442/Militantzia_eredu_berriaren_inguruko_jardunaldia/ Militantzia eredua aldatu beharra ez da hausnarketa berria, baina gaiari ez diogu sekula behar bezala heldu. Zaldibiako Sorturen aurtengo erronketako bat horixe izango da eta horregatik, jardunaldi hau antolatu dugu.

Bertan, batetik, militantziari buruz hitz egingo dugu, zentzu orokorretik eta pertsonaletik. Bestetik, berriz, Zaldibiako Sortuko Mahaiak hilabete hauetan zehar landu duen proposamena landuko eta baloratuko dugu.

Azken urteetan bizimodua asko aldatu da eta horrekin batera, uste dugu militatzeko moduak ere garaira egokitu behar ditugula.

Hausnarketa hauek eta gehiago, sorpresak barne, izango dira bihar goizean esku artean izango ditugunak.

Bertan ikusiko dugu elkar!

Oharra: haurrak zaintzeko zerbitzua jarriko da gurasoak bertaratu ahal izan daitezen.

]]>
Fri, 28 Nov 2014 08:46:58 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2442 Fri, 28 Nov 2014 08:46:58 +0100 2014-11-28 2014-11-29 1 2442 Sortu Zaldibia
<![CDATA[SORTUren herri batzarra ostegunean]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2370/SORTUren_herri_batzarra_ostegunean/ Ordua: 19:00etan

Lekua: Karreane Kultur-Etxean

Gaiak: herriko urteko plangintzaren azalpena eta lanketa, eta EHBilduren inguruko balantzea eta aurrera begirako proposamena.]]> Udazkena iristearekin bat ikasturte politikoari hasiera emateko garaia heldu zaigu. Ez dira gutxi aurtengo ikasturteko erronkak: egoera sozioekonomikoa, erabakitze-eskubidea, Espainiar gobernutik datozen inposaketa eta murrizketak, bake-prozesua eta gatazkaren ondorioak...

Gainera, datorren udaberrian Udal eta Foru Hauteskundeak ere izango ditugu eta berriz ere, aukera izango dugu proiektu berriak proposatu eta lantzen hasteko gure herriari, eskualdeari eta Gipuzkoari begira.

Osteguneko batzarrean beraz, batetik, ikasturteko plangintza azalduko dugu, bai Zaldibiako Sortuk, baita Zaldibiako Ernaik eta LABek ere. Iritziak konpartitzeko, kezkak azaltzeko eta hobekuntzak proposatzeko tartea izango da.

Bestetik, EHBilduren inguruko balantzea egingo dugu. Asko dira koalizioaren lorpenak, lan handia egin da azken lau urte hauetan eta ezbairik gabe ezkerreko eta soberanisten erreferentzia bilakatu da EHBildu. Hala ere, hobetu beharreko hainbat ahulgune ikusi dira bide honetan zehar eta aurrera begirako proposamen bat dago mahai gainean. Proposamen hau azaltzea eta denon artean lantzea eta eztabaidatzea izango da batzarreko bigarren puntua.

Erronka askoko ikasturtea izango dela aurtengoa aurreikusten dugu, baina baita ikasturte ilusionagarri eta polita ere. Erronkak maite ditugu!

Zita jarrita dago beraz, ostegunean Karreanen ikusiko dugu elkar!

Sortu Zaldibia

]]> Tue, 14 Oct 2014 10:30:55 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2370 Tue, 14 Oct 2014 10:30:55 +0100 2014-10-16 2014-10-17 1 2370 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Ezker abertzaleko Herri Batzarra asteazkenean]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2066/Ezker_abertzaleko_Herri_Batzarra_asteazkenean/ Martxoak 5, asteazkena, 19:00etatik 21:00etara egingo da batzarra Karreanen. Helburua Euskal Herria bidean deituriko hausnarketa lantzea izango da, besteak beste.]]> Sortuk, LABek eta Ernaik hausnarketa bateratua egin berri dugu Zutik Euskal Herria ebazpenari segida emanez. Nola garatu nahi dugu gure estrategia aurrerantzean? Estatuen zain egon gabe, gure bide propioa erabaki eta eraikitzera goaz, Euskal Bidea eginez.

]]>
Tue, 04 Mar 2014 14:52:16 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/2066 Tue, 04 Mar 2014 14:52:16 +0100 2014-03-05 2014-03-05 0 2066 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Sorturen herri batzarra ostegunean]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1907/Sorturen_herri_batzarra_ostegunean/ Sortu, zatika egiten ari den batzarretako laugarrena. Ostegun honetan 19:00etan Karreane kultur etxean.]]> Tue, 26 Nov 2013 19:43:04 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1907 Tue, 26 Nov 2013 19:43:04 +0100 2013-11-28 2013-11-28 1 1907 Sortu Zaldibia <![CDATA[Sorturen herri batzarra ostegunean]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1886/Sorturen_herri_batzarra_ostegunean/ LOMCE legearen ingurukoa izango da 3. batzar hau. Ostegunean, hilak 21, 19:30etik 20:30era Karreanen.]]> Herriko plangintzaren lanketa gaika egiten ari gara. Jadanik 2 ildo landu ditugu aurreko batzarretan. Azaroaren 7an makroepaiketen ingurukoa egin genuen eta azaroaren 14an preso eta iheslarien gaiaren ingurukoa.

Ostegun honetan 3. ildoari helduko diogu: Espainiar Senatuak gaur bertan bozkatuko duen LOMCE Hezkuntza legea da landuko dugu.

Deia luzatzen dugu batzarrean parte hartzeko: azaroak 21, osteguna KARREANE KULTUR ETXEAN 19:30ean (iraupena: ordu bat).

GONBIDATUAK ZAUDETE!!

]]>
Tue, 19 Nov 2013 19:14:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1886 Tue, 19 Nov 2013 19:14:33 +0100 2013-11-21 2013-11-21 1 1886 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Sorturen herri batzarra ostegunean]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1851/Sorturen_herri_batzarra_ostegunean/ 19:30tan burutuko da Karreanen eta herriko plangintzaren inguruan hitz egitea izango du helburu.]]> Tue, 05 Nov 2013 17:34:21 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1851 Tue, 05 Nov 2013 17:34:21 +0100 2013-11-07 2013-11-07 1 1851 Sortu Zaldibia <![CDATA[Sorturen Herri batzarra larunbatean]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1811/Sorturen_Herri_batzarra_larunbatean/ 10:00tan burutuko da Karreanen, eta herriko plangintza, europako auteskundeak eta zaintza partekatua izango dira landuko diren hiru puntuak.]]> Tue, 15 Oct 2013 22:37:32 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1811 Tue, 15 Oct 2013 22:37:32 +0100 2013-10-19 2013-10-19 1 1811 Sortu Zaldibia <![CDATA[Sorturen batzarra ostegun honetan]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1682/Sorturen_batzarra_ostegun_honetan/ Bertan landuko diren gaiak:

-Foro sozialaren gomendioak

-Sorturen herriko egoera

- (hainbat)...

]]>
Mon, 24 Jun 2013 21:06:58 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1682 Mon, 24 Jun 2013 21:06:58 +0100 2013-06-27 2013-06-27 1 1682 Sortu Zaldibia
<![CDATA[Herriko tabernen auzia dela eta kontzentrazioa ostegun honetan]]> http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1645/Herriko_tabernen_auzia_dela_eta_kontzentrazioa_ostegun_honetan/ Herriko tabernen auzia aurrera doa, tartean Zaldibiakoa, ostegun honetarako kontzentrazioa antolatu dugu konponbideari erasorik ez! Utzi Euskal Herria BAKEAN! lelopean.]]> DEIALDIA:

Eguna: EKAINAK 13 OSTEGUNA

Ordua: 20:00etan

Lekua: plazan

]]>
Wed, 12 Jun 2013 15:31:02 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/sortu/albisteak/1645 Wed, 12 Jun 2013 15:31:02 +0100 2013-06-13 2013-06-13 1 1645 Sortu Zaldibia