• 31
    MAR
    2020

    Beñat Unanueren eskutik, gaur papiroflexia tailerra dugu ikusgai!!

  • 30
    MAR
    2020

    Udaberria gaitzat hartuta, bigarren marrazki bilduma osatu dute zaldibiako haur eta gaztetxoek. Hemen dituzue artelanak!!

  • 29
    MAR
    2020

    Hemen dituzue PINTXO LEHIAKETAko pintxo parte hartzaile guztiak, ikusi eta gozatu!! Nor izango da irabazlea?

  • 28
    MAR
    2020

    Bigarren bilduma honetako gaia; Udaberria izango da! Gaztetxoak, ekin lanari, biharko egun osoa duzue eta ez ahaztu marrazkiari zuen izena jarri eta argazkia bidaltzea, asteleheneko eguerdiko 12:00ak baino lehen!!

    Bigarren marrazki bilduma
  • 27
    MAR
    2020
    Pintxo lehiaketa

    Itxialdia aprobetxatuz, gaur larunbata, Zaldibiako Pintxo Lehiaketa burutuko da!! Hasi dira lehen pintxoak iristen!!  Hemen duzu dena ondo azalduta!! Saria zuretzat izan daiteke, ANIMATU ETA PARTE HARTU!! 

  • 27
    MAR
    2020

    Ikusgai duzue jada, Aitziber Garmendiak zaldibitarrontzako grabaturiko bideoa. Goranek eta Virginiak irrifarra aterako digute!!

  • 26
    MAR
    2020

    Beti Gazte elkarteko kideek Marisol Pitaren laguntzaz burutu zuten ikastaroko irudiak ikusgai. Baratzuri zopa , bakailaoa pil pil erara eta flana.

  • 26
    MAR
    2020
    Astebururako egitaraua

    Aisialdi programarekin jarraituz hemen hurrengo egunetako egitaraua, Aitziber Garmendiaren saioa eta Pintxo Lehiaketa tartean. Ekintza bakoitzaren xehetasunak aurrerago azaltzen joango gara.

  • 25
    MAR
    2020

    Aisialdi programaren barnean, gaur eskulanak izango ditugu, Elena Ruanoren eskutik!!

  • 22
    MAR
    2020

    Itxialdiko aisialdi programaren barnean, herriko haur eta gaztetxoei animalien marrazkiak egiteko eskatu zaie. Hemen duzue artista guzti hauen marrazki bilduma, bideoan bildurik!!