• 22
    URR
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zaldibiako hainbat herritarrek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen diska berriaren grabazioan parte hartu dute Andoaingo Garate estudioan.

    Zaldibitarrak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin kantuan
    Aurten 20.urte beteko ditu Korrikak, bera izango da diskoaren izena

    Irailaren erdialdean,  Zaldibiako herritar batzuk Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen diska berrirako kantu batzuk grabatu zituzten. KORRIKA izango da diskaren izena. Musika eskolako haurrak zein gazteak,  eta herrira etorritako hainbat heldu ere,  kantuan ari ziren,  taldean zein bakarka. 

    Aurten 20.urte beteko ditu euskararen alde AEKk antolatzen duen Korrika  ekimenak. Grabazioa,  Andoaingo Garate estudioan, Kaki Arkarazo teknikariaren gidaritzapean egin zen. 

    ARGAZKI GUZTIAK FLICKRen

     

    Zaldibitarrak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin kantuan