• 10
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zaldibia Herrigintzan udal taldeak, duela egun batzuk,  webgune honetan elebitan publikaturiko idatziari erreferentzia egiten dion iritzi artikulua helarazi digu herritar batek. Hona hemen hitzez hitz.

    Zaldibia Herrigintzan eta euskara

    Arnasguneak dira euskararen birika. Hori da UEMAk azken aldian zabaldu nahi duen mezua, eta mezu horixe hedatu beharko genuke geuk ere herritarron artean. Alegia, arnasguneetan bizi garen euskaldunok badugula erantzukizuna euskararen erabilera bultzatzen. Hori horrela, penagarria iruditzen zait arnasgune den herri batean, Zaldibian, hain zuzen ere, herritarrengana heltzeko udalaren webgunean gaztelania erabili izana. Eta are penagarriago, datozen lau urteotan Udalean lanean arituko den udal-talde baten aldetik.

    Beraz, “ESKERRIK ASKO-GRACIAS” idatziari gaztelaniaz dagoen informazioa ahalik lasterren kentzeko eskatu nahi diot ZH udal-taldeari. Era berean, eta aurrerantzean horrelakorik gerta ez dadin, behar diren neurriak har ditzatela eskatu nahi diet webgunearen arduradunei. Aurrez eskerrak emanez, izan ongi.

    Arantxa Aiestaran Amundarain