• 07
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Itzulpena: Enrique Martenez
    Rufino Iraola

    Enrique Martinez Lozanoren testu bat Euskaratu eta bidali digu Rufino Iraolak. Hitz jokoak, esan nahi sakon eta esanguratsuak gordetzen ditu nolanahi ere.

    Nik irakurri dudan ederrenetarikoa bada hurrengo testu hau, ez al da hala?

    Hitzek espresatu ezin dutena baina hitzei espresarazten diena, jakizu hori dela zinez absolutua eta ez jendeak adoratzen duena.   

    Pentsamenduarekin pentsatu ezin dena baina pentsamenduari pentsarazten diona, jakizu hori dela zinez absolutua eta ez jendeak adoratzen duena.   

    Begiez ikusi ezin dena baina begiei ikusarazten diena, jakizu hori dela zinez absolutua eta ez jendeak adoratzen duena.   

    Belarriaz entzun ezin dena baina belarriari entzunarazten diona, jakizu hori dela zinez absolutua eta ez jendeak adoratzen duena.   

    Biziaren hatsez arnastu ezin dena baina bizitzari arnasa harrarazten diona, jakizu hori dela zinez absolutua eta ez jendeak adoratzen duena.

    Rufino Iraolak euskaratua

    (Kena Upanisad I,5-9, en Upanisad. Con los comentarios advaita de Śankara [edición de Consuelo Martín], Trotta, Madrid 2001, pp.44-46). Enrique Martínez Lozanoren oparia.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.