• 28
    MAR
    2020

    Bigarren bilduma honetako gaia; Udaberria izango da! Gaztetxoak, ekin lanari, biharko egun osoa duzue eta ez ahaztu marrazkiari zuen izena jarri eta argazkia bidaltzea, asteleheneko eguerdiko 12:00ak baino lehen!!

    Bigarren marrazki bilduma
  • 27
    MAR
    2020
    Pintxo lehiaketa

    Itxialdia aprobetxatuz, gaur larunbata, Zaldibiako Pintxo Lehiaketa burutuko da!! Hasi dira lehen pintxoak iristen!!  Hemen duzu dena ondo azalduta!! Saria zuretzat izan daiteke, ANIMATU ETA PARTE HARTU!! 

  • 27
    MAR
    2020

    Ikusgai duzue jada, Aitziber Garmendiak zaldibitarrontzako grabaturiko bideoa. Goranek eta Virginiak irrifarra aterako digute!!

  • 26
    MAR
    2020

    Beti Gazte elkarteko kideek Marisol Pitaren laguntzaz burutu zuten ikastaroko irudiak ikusgai. Baratzuri zopa , bakailaoa pil pil erara eta flana.

  • 26
    MAR
    2020
    Astebururako egitaraua

    Aisialdi programarekin jarraituz hemen hurrengo egunetako egitaraua, Aitziber Garmendiaren saioa eta Pintxo Lehiaketa tartean. Ekintza bakoitzaren xehetasunak aurrerago azaltzen joango gara.

  • 25
    MAR
    2020

    Aisialdi programaren barnean, gaur eskulanak izango ditugu, Elena Ruanoren eskutik!!

  • 22
    MAR
    2020

    Itxialdiko aisialdi programaren barnean, herriko haur eta gaztetxoei animalien marrazkiak egiteko eskatu zaie. Hemen duzue artista guzti hauen marrazki bilduma, bideoan bildurik!!

  • 21
    MAR
    2020

    Itxialdiko aisialdi programaren barnean, gaur Ibon Magoaren magia saioa!!

  • 20
    MAR
    2020

    Itxialdi behartu hau dela medio, aisialdi programa berezi bat prestatzen ari gara, herritar guztiei begira. Hasiera emateko, haur eta gaztetxoengana zuzenduko gara, MARRAZKI BILDUMA bat osatzea proposatuz. Oraingo honetan gaia: Animaliak izango dira. Jarri izena eta bidali zaldibiaorg@gmail.com helbidera, larunbata 21, 12:00ak baino lehen. Ondoren denak publikatuko ditugu!! ANIMATU!!

    Itxialdiari auzolanez aurre
    Animatu eta parte hartu!!
  • 15
    OTS
    2020
    Iruña-Veleia, komunikabideetan aurkituko ez duzun informazioa

    HERRITARRON TXOKORAKO GAIA Joxe Ramos Irastorzak Iruña-Veleia epaiketaren harira gai honen inguruko hainbat informazio helarazi digu, eztabaida zabaldu eta  berau zabaltzeko helbururarekin.

Gaiak

banner idatzi

Boletina

ZaldibiaTB