• 29
    API
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Iritzia: Askatasuna

    Hemen duzue Ioritz Karrera Mendizabalek guztiokin elkarbanatu nahi izan duen hausnarketa.

    "Bat inon loturik deino, ez gara libre izango"- Mikel Laboa.

    Buruan ditudan zenbait ideia argitzera begira, hausnarketa bat plazaratzera nator, hainbat zalantza argitzeko asmoz. Beti ere, gaur egungo eztabaida politikoa elikatzera begira. Egungo errealitate konplexuaren jakitun, hona hemen nire hausnarketa xumea.

    Betidanik hitz egin izan dugu askatasunaren inguruan gure Euskal Herrian. Aldarri modura erabili izan da askotan, oraindik ere erabiltzen delarik. Baina, benetan ba al dakigu zer den askatasuna? Denok dakigu, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan nazio askapen mugimenduak izan duen garrantzia. Nahiz eta honen ekarpenak ugariak izan diren, gaur egungo errealitatean zenbait hutsune ere nabari dira.

    Gure arteko harremanak, genero zapalkuntza, soldatapeko lana, presoak, errepresioa... Osotasun berdin baten baitan, nola harremantzen dira beraien artean? Denak ez al dute erro berdina? Jakina da gaur egungo Euskal Herria dominazio sistema kapitalistaren baitan dagoela antolatuta, honek dakartzan ondorio guztiekin.

    Langile klaseko kide izanik, askatasuna al da gure lan indarra saltzera behartuta egotea egungo gizartean biziraun ahal izateko? Askatasuna al da egunean zortzi orduz lanera joatera edo egunean sei orduz eskolara joatera behartuta egotea? Posible al da pertsona indibidual bakar bat aske izatea,kolektiboki aske izan gabe? Posible al da dominazio sistema kapitalistaren baitan askatasuna lortzea?

    Termino abstraktu hau ulertzeko eta honek sortzen dizkidan zenbait zalantza argitzeko asmoz abiatutako hausnarketa soila da.

    Besterik gabe, beste bat arte.

    "Askatasunik ez dago, klase borroka gauzatu gabe"- Bake Faltsua.

    Ioritz Karrera Mendizabal (Zaldibia)

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.