• 14
    API
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Iritzia: Udala-Parrokia arteko hitzarmena
    Plaza inguruko argazkia

    Hemen duzue Junta Parrokialak, Zaldibiako Udala eta parrokiaren arteko gora beren inguruan igorririko iritzi artikulua.

    kaixo lagunok:

    Ez da erraza hitz hauek idaztea. Arazoak korapilatzen direnean korapiloak askatzeko lan zehatza eta delikatua egin behar izaten da. Eta korapilo estu bat gertatu zaigu parroki eta udalaren artean.

    Dakizuenez, bi aldeek 2007ko maiatzean hitzarmen bat sinatu zuten. Labur esanda, parrokiak terreno baten erabilera lagatzen zion udalari eta udalak elizan konponketa batzuk egitea eta lokal bat elizaren izenean jartzea adostu zuen. Lokal hori behar bezala egokituta, zituen helburuak betetzeko jantzia edo apaindua.

    Parrokiak bere aldetik, eman zuen terreno hori, eta udalak pentsatua zeukan obra burutu zuen. Udalak, elizako konponketa batzuk egin zituen, baina ez denak. Eta agindutako lokala ukatu ez bazaio ere, ez da, inolaz ere, parrokiaren eskuetara heldu.

    Parrokiak eta baita gotzaitegiak ere, uste dute hitzarmena ez dela bete eta elizak ez du izan, bestalde, frontoia ez estaltzearen inolako erantzukizunik.

    Honakoa izan da gutxi gorabehera parrokia-udala arteko harremana:

    1.-Hitzarmen hau bete dadin, parrokiako arduradunok, parrokoak eta bertako ekonomika batzordea bost bider hizketatu gara udaleko alkate eta zinegotziekin. Errespetu handiko elkarrizketak izan dira, baina ez dugu aurerapausorik lortu. Gotzaitegitik ere etorri dira udaleko arduradunekin hitzegitera, baina ez dute lortu aurrera egiterik eta hitzarmenak bere horretan dirau.

    2.- Gauzak horrela, parrokiak, Arartekoria jo zuen, haren iritzia eta bitartekotza eskatuz. Arartekoak hau erantzun zuen 2014 urtean: "(...) al ayuntamiento de Zaldibia para que de una respuesta adecuada al requerimiento efectuado por el promotor de la queja para cumplir con lo pactado en el convenio urbanistico.". Udalak, ordea, ez dio erantzunik eman gonbidapen horri.

    3.- Parrokiak berriro erantzun bat eskatu zion idatziz udalari. Udalak ertantzun zuen baina lokalari buruz ezer aipatu gabe.

    4.- Parrokoak, parrokiaren izenean bi gutun bidali zituen, bata 2015eko uztailean eta bestea 2016ko urtarrilean. Ez dugu erantzunik jaso. Horren aurrean, parrokiako ekonomia batzordeak uste du iritsi dela ordua guztiaren berri emateko Santa Fe kristu-elkartea osatzen duzuenoi.

    Horregatik, zuengana gatoz, gure iritziz gauzak nola joan diren adierazteko. Hemen agertzen diren bezala izan direla aitortuz. Parrokiak ahalegin guztiak egin ditu hitzarmen honen inguruan, elkarrizketa eta bakezko bidea erabiliz betiere. Eta, oraindik orain,horrelako bidean jarraitu nahi luke. Baina udalaren aldetik erantzunik ez badago, beste bide batzuk hartzera behartuta ikusiko gara. Ez dugu, inolaz ere, gatazkarik sortu nahi. Ez dugu auzibidera joan nahi izan. Borondate onez ibili gara eta ibili nahi dugu. Baina, zer egin udalaren mututasunaren aurrean? Hitzarmenak ematen dizkigun bidezko eskubideak, Arartekoak berak berretsitakoak, ez ditugu galdu nahi.

    Zuen iriztziak jaso nahi genituzke bestelako pausoei ekin aurretik. Idatzi hau egin dugu denon onerako, ondorio egokiak zian ditzan eta guztiok jakitun izan zaitezten. Eskerrik asko guztioi.

    Zaldibiako Junta Parrokiala

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.