• 09
    URT
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    IRITZI ARTIKULUA

    Derbiaren inguruko artikulu interesgarria irakurri dut. Nahi lukete zenbait egunkarik modu honetako iritzi artikulurik plazaratu!

    Derbiaren biharamunean artikuluari erantzuna

    Derbiaren inguruko artikulu interesgarria irakurri dut. Nahi lukete zenbait egunkarik modu honetako iritzi artikulurik plazaratu! Pena, beranduegi irakurri dut. Jada osteguna da eta derbiaren osteko berotasuna hoztu eta orduko gazi zaporea baino gehiago atzo Betisen aurkako norgehiagokaren porrotaren ondoriozkoa daukadala esango nuke. Baina, tira, egin dezadan ahalegina errege bezperako gaua gogoratzeko. Gau tristea? Ez pentsa! Azken finean hiru puntuak euskal lurretan geratu ziren!

    Derbi hau berezia izan da niretzat. Ikasketak medio, Bizkaiko lurretan ematen dut astea eta beraz,  ez dut errealzale “xumeen” orrorik entzun behar izan. Edo ez hainbeste. Teknologiak aurrera egin duen gizarte honetan edozein bide da egoki partidan gertatutakoa leporatzeko. Ditxosozko whatsappa!

    Baina, tira, harira. Esan bezala, derbi honi beste ikuspuntu eta aldarte batetik so egin diot. Zaldibian odol zuri gorridun asko bada ere, nire “RH” amestuan nagoela esan dezadan. Bilbo inguru hauetan, giroa ez da Gipuzkoatik ikus daitekeen bezain harroa. Ez zait hala begitandu, bederen. Tabernak beteak, zortzi zenbakiarekin “Guerrero” jarritako zenbait kamiseta, zaleak azazkalak jaten (nire kasuan behatzak), arbitroari biraoka,… Donostiako alde zaharreko edozein estanpa moduan (zortzi zenbakiarekin “Guerrero” kendu eta “Ilarra” jarrita. Ai! Barkatu! Gura barik irten jata!) Edo ez? Umiltasunak horretarako biderik ez du ematen?

    Ulertu ez bada ere, garbi esan dezadan. Athletic zaleon harrotasuna topiko bihurtu da, errealzale ondamutsuen komodin. Gainera, harrotasuna? Konfiantza? Kakoa ez ote da botila erdi betea edo erdi hutsa ikusten den? Partidaren aurreko katu pelukadun puztuak hustu egin zirela entzun dut. Kasu batzuetan jazo da, ongi. Baina, aldi berean, errealzale xume, umil, apal edo otzanak ez ote dira proportzio berean harrotu? Ez dakit, bihar arratsaldean zapalduko ditut Gipuzkoako lurrak.

    Egia da azken derbiek urdina gorriaren gainetik jarri dutela. Gizadiaren geroaren mamu diren kontuen metafora da guztia: zeru urdina edo infernu gorria. Athletic zale onik ez ote dago? Errealzale guztiak zerura joango al dira? Badiola ere bai?

    Zorionak errealzale guztioi! Azken derbietako hiru puntuak erdietsi dituzue. Une hauetan Jokin bezala bataiatu genuen Caparros datorkit burura; 27 aldiz eroriko balitz, 28 aldiz altxatuko litzatekeela zioen. Guk ere berdina egingo dugu. Hori bai, beti lehenengo mailan!

    GORA EUSKAL TALDEAK!

    Aitor Irastorza


    (ZALDIBITAR ATHLETIC-ZALEA)

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.