• 30
    URT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Herritarron iritzi, asmo, kritika, ekarpen edo olerkientzako lekua da honakoa. Herritarron plaza dela esan genezake. txokoa@zaldibia.org helbidean zain gauzkazu.

    Herritarron txokoa

    Plaza honetan zure ekarpena plazaratu ahal izateko eta gune honen egokitasuna mantentzeko, ondorengo arau edo baldintzak betetzea proposatzen dizugu:

    zaldibia.info/herria edozein zaldibitarrek bere ekarpena plazaratzeko gune irekia da.

    zaldibia.org/herria informazioa emailez edo formatu digitalean jaso, beharko balitz forma eman eta webgune honetan erakusten du.

    zaldibia.org/herria-k ez du bere artikuluetan idatzitakoekin bat egin beharrik, ezta beste erabiltzaileek hauei buruz egiten dituzten iruzkinekin. Hauen guztien erantzukizuna egileena izango da.

    zaldibia.org/herria-k ez dute lekurik inoren aurkako mehatxu edo gaizki esanak. zaldibia.org/herria-ko administratzaileak bere gain du artikulurenbat ez plazaratzeko erabakia hartzeko eskumena.

    Informazio bidaltzen duenak baimenik gabeko argazki edo bideoak ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du; dena dela ere, erabiltzaileak egin dezakeen argazki edo bideoen erabilera okerraren erantzukizuna informazioa bidaltzen duenarena izango da.

    zaldibia.org/herria-k sortzen edo zabaltzen duen edukia (testuak, argazkiak, bideoak) Creative Commons Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 lizentziapean egina dago.

    zaldibia.org/herria-k bertan dauden iruzkinetan abisurik gabe bertako eduki osoa edo zati bat ezabatzeko eskubidea erreserbatzen du, baldin eta honek erabilera baldintzak betetzen ez baditu edota edukia ez bada legezkoa.

    zaldibia.org/herria-ek ez du inongo ardurarik izango fitxategiak edo informazioa galduz gero, edota informazio hori atzigarria ez bada. Eta ez du horrek eragindako erantzunkizunik izango.

    Aurretik aipatutako baldintzak betetzen diren bitartean, zerbitzua era mugagabean mantenduko da.

      HARREMANA