• 22
    MAI
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Iritzia: Etenda Parrokia eta Udalaren arteko hitzarmena

    Hemen duzue Junta Parrokialak, Zaldibiako parrokia eta Udalaren arteko gora beren inguruan igorririko idatzia.

    Zazpi urtez aritu ondoren etenda gelditu dira Santa Fe Parrokiak udalarekin sinatua zuen hitzarmenarekiko harremanak.

    Parrokiak udalari atzealdeko terrenoaren erabilera laga zionetik, parrokiko batzordea osatzen dugunon esperantza eta pazientzia izan dira motore nagusiak prozesuak aurrera jarrai zezan. Izan ere, Gotzaitegitik auzibideari ekitea proposatzen bazitzaigun ere, nahiago izan dugu hitzaren balioan sinistu eta itxaron… Itxarote eta elkarrizketa ugari horiek baziruditen azkenean bere fruitua emango zutela.

    Joan den hilean parrokiako batzordea eta udal ordezkariak bildu ginen ustez hitzarmen berri bat egiteko, hau da ,aurrekoaren terminoak, ustez, elizaren aldekoegiak zirenez, borondate onenarekin adostasun batera iritsi nahian.

    Horrela, hitzarmen haren arabera, elizan atzeko terrenoaren erabilpena eta saloiak botatzearen truke udalak Artxanberrin zuen 200 m2ko lokala ematen zion jabetzan parrokiari, berau guztiz egokituta. Parrokia, bere aldetik prest zegoen jabetzari uko egin eta zesioan lokal bat jasotzeko, are lokal xumeagoa izanda ere.

    Udal arduradunak geratu ziren proposamen berri bat egin eta hari zegozkion zuzenbide legalak prestatzeko. Zortzi egun barru bildu ginen berriz eta ez proposamenik ez aldaketaren zirriborrorik. Hitzarmen berriaren atarian ordea, udalak hitzez eta inongo idatzi-zirriborrorik eta proposamenik gabe, 16 m2-ko lokal baten erabilera eskaini zigun.

    Egoera honen aurrean etenda gelditu dira parrokia eta udalaren arteko elkarrizketak. Argi geratu da, udalaren jarrera dela zerbitzua eskaintzea herritarrei, baina ez herritar guztiei, izan ere, eliztarrak ere herritar baikara. Burla horrek sorturiko etsipenaren ondoan , ordea, saiatu izanaren sentimendua gelditzen da, era oroz gain, gizalegez jokatu izanaren kontzientzia.

    Zaldibiako Junta Parrokiala

    Iruzkinak

    • Josetxo (2017-05-24 11:56:41)
      Harriturik geratzen naiz elizak eta berau osatzen dutenek daukaten bereganatzeko gogoaz. Elizaren eta kristautasunaren mezuak ez ditut oso ongi ezagutzen ezta ez zaizkit gehiegi interesatzen ere, baina elizak ez al du esaten daukaguna banatu beharra dagoela? Beraiek erabiltzen ez zuten eliza atzea eta erori beharrean dauden saloi batzuk herriaren esku uzteagatik 200 metro karratuko lokal bat???? Hartagarria!!! Gainera beraiek herriaren alde ari direla pentsatuko dute gainera! Plaza erdian badute 200 metro karratu baino gehiago ditue eraikin handi bat, eta zertarako erabiltzen da? Astean behin herritar gutxi batzuentzat meza bat egiteko eta ez askoz gauza gehiagotarako. Eta ala ere beste lokal bat nahi dute? Hauxe izango da elizaren filosofia! Asko eduki eta gehiago nahi!

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.