http://www.zaldibia.org/txokoa/ http://www.zaldibia.org/txokoa/ eu-ES Tue, 16 Oct 2018 06:29:14 +0100 27 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/txokoa/ <![CDATA[Iritzia: Ibai arrantzaren gainbeera]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3612/Iritzia:_Ibai_arrantzaren_gainbeera/ Nik 36 urte ditut eta txiki-txikitatik Amundarain errekan arrantza egin izan dut, gure adineko jende gehienak bezala. Urteak pasa ahala, inguruko gehienek afizio hau galdu dute hainbat arrazoi direla eta: amuarrainen gutxitzea, legedia zorroztea…

Oria ibaian eta bere ibaiadar gehienetan aritu izan naiz arrantzan, eta nire ustez amuarrainen populazioa eta duten tamaina nabarmen jaitsi da. Honen arrazoia ez dakit klima aldaketa bezain kontzeptu orokor bati edo ingurumen kudeaketa txar bati dagokion, baina gero eta arrain nahiz arrantzale gutxiago dabiltza gure erreketan.

Presak suntsitzeak uholdeak ekidingo ditu, baina amuarrainen babesleku galera ere ekarri du. Putzu sakonetan lertxun nahiz kormoranek nekezago harrapatzen baitituzte amuarrainak (300 bat gramo eguneko) eta hauek bai ugaldu direla Oria eta inguruko erreketan. Hau gutxi balitz bezala, ortzadar amuarrainak erabiliz, hil gabeko arrantza tarteak sortu dituzte bertako amuarrainen habitataren galtzea eraginez.

Azken bi edo hiru urteetan arrantzaleoi amu eta arrantza teknikak aldarazi dizkigute hil gabeko arrantzaruntz, amuarrain kopuruaren galeraren erantzule bagina bezala. Arrantzaren etorkizuna bermatzeko bada, ondo (honetan denok ados egongo garelakoan nago). Baina, aurten beste pauso bat harago joan dira arrantza debekatutako lekuetan, bedatuetan, hil gabeko arrantza arautuz. Honek zertan laguntzen dio amuarrain populazioari? Herri barruetan (Ataunen, Zaldibian eta abar) arrantza debekatutako tarteetan, bi erreka hauetako amuarrain kopuru eta tamaina handieneko kontzentrazio lekuetan, arrantza egitea baimentzeak amuarrainei kaltea bakarrik ekarriko dietelakoan nago.

1988. urteko arrantza-baimena daukat gordeta eta, Instituto Nacional para la Conservación de la Naturalezak igorritakoa dela jartzen du. 2018. urtean, kontserbazio irizpideak hauek badira, nekez aterako dute gure seme-alabek 2038an arrantzarako lizentziarik edota amuarrainik uretatik.

Besterik gabe, norberak bere ondorioak atera ditzala.

Aitor Jauregi Oiartzabal (Zaldibia)

]]>
Thu, 05 Apr 2018 16:16:18 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3612 Thu, 05 Apr 2018 16:16:18 +0100 2018-04-05 2018-04-05 0 3612 herritarron txokoa
<![CDATA[Iritzia: Etenda Parrokia eta Udalaren arteko hitzarmena]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3339/Iritzia:_Etenda_Parrokia_eta_Udalaren_arteko_hitzarmena/ Zazpi urtez aritu ondoren etenda gelditu dira Santa Fe Parrokiak udalarekin sinatua zuen hitzarmenarekiko harremanak.

Parrokiak udalari atzealdeko terrenoaren erabilera laga zionetik, parrokiko batzordea osatzen dugunon esperantza eta pazientzia izan dira motore nagusiak prozesuak aurrera jarrai zezan. Izan ere, Gotzaitegitik auzibideari ekitea proposatzen bazitzaigun ere, nahiago izan dugu hitzaren balioan sinistu eta itxaron… Itxarote eta elkarrizketa ugari horiek baziruditen azkenean bere fruitua emango zutela.

Joan den hilean parrokiako batzordea eta udal ordezkariak bildu ginen ustez hitzarmen berri bat egiteko, hau da ,aurrekoaren terminoak, ustez, elizaren aldekoegiak zirenez, borondate onenarekin adostasun batera iritsi nahian.

Horrela, hitzarmen haren arabera, elizan atzeko terrenoaren erabilpena eta saloiak botatzearen truke udalak Artxanberrin zuen 200 m2ko lokala ematen zion jabetzan parrokiari, berau guztiz egokituta. Parrokia, bere aldetik prest zegoen jabetzari uko egin eta zesioan lokal bat jasotzeko, are lokal xumeagoa izanda ere.

Udal arduradunak geratu ziren proposamen berri bat egin eta hari zegozkion zuzenbide legalak prestatzeko. Zortzi egun barru bildu ginen berriz eta ez proposamenik ez aldaketaren zirriborrorik. Hitzarmen berriaren atarian ordea, udalak hitzez eta inongo idatzi-zirriborrorik eta proposamenik gabe, 16 m2-ko lokal baten erabilera eskaini zigun.

Egoera honen aurrean etenda gelditu dira parrokia eta udalaren arteko elkarrizketak. Argi geratu da, udalaren jarrera dela zerbitzua eskaintzea herritarrei, baina ez herritar guztiei, izan ere, eliztarrak ere herritar baikara. Burla horrek sorturiko etsipenaren ondoan , ordea, saiatu izanaren sentimendua gelditzen da, era oroz gain, gizalegez jokatu izanaren kontzientzia.

Zaldibiako Junta Parrokiala

]]>
Mon, 22 May 2017 20:53:35 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3339 Mon, 22 May 2017 20:53:35 +0100 2017-05-22 2017-05-22 0 3339 herritarron txokoa
<![CDATA[Zaldibiako haur eta gaztetxoek TipiTapa Korrika DVDaren grabaketan hartu dute parte]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3276/Zaldibiako_haur_eta_gaztetxoek_TipiTapa_Korrika_DVDaren_grabaketan_hartu_dute_parte/ Joan den larunbatean izan ziren Tolosako Leidor aretoan, arratsaldez. Argazkietan ikus daitekeen bezala, grabaketa lanetan ezezik, merienda garaian ere ederki pasa zuten.]]> Fri, 17 Mar 2017 12:01:43 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3276 Fri, 17 Mar 2017 12:01:43 +0100 2017-03-17 2017-03-17 0 3276 herritarron txokoa <![CDATA[OIDUI: Zer hintzen eta non hago?]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3228/OIDUI:_Zer_hintzen_eta_non_hago?/ Garazi Golmaio IRITZIA: Otsailaren 4a, larunbata, egun madarikatua gure oroimenerako. Mendiaren esnatzea zoritxarraren lekuko, eta egunaren gainerakoa gure bihotzaren sufrikario.]]> Otsailaren 4a, larunbata, egun madarikatua gure oroimenerako. Mendiaren esnatzea zoritxarraren lekuko, eta egunaren gainerakoa gure bihotzaren sufrikario.

Mendian nenbilen suhiltzaileen kamioiak ikusi nituenean, Aralarko Oidui txabolarako bidean dagoen jentil-harriaren ondoan. Hasieran, mendizaleren bat galdu edo artzain txabolaren batean arazoren bat izango zela uste izan nuen.

Nire usteak erdi ustel, ordea. Ez zidan, ez, luzaroan iraun pentsamendu horrek; herriko hiru mendizalerekin topo egin eta horiek dena argitu zidaten arte baino ez. Hasiera batean, entzundakoa sinetsi ezinda, korrika bizian igo nuen txabolara iristeko geratzen zitzaidan aldapa, eta zalantza guztiek, nire begiekin ikusten ari nintzenaz batera, ihes egin zuten.

Ezingo nuke hitzez adierazi zer sentimenduk hartu zuen nire barrena: tristurak, amorruak, haserreak, etsipenak, denak nahastu ziren segundo horretan. Bertara inguratu eta bizirik zirauten zatiak paretak zirela ikusi nuen, txabolaren euskarriak. Sarrerako haitzaren enborra ere hantxe zegoen, tente, baita arrano beltza ere, gertatutako triskantzaren lekuko. Hori ikusteaz batera, bertan bizitako momentuak etorri zitzaizkidan gogora: alaiak eta tristeak, pertsona eta lagunarte desberdinekin igarotako uneak.

Txabola barrura sartu, eta aurrera egin nuen heinean, txoko bakoitzean igarotako pasarteez gogoratu nintzen. Lagunak etorri zitzaizkidan, batez ere, gogora, huraxe izan baitzen lehenengo oporraldia igaro genuen tokia. Gaztetxoak ginen, eta ingurukoek Saloura edo horrelako tokiren batera joatea aukeratzen bazuten ere, gu motxilak hartuta igotzen ginen gure leku kuttun horretara. Oidui hitza aipatzea nahikoa genuen gure aurpegian irribarrea marrazteko.

Irribarre hori, ordea, malko bihurtu zuten larunbatean. Ezin nuen sinetsi begi aurrean nuena, ezin sinetsi hari su emateko moduko pertsona bihozgaberik egon zitekeenik. Bidegabekeria hori azken aldian gure artean pil-pilean dagoen gaiarekin lotu nuen zuzenean. Amorrua sentitu nuen, bai, amorrua da hitza. Amorrua eta inpotentzia. Bidegabekeria horrek, ordea, herri osoari egin dio kalte, Oidui Zaldibiaren altxorra baita, herritar guztiok osatzen dugun txokoa. Herritar ororena; haur, gazte zein helduena.

Joan zen asteburuan garbi geratu zen txabola horrek zein sentimendu kuttun dituen zaldibitarrontzat. Malkoak eta haserrea nagusi baziren ere, gauza bat argi genuen: orain arte igarotako bizipen horiek guztiak bizitzen jarraituko dugula. Denon artean, auzolanean, eraikiko dugu Oidui.

Maite duguna ez da sekula galtzen utzi behar, euts diezaiogun irribarreari, oraindik ere milaka momentu bizitzeko gaude- eta txabola maite horretan.

Garazi Golmaio (postaz jasoa)

]]>
Wed, 08 Feb 2017 17:14:10 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3228 Wed, 08 Feb 2017 17:14:10 +0100 2017-02-08 2017-02-08 0 3228 herritarron txokoa
<![CDATA[Iritzia: Aralar, Foru Aldundia eta ....EH Bildu]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3224/Iritzia:_Aralar_Foru_Aldundia_eta_....EH_Bildu/ Aloña Jauregi IRITZIA: Gipuzkoako Aralarko Natur Parkean pista sare berria egin nahi dute; lehen dauden pistez gain, beste 20 kilometro, Aralarko bihotzeraino iritsiko liratekeenak. 1994an Natur Parke izendatu zen Gipuzkoako Aralar; zergatik eta zertarako?]]> Izendapen horretarako balio eta ezaugarriak bazituelako; natur baliabide, fauna eta flora basati, habitat berezi, balio arkeologiko, paleontologiko... eta baita balio paisajistiko handia ere. Eta zertarako? Babesteko. Zorionez, garai hartan norbaitzuek burutsu jokatu zuten, eta Aralarren Gipuzkoako zatia “natur parke” izendatzea lortu zuten; batez ere, lurraldeko industrializazioaren atzaparretatik salbu izateko, baita mundu mailako natur baliabideen ustiapen eredu basatiaren erasoetatik babesteko ere.

Guztion ardura da Aralar Natur Parkea zaintzea eta babestea, baina, batez ere, bertara joaten garen gizakiona, jakina baita gizakia iristen den leku guztiak, zoritxarrez, etengabeko giza erasoetara kondenatzen ditugula. Eta nork du, Aralar Natur Parkea jasan ditzakeen giza eraso horietatik babesteko ardura eta eskumena? Gipuzkoako Foru Aldundiak; bera da Natur Parkearen zaintzaren arduradun nagusia. Berak jarri behar lizkieke mugak eraso horiei. Nola liteke, hortaz, Aldundia bera izatea 20 kilometro pista egiteko proposamena egin duena eta horretarako 2.000.000 euro jarriko dituena? Nolatan ausartu dira Gipuzkoan geratzen zaigun naturgune babestuenean, berezienean, horrelakorik planteatzen? Ingurumenaren ikuspegitik, guztiz ulergaitza da.

Orduan, begiratu diezaiogun ikuspegi politikotik. Foru Aldundiak du Natur Parkearen zaintza, eta ulertzekoa da aldian aldiko arduradun politikoek ez izatea Gipuzkoako parkeen ezagutza osorik. Horregatik, zenbait teknikariz osaturiko talde bat izaten dute lanean; gehienetan, lanpostu publiko horietarako prestatutako jendea izaten da. Gehienetan diot, zeren, Aralarko kasuan, teknikari postu horietako batean behintzat, horretarako prestatu gabeko jendea ari da lanean, ez azterketa publikorik egin ez duena ez titulurik ez duena. Abaltzisketako alkatea da kasu horietako bat. Foru Aldundiaren menpe dagoen Etorlur enpresak kontratu bat egin zion Aralarko abeltzainen dinamizatzaile posturako. Teknikari horrek beren lan egiteko moduak hobetzeko proposamen jasangarriak egin behar lizkieke abeltzain eta artzainei, beste eredu batzuk landu Aralarrerako, formakuntzara bultzatu, ingurumenarekiko sentsibilizazio programak egin, alternatibak landu, Natur Parke batean daudela aprobetxatu beren balioa handitzeko... Baina horretarako jende aditua eta prestatua behar da, eta ez Abaltzisketako alkatea bezala prestakuntzarik gabea eta gainera zuzenean interesatua dena, ganadu zalea edo ganadu jabea baita bera ere... Horrez gain, Mankomunitateko ordezkari ere bada, eta bere botoa ematen du bertan... Zilegi ote da hori?

Izan ere, zein da Enirio-Aralarko Mankomunitatearen ardura? Natur Parkeko larreen kudeaketaz arduratzen da. Horrek zer esan nahi du, larre horien ustiapenean interesatuta dagoen sektorearen beharrei bakarrik erantzun behar diela? Ala beste eragile guztien eskakizun eta beharrei ere erantzun behar die? Mendizale, zientzialari, bisitari... 37.000 herritarren jabegoa den lur eremu horretan zeresana duten guztiei erantzun behar die. Horregatik, 2003an, Aralarko Ekintzen Plana dokumentua onartu zen Mankomunitatean, eta bertan Aralarri eragiten dioten faktore eta eragile guztiak kontuan hartzen dira. Beste gauza askoren artean, pista berririk egitea ez zen inolaz ere aurreikusten, Goroskintxukoa salbu (eta hura ere nolako pista izango zen eta nondik egin behar zen ez zen erabaki). Garbi geratu zen Aralarren egin beharreko pistak eginda zeudela. Alderdi guztien adostasuna lortu zuen plangintzak. Orduan nolatan eta nork egin du berriz ere 20 kilometro pista eraikitzeko proposamena? Eskakizuna abeltzainek; proposamena, Mankomunitatean, Abaltzisketako alkateak, teknikari postuan dagoenak; eta onarpena ere Enirio-Aralar Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes eta bultzadarekin.

Hamabost udalerriz osaturik dago Mankomunitatea, eta bertako batzarrean herri bakoitzeko udal ordezkari batek parte hartzen du, udalaren izenean. Alderdi politiko ezberdinek osatzen dute batzar hori, eta hamabost herrietatik zazpitan ordezkariak EH Bildukoak dira. Pista berriak eraikitzeko, Mankomunitatearen estatutuen arabera, botoen bi herenak behar dira. Ez da oso azkarra izan behar hamarretik zazpik zein proportzio osatzen duten asmatzeko. EH Bilduk, Twitter eta Facebook bidez soilik, erdi isilka bada ere, adierazi du pista berri gehiago egin aurretik 2003ko plangintza eguneratu behar dela, horretarako Aralarren interesa duten eragile ezberdinez osaturiko mahai zabal bat osatuz. Mankomunitatean eta Batzar Nagusietan, ordea, pista gehiago egitearen inguruan bozkatzeko aukera izan dutenean, nolatan ez dute gauzatu beren erabakia? Mankomunitatean, 20 kilometroko pista sarea egiteko proposamena gelditzeko giltza EH Bilduk zuen eta dauka bere esku, eta erabakitzeko eskubidea duen honetan... kale!

Aloña Jauregi SOS Aralar

www.naiz.eusen plazaraturiko iritzia

]]>
Mon, 06 Feb 2017 15:15:03 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3224 Mon, 06 Feb 2017 15:15:03 +0100 2017-02-06 2017-02-06 0 3224 herritarron txokoa
<![CDATA[Iritzia: Aralar oreka galduta]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3147/Iritzia:_Aralar_oreka_galduta/ Desagertarazi dute. Ez dago.  Umea nintzela erakutsi zidaten bertako pitzadura batean txoriek egina zuten kabia. ]]> Gerora, sarri egin izan diet bisitatxoa, ikusi izan dut kabia nola berritu izan duten eta irrifarra ahoan, neure buruari galdetzen nion «aurten ere hemen zeate, noiztik hartzen ote dezue txoko hau zuen bizitoki?» Eurijasa eta haizeteetatik babestuta, azeri edo bestelako harrapakariak ez iristeko moduan, naturak berea duen orekan, txoritxoak irabazle ziren txoko horretan.

Pasa den astera arte Aralarren Orabielgo txabolatik Goroskintxu aldera zegoen haitz-arteko pasabideaz ari naiz. «Zegoen» bai, jada ez baitago, aspalditxo honetan zeresana ematen ari diren Aralargo pisten lanek birrindu dute. Niri erakutsi moduan, nik ere banuen seme alabei koxkorragoak egiten zirenean, naturaren pasarte hau erakusteko asmoa, baino ezin!

Batzuentzat lanleku, beste batzuentzat kaleko zorameneko bizitzatik ihes egiteko paradisua. Bertako zelai, baso, leize, haitz eta aire garbiak preziorik gabeko altxorrak dira guztiontzat. Izan ere denok «gure» sentitzen baitugu. Aspalditxo honetan ordea, denona den horren gobernantzan, alde batekoen iritziak pisu handiagoa hartu du. Erabat ahaztu dute Aralarrekiko ikuspegi ezberdinak daudela eta Enirio Aralako Mankomunitatean parte garen herritar guztion iritziek balio berdina dutela.

Pixka bat atzera eginez eta gaur egun dugunaren oso antzeko egoeran, 2003an Mankomunitateko 15 herriek eskatuta, Aranzadi Zientzia Elkarteak txosten bat egin zuen. Legebiltzarrean ere aurkeztu zuten, baita momentuko talde parlamentario guztien adostasuna jaso ere. Txostenean behin eta berriz azaltzen da OREKA hitza, giza-jarduna eta naturaren arteko balantza. Sarri aipatzen dira, pistarik egin gabe diren lekuetan pistak egiteak ekarriko lituzkeen atzera bueltarik gabeko egoerak. Alternatibak ere planteatzen ditu, hementxe dago nire ustez gakoa, borondatea falta izan da hauei adarretatik heltzeko, eta horren ordez, erabat alde bakarreko planteamenduan, Aralarren 20 kilometro inguruko pista plana mahai gaineratu dute, eta honek, berarekin ekarri ditu tensio eta ezinegonak.

Bestalde, jada eginak dauden pisten erabilera zein izan den ikusi dugu. Ez noa inongo sektoreri errua botatzera, gizakia bera baita aukera duenean eskua eman eta besoa hartzen duena. Kalean egunero ikusten ditugu antzeko jarrerak. Hori bai, mahai gainean jarri duten «Pistetan ibili ahal izateko, behor bat izatea nahikoa da» planteamentuak ez du batere laguntzen naturarekiko orekan.

Instituzio, talde politiko eta Mankomunitateko partaideek ardura zuzena dute gaia ondo kudeatzen, Aranzadik markatu moduan mendiarenganako errespetua oinarri hartuz, 2003ko Egitamu planean sakontzea tokatzen da eta aurrera eramaten diren erabakietan adostasun maila handiagoak bilatu beharrean daude.

Aralarrek hori eta gehiago merezi du!

Aitor Garmendia zaldibitarra naiz-en plazaraturiko iritzia

]]>
Thu, 17 Nov 2016 22:24:27 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3147 Thu, 17 Nov 2016 22:24:27 +0100 2016-11-17 2016-11-17 0 3147 herritarron txokoa
<![CDATA[Zaldibitarrak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin kantuan]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3113/Zaldibitarrak_Pirritx_Porrotx_eta_Marimototsekin_kantuan/ Zaldibiako hainbat herritarrek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen diska berriaren grabazioan parte hartu dute Andoaingo Garate estudioan.]]> Irailaren erdialdean, Zaldibiako herritar batzuk Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen diska berrirako kantu batzuk grabatu zituzten. KORRIKA izango da diskaren izena. Musika eskolako haurrak zein gazteak, eta herrira etorritako hainbat heldu ere, kantuan ari ziren, taldean zein bakarka.

Aurten 20.urte beteko ditu euskararen alde AEKk antolatzen duen Korrika ekimenak.Grabazioa, Andoaingo Garate estudioan, Kaki Arkarazo teknikariaren gidaritzapean egin zen.

ARGAZKI GUZTIAK FLICKRen

Zaldibitarrak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin kantuan

]]>
Sat, 22 Oct 2016 01:19:01 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/3113 Sat, 22 Oct 2016 01:19:01 +0100 2016-10-22 2016-10-22 0 3113 herritarron txokoa
<![CDATA[Iritzia: Udala-Parrokia arteko hitzarmena]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/2941/Iritzia:_Udala-Parrokia_arteko_hitzarmena/ Hemen duzue Junta Parrokialak, Zaldibiako Udala eta parrokiaren arteko gora beren inguruan igorririko iritzi artikulua.]]> kaixo lagunok:

Ez da erraza hitz hauek idaztea. Arazoak korapilatzen direnean korapiloak askatzeko lan zehatza eta delikatua egin behar izaten da. Eta korapilo estu bat gertatu zaigu parroki eta udalaren artean.

Dakizuenez, bi aldeek 2007ko maiatzean hitzarmen bat sinatu zuten. Labur esanda, parrokiak terreno baten erabilera lagatzen zion udalari eta udalak elizan konponketa batzuk egitea eta lokal bat elizaren izenean jartzea adostu zuen. Lokal hori behar bezala egokituta, zituen helburuak betetzeko jantzia edo apaindua.

Parrokiak bere aldetik, eman zuen terreno hori, eta udalak pentsatua zeukan obra burutu zuen. Udalak, elizako konponketa batzuk egin zituen, baina ez denak. Eta agindutako lokala ukatu ez bazaio ere, ez da, inolaz ere, parrokiaren eskuetara heldu.

Parrokiak eta baita gotzaitegiak ere, uste dute hitzarmena ez dela bete eta elizak ez du izan, bestalde, frontoia ez estaltzearen inolako erantzukizunik.

Honakoa izan da gutxi gorabehera parrokia-udala arteko harremana:

1.-Hitzarmen hau bete dadin, parrokiako arduradunok, parrokoak eta bertako ekonomika batzordea bost bider hizketatu gara udaleko alkate eta zinegotziekin. Errespetu handiko elkarrizketak izan dira, baina ez dugu aurerapausorik lortu. Gotzaitegitik ere etorri dira udaleko arduradunekin hitzegitera, baina ez dute lortu aurrera egiterik eta hitzarmenak bere horretan dirau.

2.- Gauzak horrela, parrokiak, Arartekoria jo zuen, haren iritzia eta bitartekotza eskatuz. Arartekoak hau erantzun zuen 2014 urtean: "(...) al ayuntamiento de Zaldibia para que de una respuesta adecuada al requerimiento efectuado por el promotor de la queja para cumplir con lo pactado en el convenio urbanistico.". Udalak, ordea, ez dio erantzunik eman gonbidapen horri.

3.- Parrokiak berriro erantzun bat eskatu zion idatziz udalari. Udalak ertantzun zuen baina lokalari buruz ezer aipatu gabe.

4.- Parrokoak, parrokiaren izenean bi gutun bidali zituen, bata 2015eko uztailean eta bestea 2016ko urtarrilean. Ez dugu erantzunik jaso. Horren aurrean, parrokiako ekonomia batzordeak uste du iritsi dela ordua guztiaren berri emateko Santa Fe kristu-elkartea osatzen duzuenoi.

Horregatik, zuengana gatoz, gure iritziz gauzak nola joan diren adierazteko. Hemen agertzen diren bezala izan direla aitortuz. Parrokiak ahalegin guztiak egin ditu hitzarmen honen inguruan, elkarrizketa eta bakezko bidea erabiliz betiere. Eta, oraindik orain,horrelako bidean jarraitu nahi luke. Baina udalaren aldetik erantzunik ez badago, beste bide batzuk hartzera behartuta ikusiko gara. Ez dugu, inolaz ere, gatazkarik sortu nahi. Ez dugu auzibidera joan nahi izan. Borondate onez ibili gara eta ibili nahi dugu. Baina, zer egin udalaren mututasunaren aurrean? Hitzarmenak ematen dizkigun bidezko eskubideak, Arartekoak berak berretsitakoak, ez ditugu galdu nahi.

Zuen iriztziak jaso nahi genituzke bestelako pausoei ekin aurretik. Idatzi hau egin dugu denon onerako, ondorio egokiak zian ditzan eta guztiok jakitun izan zaitezten. Eskerrik asko guztioi.

Zaldibiako Junta Parrokiala

]]>
Wed, 13 Apr 2016 16:47:04 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/2941 Wed, 13 Apr 2016 16:47:04 +0100 2016-04-14 2016-04-13 0 2941 herritarron txokoa
<![CDATA[Zaldibia Herrigintzan eta euskara]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/2650/Zaldibia_Herrigintzan_eta_euskara/ Zaldibia Herrigintzan udal taldeak, duela egun batzuk,  webgune honetan elebitan publikaturiko idatziari erreferentzia egiten dion iritzi artikulua helarazi digu herritar batek. Hona hemen hitzez hitz.]]> Arnasguneak dira euskararen birika. Hori da UEMAk azken aldian zabaldu nahi duen mezua, eta mezu horixe hedatu beharko genuke geuk ere herritarron artean. Alegia, arnasguneetan bizi garen euskaldunok badugula erantzukizuna euskararen erabilera bultzatzen. Hori horrela, penagarria iruditzen zait arnasgune den herri batean, Zaldibian, hain zuzen ere, herritarrengana heltzeko udalaren webgunean gaztelania erabili izana. Eta are penagarriago, datozen lau urteotan Udalean lanean arituko den udal-talde baten aldetik.

Beraz, “ESKERRIK ASKO-GRACIAS” idatziari gaztelaniaz dagoen informazioa ahalik lasterren kentzeko eskatu nahi diot ZH udal-taldeari. Era berean, eta aurrerantzean horrelakorik gerta ez dadin, behar diren neurriak har ditzatela eskatu nahi diet webgunearen arduradunei. Aurrez eskerrak emanez, izan ongi.

Arantxa Aiestaran Amundarain

]]>
Wed, 10 Jun 2015 10:28:53 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/2650 Wed, 10 Jun 2015 10:28:53 +0100 2015-06-10 2015-06-10 0 2650 herritarron txokoa
<![CDATA[Plazako iturri berria]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/2517/Plazako_iturri_berria/ Eskertzekoa da plazan berrikuntzak egitea, baina jarri den iturria ez zait egokia iruditzen haurrentzat. Oso zaila egiten zaie busti gabe ura edatea, eta zipriztinen ondorioz ur putzua egiten da, ez da ura ondo joaten zulotik. Mila esker.

Margari E.]]> Sun, 01 Feb 2015 10:51:13 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/2517 Sun, 01 Feb 2015 10:51:13 +0100 2015-02-01 2015-02-01 0 2517 herritarron txokoa <![CDATA[Bi munduren arteko kontrastea fitxetan jasoa]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/2367/Bi_munduren_arteko_kontrastea_fitxetan_jasoa/ Zaldibiaren eta herria osatzen duten herritarren historia osatuago dago. Iztueta kultur elkarteak Zaldibiko familiak liburua argitaratu du, eta bertako 70 sendiren berri jaso duten liburua aurkeztu dute.

Hona Rufino Iraolak helarazitakoa.]]> J. I. Iztueta Kultur Elkarteak herriko familia eta etxeen argazki zaharrak hartu, fitxa bihurtu, eta karpeta irekia osatu du, auzoka antondurik: Aiestaran Erreka, Arruegi, Egileor, Elbarrena, Kale Etxeak, Olaeta, Urreta, Urtesabel eta Urtsu Erreka. Argazkiaz gain, etxearen eta etxe horretako familiaren historia labur bat ere agertzen da fitxan. Funtzionaltasuna da fitxa eta karpetaren sekretua. Oraingoz, 70 bat familiaren fitxak atera dituzte, eta J. I. Iztueta Kultur Elkarteak lanean jarraituko omen du, fitxa berriak osatu ahala, karpeta hazi eta gizentzeko. Inork ez dauka parte hartzeko obligaziorik, borondatezkoa da, baina, arduradunen ustez, ederra litzateke herriaren ikuspegi zabal bat, ahal bada osoa, izatea.

Joan den mendearen erdi aldekoak dira argazkirik gehienak eta, hain zuzen, horiek dira gaurko bizimoduarekiko diferentzia markatzen dutenak, kontrastea nabarmentzen dutenak. Beti ez da gertatzen beste pertsona batzuk, gazteagoak, izatea partaide bizimodu berriaren partaide; maiz asko, txikitan nekazaritzan eta artzaintzan ibilitako jendea gero beste bizimodu bat egiten hasi zena. Badira bat baino gehiago astoa eta karroarekin Ordiziako azokara, txerri saltzera, joan izan zirenak, eta gaur egun, adibidez, interneten ondo asko moldatzen direnak.

Erreportaje honetan atera dugun argazkia Kaoiko familiari dagozkio. Esaten dutenez, kaletik apartatuen dagoen baserria da, eta irispide okerrenak zeuzkana. Herrian bada esaera bat oso entzuna: «Distantziak eta bideak gorabehera, Koaikorik ez da inoiz berandu mezatara etorriko.

Interesgarri iritzi diogu J.I. Iztueta Kultur Elkartea nondik datorren azaltzeari. Hauxe da historia, hitz gutxitan esan da:

1972an, hamahiru laguneko talde bate Illati taberna hartu, ikastolarentzat dirua ateratzeko. 1980an, gauzak aldatu egin ziren: batetik instituzioen laguntza hasia zen eta, bestetik, Zaldibiako ikastola fusionatu egin zen eskola publikoarekin, eta horrela sortu zen Herri Eskola. Iilati, hasieran, 72-80 tartean, alokatu egin zen, baina gero salmenta ipini. Diruak antolatu eta sobratu zenarekin Iztueta Fundazioa sortu zen. Horrek eragozpen batzuk zituen bai funtzionamendu aldetik eta bai Administrazioarekiko, eta, azkenik, Kultur Elkarte bihurtu zen.

Arduranduenek esan zutenez, orain karpetan ipini dutena badago, berez, elkartearen web gunean, baina oraindik jende asko dago sare sozialak erabiltzen ez dituen jendean, eta justifikatu ikusten dute karpeta eta fitxetan ateratzea.

Informazioa biltzeko metodologia oso sinplea: familiako batekin hitz egin eta hark esandakoa jaso, euskara batuan ipini, baina zorrotzegi jokatu gabe, lizentzia batzuk hartuta, Zaldibiko kutsuari eusteko. Era berean, adierazi zuten herritarrek oso harrera egin diotela liburukiari eta «horrek animuak ematen dizkigu aurrera segitzeko».

Mostra gisa, argazkian azaltzen den baserriaren deskripzio txiki bat zeharraldatuko dugu hemen:

Koai Aiestaran Erreka auzoko baserri da, Arkakako bidearen gain aldean ikusten dena, Errekarte parean. Bertakoek diotenagatik, Kobaegi izena, ondoan dauden kobengatik dator, eta hain zuzen ere behean kobazuloa dagoelako.

]]> Wed, 08 Oct 2014 13:24:57 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/2367 Wed, 08 Oct 2014 13:24:57 +0100 2014-10-08 2014-10-08 0 2367 herritarron txokoa
<![CDATA[Uxue Iruretagoienak bigarren urrezko domina]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/2240/Uxue_Iruretagoienak_bigarren_urrezko_domina/ Zaldibitarrak bigarren urrezko domina lortu zuen Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketetan. Irunen jokatutako jardunaldian pilota jaurtiketa (300 gr) modalitatean Gipuzkoako txapela lortu zuen, 26,11 metroko markarekin.]]> Mon, 23 Jun 2014 17:44:08 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/2240 Mon, 23 Jun 2014 17:44:08 +0100 2014-06-24 2014-06-23 0 2240 herritarron txokoa <![CDATA[Iritzia: Autodeterminazioaren aldeko arrazoi praktikoak]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1984/Iritzia:_Autodeterminazioaren_aldeko_arrazoi_praktikoak/ Ez dago eskubide naturalik, gizakiaren

eraikuntzak dira guztiak, etxeak eta

gainerako produktuak sortu eta egiten

diren bezalaxe eraikiak.]]> Behiala, «Isiltasunaren garaiak dituk, Rufino», esan zidaten. Eta nik, burua makurturik, men egin nien. Baina horrek bazuen bere kontrapartida: «Biolentziarik gabe, edozertaz mintza daiteke», prometatu ziguten. Literalki erreproduzitzea nahi baduzue, erdaratik zetorrenez, honela zen esaldia: «Biolentziaren absentzian gauza guztiez hitz egin daiteke».

Eta gu pozik, barrenean baikeneraman zorion diferituaren zentzua. Neska nobizia hark ez, noski. Nobizien maistrari sexualitatez mintzatzea otu zitzaion egun batean, honela hasi zitzaien lirioaren pareko neska garbi haiei: «Enetxook, zer balio du, ordea, ordubeteko plazerak eternitate osoaren ondoan?». Eta amaitu zuenean: «Inork galderarik bai?» Neska batek jasotzen du eskua eta, danba!, galdera: «Nola iraunarazi ordubete plazerari?»

Neska argia, dudarik gabe. Eta arrazoi osoz planteatu zuen galdera. Geroko zorion-esperantzak ez du esan nahi oraina baztertu eta mespretxatu behar dugunik. Ezinbestekoak dira bien arteko sintonia eta sinkronizazioa, geroa ere presentea izan dadin, praktikan ez baitago presentea beste denborarik. Gero ikusiko dugu metafora horren islatze praktikoa, autodeterminazioaren kontzeptuari aplikaturik.

Aurrekoan, Xabier Usabiagak ETB1en zuzentzen duen debate-programa ikusten egon nintzen. Partaide batek, beste askok esan ohi duen eran, behin eta berriz azpimarratu zuen autodeterminazioa ez dela eskubidea, hautabide politikoa baizik. Gero beste adjektibo batzuk ere erantsi zizkion: nazionalisten gutizia, mitoa... Gehiago ere esan zuen eta esaten dute koru horretako partaideek; adibidez, Euskal Herriak ez duela sekula izan status politiko propiorik; eta aspira dezakeen kotarik altuena Estatutua dela, oraingoa edo erreformatua.

Bi gauza esanez jarraituko dut: a) gu isil-isilik egon gara ETAk atentatuak egiteari utzi arte –agindutakoarekin koherenteak izanik–, atentatuak kondenatzeko izan ezik. Baina, lehen, isiltasunaren garaia bazen, orain hitzaren ordua da, eta nik ekin egin nahi diot; b) prest nago aurreko paragrafoan aipatu den hori guztia onartzeko, eta arrazoi emateko. Beraz, laburbilduz, onar dezadan: «Euskal Herriak ez dauka autodeterminazio-eskubiderik.»

A!, baina ni horrek ez nau kezkatzen. Ez baldin badauka, eraiki egingo dugu. Non dauzkazu, ordea, behar diren materialak? Puntu batean ados gelditu gara: eskubide guztiak giza eraikuntzak dira. Eta horretarako ez dira behar bi gauza baino: espiritu demokratikoa eta borondate politikoa. Horrekin dena eginda dago, “Konstituzioak ez du onartzen” eta horrelako argudioekin ahaztuta. “Gizakia ez dago Konstituzioarentzat egina, Konstituzioa baizik gizakiarentzat egina”.

Ni erabat neutrala naiz arazo honen aurrean, eta komeni da hori esatea. Esan nahi dut autodeterminazioaren alde nagoela (laster esango dut zergatik), baina ez naizela definitzen edo posizionatzen autodeterminazioak ahalbideratuko lituzkeen status politiko jakin horietako baten alde. Bi arrazoi dauzkat horretarako eta biak ere oso sinpleak dira: a) oraingoz aski da eskubidea lortzeko urratsak lantzearekin (luze joko du), b) zertarako orain posizionatzen hasi, badakit eta nik ez dudala parte hartuko, adibidez, status edo marko politikoa definitzeko erreferendum eta kontsultan?

Behin batean, hargin batek berreraiki zuen lehen beste batek egindako pareta. Pareta egin zuen baserriko nagusiak kezkati: «Manuel, berriz ere eroriko ote da pareta hori?» Harginak: «Bai, eroriko da, baina gure etxera ez joan abisuarekin, ni ez naiz etxean izango-eta.»

Konparazio polita iruditu zait. Oraingo belaunaldia eta hurrengo asko ere “ez dira etxean izango” autodeterminazioa praktikan ipintzen denean, oso luzerako estrategia baita. Borondate asko irabazi beharko da; paradoxikoki, oso urrundik hasita, nazioarteko instantzietatik ekinda.

Horrek ez du esan nahi gaurko belaunaldiek ezer egin ez dezaketenik eta hurrengoei testigua eman behar ez dienik. Autodeterminazioaren aldeko estrategia muntatu behar da gaur bertatik, hiru ezaugarri hauekin: baketsua, demokratikoa, eta noizbaiteko aplikazioaren ondorengo emaitzekiko independientea. Unionismo ala separatismo klabean hitz egiten badugu, autodeterminazioak neutroa izan behar du. Hau da, mundu osoak jakin behar du autodeterminazioak, berez, ez duela ezer erabakitzen, baizik eta posibilitateak bideratu.

Horrela, unionistak nahiz separatistak (bi muturrak aipatzearren, nahiz eta tarteko soluziorik ere egon daitekeen) eroso sentitu behar dute autodeterminazioaren aurrean; eroso eta beldurrik eta kezkarik gabe. Beraz, arrazoi praktikoengatik errebindikatu behar da autodeterminazioa. Herria, bake-bidean eta giro politiko jasankorraren dinamikan ipini behar du.

Eta bien bitartean zer? “Arraina eman eta arrantzan irakatsi”. Daukagunari muzinik egin ez. Dikotomia ez dago estatutua eta autodeterminazioaren artean. Kontrario dialektikoak, izatekotan, dira estatutua eta autodeterminazioaren ondoren planteatzen den marko politikoa. Autodeterminazioa interface baten antzekoa da, bi posturen arteko lotura-elementua.

Gainera, bizimodu normala egiten jarraitu behar dugu. Langilearen jarreraren antzekoa izan behar du gureak. Lanaren soldata jasotzen dugu, baina baita zahartzaroan erretiroa kobratzeko eskubidea ere. Autodeterminazioarekin berdintsu jokatu. Presentean bizi, presentean landu geroko bidea, obsesiorik gabe, estresik gabe, burua behar dena baino gehiago nekatu gabe. Bizitza disfrutatu, pentsamendu bakarrera (autodeterminaziora) murriztu gabe. Errobik zioen bezala, “herria maitatzeko era asko dago”, esanez.

Etorkizunean sinetsi, baina obsesiorik gabeko itxaropenarekin bizi; artaldean kolore guztietako ardiak direla onak pentsatuz bizi; arerio politikoarekin haserretu gabe, erretxindu gabe, pertsona bezala merezi duen tratua ukatu gabe. Sektarismorik gabe, besteek ere iritzia eman dezaten utzi; alferrik da besteak setioan eduki nahia. Hortik ez da ezer onik etorriko.

Rufino Iraola

]]> Mon, 13 Jan 2014 19:15:46 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1984 Mon, 13 Jan 2014 19:15:46 +0100 2014-01-14 2014-01-13 0 1984 herritarron txokoa
<![CDATA[Derbiaren biharamunean artikuluari erantzuna]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1976/Derbiaren_biharamunean_artikuluari_erantzuna/ Derbiaren inguruko artikulu interesgarria irakurri dut. Nahi lukete zenbait egunkarik modu honetako iritzi artikulurik plazaratu!]]> Derbiaren inguruko artikulu interesgarria irakurri dut. Nahi lukete zenbait egunkarik modu honetako iritzi artikulurik plazaratu! Pena, beranduegi irakurri dut. Jada osteguna da eta derbiaren osteko berotasuna hoztu eta orduko gazi zaporea baino gehiago atzo Betisen aurkako norgehiagokaren porrotaren ondoriozkoa daukadala esango nuke. Baina, tira, egin dezadan ahalegina errege bezperako gaua gogoratzeko. Gau tristea? Ez pentsa! Azken finean hiru puntuak euskal lurretan geratu ziren!

Derbi hau berezia izan da niretzat. Ikasketak medio, Bizkaiko lurretan ematen dut astea eta beraz, ez dut errealzale “xumeen” orrorik entzun behar izan. Edo ez hainbeste. Teknologiak aurrera egin duen gizarte honetan edozein bide da egoki partidan gertatutakoa leporatzeko. Ditxosozko whatsappa!

Baina, tira, harira. Esan bezala, derbi honi beste ikuspuntu eta aldarte batetik so egin diot. Zaldibian odol zuri gorridun asko bada ere, nire “RH” amestuan nagoela esan dezadan. Bilbo inguru hauetan, giroa ez da Gipuzkoatik ikus daitekeen bezain harroa. Ez zait hala begitandu, bederen. Tabernak beteak, zortzi zenbakiarekin “Guerrero” jarritako zenbait kamiseta, zaleak azazkalak jaten (nire kasuan behatzak), arbitroari biraoka,… Donostiako alde zaharreko edozein estanpa moduan (zortzi zenbakiarekin “Guerrero” kendu eta “Ilarra” jarrita. Ai! Barkatu! Gura barik irten jata!) Edo ez? Umiltasunak horretarako biderik ez du ematen?

Ulertu ez bada ere, garbi esan dezadan. Athletic zaleon harrotasuna topiko bihurtu da, errealzale ondamutsuen komodin. Gainera, harrotasuna? Konfiantza? Kakoa ez ote da botila erdi betea edo erdi hutsa ikusten den? Partidaren aurreko katu pelukadun puztuak hustu egin zirela entzun dut. Kasu batzuetan jazo da, ongi. Baina, aldi berean, errealzale xume, umil, apal edo otzanak ez ote dira proportzio berean harrotu? Ez dakit, bihar arratsaldean zapalduko ditut Gipuzkoako lurrak.

Egia da azken derbiek urdina gorriaren gainetik jarri dutela. Gizadiaren geroaren mamu diren kontuen metafora da guztia: zeru urdina edo infernu gorria. Athletic zale onik ez ote dago? Errealzale guztiak zerura joango al dira? Badiola ere bai?

Zorionak errealzale guztioi! Azken derbietako hiru puntuak erdietsi dituzue. Une hauetan Jokin bezala bataiatu genuen Caparros datorkit burura; 27 aldiz eroriko balitz, 28 aldiz altxatuko litzatekeela zioen. Guk ere berdina egingo dugu. Hori bai, beti lehenengo mailan!

GORA EUSKAL TALDEAK!

Aitor Irastorza

(ZALDIBITAR ATHLETIC-ZALEA)

]]>
Thu, 09 Jan 2014 17:48:22 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1976 Thu, 09 Jan 2014 17:48:22 +0100 2014-01-09 2014-01-09 0 1976 herritarron txokoa
<![CDATA[Derbiaren biharamunean]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1971/Derbiaren_biharamunean/ Pasa da euskal derbia, oporretatik bueltako astelehen usaineko astearte hau batzuei gozoago egin digun derbia.

Esan beharrik ez dago, txuri-urdinen eta txuri-gorrien arteko partida hauek kutsu konpetitibo handia hartzen dutela, eta aurten bi taldeak non dabiltzan ikusita, xarma are bereziagoa hartu du inondik inora.

Futbolistikotik aparte ordea, afizioen arteko talka gisa ere kalifikatuko nuke partida hau, edo Gipuzkoarren eta Bizkaitarren artekoa agian, Bilbotarrak nahi duten tokian jaiotzen diren arren. Gipuzkoa aldean ere bada beraz, norbera ohartu gabe, Bilbotar sena barnean hazi duen bat baino gehiago. Bilbotar sena diot, Athletic zalea oroar, ahoa gehiegi zabaltzen duen katu pelukaduntzat dudalako, ispiluan begiratzean lehoiak direla sinesten duten arren. (Salbuespenak salbuespen)

Igande gauean normalean baino bareago zeuden ordea, katutxo txuri-gorriak, 7 bizietako 1 galdu izan balute bezala. 7 puntura jartzeko asmotan etorri eta tartea 1-era murriztuta etxeratu zirelako Anoetatik. Hau ezustekoa!!

Erreala ez da talde handitzat sekula hartu, (80ko hamarkada hasieran izan ezik) are gutxiago txuri-gorrien artean, baina ez da inoiz hori izan gure nahia, ezta beharra ere. Gu gure xumetasunetik bizi gara, hautsak gehiegi harrotu gabe geurea eginez eta garaipenak lortu ondoren kontatuz, ez dakit auzokideek gauza bera esan dezaketen. Beti erabiltzen duten, eta oraindik ulertu nahi dutenek soilik ulertzen duten, “fitxaketa politika” –ren errekurtsoa alde batera utzita.

Bereizten gaituzten gauza hauei lotuta dator, derbiaren biharamuna ere. Bi taldeek era desberdinean hartzen bai ditugu partidak. (Berriro ere, salbuespenak salbuespen) Errealzalea beti izan da, isila, lasaia eta bere taldearenganako konfiantza gutxiago erakusten duena (gutxiegi agian). Baina ez da hobea Athleticeko zalearena, harro eta desafiante, bere taldearengan %100eko konfiantza lau haizetara zabaltzen, beti 5-0 irabaziko balute bezala. Norberak ereindakoa jasotzen omen du, eta partida bat galtzean, aurretik izan duzun jarreraren proportzio berekoa izan ohi da kolpea, horregatik dira beltzak egun hauetan, igande gauera arte miauka jardun zuten katutxoen aurpegiak. Garaipena politago egiten dute hala ere, ze arraio!!

Partidari begira jarriz, ez dut arazorik, Athleticek lehen zatian zehar erakutsi zuen jarrera aurrerakoia eta baloi jabetza onartzeko. Baina futbolean jokatzeko mila modu daudela ere onartu behar da. Athleticen joko honi aurre egitea ez da erraza, eta alde horretatik Errealak ondo erantzun zuela ere nabarmena da, defentsan sendo mantenduz eta “aukerak sortzeko aukerak” area ertzean moztuz. Kontraerasoak aprobetxatzera jokatu zuten txuri-urdinek eta beren jokoan bete betean asmatu, atsedenaldira aurretik iritsiz.

Bigarren zatian aldiz, Athletic ez zen beren zaleek nahi luketen haina izan, eta Jagobak zelai erdia sendotu ondoren Errealarenak izan ziren aukera garbiak. Zer dira ba, baloia zutoinera botatzea edo Iraizozen aurrean bakarrik, huts egitea? Horiek dira aukerak, eta ez area ertzeraino baloia eramatea edo baloi geldietan beldurra sortzea. Betiko lez sufriarazi ziguten, baina amaiera polita izan zuen gure ipuinak.

Futbola futbola da, eta golak sartzeak eta ahalik eta gutxien jasotzeak soilik balio du. Ez jokatu beraz posesioa eta adorearen hitz jokoekin, eta are gutxiago espekulatu, epaileak hartu zitzakeen bizpahiru erabakirekin. Athletic-en mailako talde bat ezin da epaileari eskean ibili, Europako talde handienetako batek ez luke horren beharrik Txapeldunen Ligan maila eman ez duen bati irabazteko. Edo bai?

Gure izaera azpimarratuz, soilik onar dezakegu, markagailua apaintzeko bakarrik balio izan zuen bigarren gol zoragarriak, ez zuela markagailura igo behar. Rubenek umil onartu zuen bezala, eskua erabili bai zuen baloia bereganatzeko. Honelako gauzak futbolaren parte dira ordea... Garaipena politago egiten dute hala ere, ze arraio!!

Telebistako eta prentsa idatziko bi egunak pasata, dena amaitu dela dirudi, hemen ez da ezer gertatu, Errealak ez du irabazi, eta Athleticek ez du galdu. Garrantzia kentzea eta pasatzen uztea izaten da tendentzia honelakoetan, talde galtzailearen aldetik behintzat. Irabazle atera garenok ez gara ahazten ordea, sakelean gordeta izango dugu isil-isilik, Europako postuetako borrokan Athletic lagun izango dugun denboraldi honetan. Lagun diot, etsai esan beharrean, ohorea delako azken finean, bi euskal talde hor egotea. Honek; borroka hil ala bizikoa eta helburua garrantzitsuagoa izatea bezalako gauzak dakartza. Garaipena politagoa egiten dute hala ere, ze arraio!!

Denboraldi amaieran San Mames Barrian ikusiko gara beraz. Edo ez? Entzun dudanez talde bisitarien zaleentzat lekurik ez da, denona den zelai horretan. Hau pena!! MIAUU!!

Orkatz Gorrotxategi

(ZALDIBITAR ERREALZALEA)

Maisu zarete, partidaren aurretik aho handiz hitz egiten, zabalik duzue txoko hau, partidaren ondoren hizki txikiz idaztea ere gogoko baduzue. (zaldibiaorg@gmail.com)

]]>
Tue, 07 Jan 2014 18:28:54 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1971 Tue, 07 Jan 2014 18:28:54 +0100 2014-01-07 2014-01-07 0 1971 herritarron txokoa
<![CDATA[Dantza zati bat-erako entsaioak]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1641/Dantza_zati_bat-erako_entsaioak/ Iztueta dantza taldeak beste entsaio bat antolatu du ekainaren 15eko DANTZA ZATI BAT erraldoia prestatzeko. Asteazken honetan 18:30etan Karreranen.]]> GOGORATU ekainak 15erako herri bazkarirako txartelak salgai daude Illati, Joxepane eta Beti Gazten.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!!

Nazioen MunduaAutodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko ekimena

Eider Garmendiak bidalia

]]>
Mon, 10 Jun 2013 15:49:42 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1641 Mon, 10 Jun 2013 15:49:42 +0100 2013-06-12 2013-06-12 1 1641 herritarron txokoa
<![CDATA[Gure esku dago jaialdia!]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1633/Gure_esku_dago_jaialdia!/ Azken urteotako ohiturari jarraituz Nazioen Mundua herri ekimenak  autodeterminazio eskubidearen aldeko jaialdia  prestatu du. Aurtengoan Beasainen ospatuko da eta ekainaren 13, 14 eta 15ean burutuko da.]]> Ekainaren 13an: “Gure esku dago” dinamika aurkeztuko dute Miel Mari Jauregi (Altzo) Zaldibiarrak eta Oskar Soto Beasaindarrak Igartza jauregian 19:00etan.

Ekainaren 14an: kontzertua (Sarrerak salgai: Illati, Joxepane eta Beti Gazte tabernetan).

Ekainaren 15ean: Egun osoko egitaraua egongo da, ekintzarik nagusiena “DANTZA ZATI BAT ERRALDOIA” izango delarik.

Bertan ahalik eta jende gehiena jarri nahi dugu dantzan.

Baietz plaza bete! Eta inguruko kale guztiak!

Ekintza honetan parte hartzera animatu zaitez, horretarako Iztueta dantza taldeak antolatuko dituen entsaioetara azalduz; lehenengoa ekainaren 4an 18:30tan antzokian.

Etxean entsaiatzeko aukera ere baduzu:Bideoan ikus dezakezun modura.Egun honetako herri bazkarirako txartelak salgai daude Illati, Joxepane eta Beti Gazten.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!!

Nazioen MunduaAutodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko ekimena

Eider Garmendiak bidalia

]]>
Mon, 03 Jun 2013 19:11:51 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1633 Mon, 03 Jun 2013 19:11:51 +0100 2013-06-15 2013-06-15 1 1633 herritarron txokoa
<![CDATA[Gutun irekia Alpha Pam-i]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1560/Gutun_irekia_Alpha_Pam-i/ Alpha Pam senegaldarrak urte batzuk zeramatzan Mallorkako Can Picafort herrian bizitzen eta apirilaren 21ean hil zen ustez artatu ez zuten tuberkulosiagatik.

Berari zuzenduriko gutun irekia helarazi digu Rufino Iraolak.]]> Kaixo, Alpha:

Denok jaiotzen gara mundu honetara “jatorrizko bekatuarekin”. Zu, gutxienez, bi edo hirurekin jaio zinen: jaiotzea bera, jaio zinen tokian jaiotzea —senegaldarra zinela esan didate— eta beltza izatea —hemen “arrazista” inor ez den arren—. Turismoak gala du hil zaren herrialdean: Mallorka, turistez beteriko inurritegia da urte-sasoi honetatik aurrera, baina ez zinen turista, ez zeunden Mallorkan eguzkia hartzera etorrita, behiala ezinak eta beharrak bultzatuta etorria baizik, patera edo antzeko garraio-tresnaren batean inguratua, zeure eta familiaren goseari duintasun pixka bat ematearren.

Harrigarria da batzuei paperak “derrigorrean” ematen dizkieten tokian beste batzuei ukatzea. Ez zeneukan paperik, “ilegala” zinen zuzen-zuzenean, ezta “alegala” ere. Eta paperik ezak, zure kasuan, heriotza esan nahi zuen: lehenengoa zara asko luza daitekeen zerrenda madarikatuan. Batez ere, asko luza daiteke zerbait egin dezakegunok ezer egiten ez badugu. Horregatik, biziki txalotzen dut ‘Medicus Mundik’ egin zuen salaketa, kontzientziak esnatzeko egiten den lan guztia txalogarria baita. Kolaboratzailea naiz, eta are eta gusturago kolaboratuko dut aurrerantzean.

Hogeita zortzi urte, jaioterrik urrun, bakarrik, bazterren batean etzanda, arnasa hartu ezinik, osasun-zerbitzuek ospitaletik bota ondoren. Hori zakurrari ere ez zaio egiten, eta ez dago zertan eginik. Orain mila aitzakia asmatuko dituzte arduradunek, medikuek eta politikoek, gezurrari egia-itxura emateko, baina alferrik dabiltza. Badakigu gaur egiten den politika ekonomikoa, kapitalismo basatiaren eskutik, dagoela pentsatua —edo hala pentsatua ez badago ere praktikan hala da— goikoak gorago jasotzeko eta behekoak hondoratzeko. Moral bikoitzaren erresuman bizi gara, buruzagi erlijiosoetatik hasita.

Zure kasuan ez du funtzionatu samaritar onaren irakasbideak. Sarriegi ahanzten zaigu sare batean korapilaturik gaudela. Sarean sortzen den eten bakoitzak gu ere ahuldu egiten gaituela. Sarea eteten bada, komunikazioa eteten da, eta gorputzaren zati batera odola iristen ez denean bezala geratzen gara. Egozentrismo eta taldekeriara jotzen dugu unibertso osoarekin komulgatu beharrean. Mundua da gure etxea eta munduko guztiak BAT gara. Kontzientzia hartzea falta zaigu. Besarkada handi eta zabalean lotu nahi dugu zurekin, zure familiarekin, maite zenituen eta maite zintuzten guztiekin, baita gorrotatzen zintuztenekin ere, behingoz uler dezagun sakonean zer garen.

Zure heriotza gure porrota da. Baina etsipen guztien gainetik, aurrera jo behar dugu itxaropentsu. Esperientzia hori eguneroko bizitzan txertatuko dugu, mundu berria eraikitzeko indar bihurturik. Hori egiten dugun bakoitzean gugan piztuko zara; gure bihotzak aldatzen jarraituko, mundua Komunio bihurtu arte.

Jose Ignazio Gonzalez Faus teologoaren hitz batzuekin amaitu nahi genuke:

Europako goi dignatarioak zurikerian ari zaizkigu esanez «Espainia ongi ari dela “etxeko lanak” egiten, eta sakrifizio eredugarriak asumitzen.» Gezurra! Espainiak ez du konplitu inolako betebeharrik, ezta sakrifiziorik egin ere, baizik eta krudelkeria eta injustiziaz tratatu ditu krisiarekin oso zerikusi gutxi duten pertsonak; eta, bien bitartean, eurek nahi duten guztia egiten, inolako zigor-beldurrik gabe, krisiaren infernuan sartu gaituzten bertako eta kanpoko bankero handiak.

Rufino Iraola

]]> Mon, 13 May 2013 09:29:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1560 Mon, 13 May 2013 09:29:33 +0100 2013-05-13 2013-05-13 0 1560 herritarron txokoa
<![CDATA[Itzulpena: Enrique Martenez]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1423/Itzulpena:_Enrique_Martenez/ Enrique Martinez Lozanoren testu bat Euskaratu eta bidali digu Rufino Iraolak. Hitz jokoak, esan nahi sakon eta esanguratsuak gordetzen ditu nolanahi ere.]]> Nik irakurri dudan ederrenetarikoa bada hurrengo testu hau, ez al da hala?

Hitzek espresatu ezin dutena baina hitzei espresarazten diena, jakizu hori dela zinez absolutua eta ez jendeak adoratzen duena.

Pentsamenduarekin pentsatu ezin dena baina pentsamenduari pentsarazten diona, jakizu hori dela zinez absolutua eta ez jendeak adoratzen duena.

Begiez ikusi ezin dena baina begiei ikusarazten diena, jakizu hori dela zinez absolutua eta ez jendeak adoratzen duena.

Belarriaz entzun ezin dena baina belarriari entzunarazten diona, jakizu hori dela zinez absolutua eta ez jendeak adoratzen duena.

Biziaren hatsez arnastu ezin dena baina bizitzari arnasa harrarazten diona, jakizu hori dela zinez absolutua eta ez jendeak adoratzen duena.

Rufino Iraolak euskaratua

(Kena Upanisad I,5-9, en Upanisad. Con los comentarios advaita de Śankara [edición de Consuelo Martín], Trotta, Madrid 2001, pp.44-46). Enrique Martínez Lozanoren oparia.

]]>
Thu, 07 Mar 2013 15:33:37 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1423 Thu, 07 Mar 2013 15:33:37 +0100 2013-03-07 2013-03-07 0 1423 herritarron txokoa
<![CDATA[Iritzia: ESNATU]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1217/Iritzia:_ESNATU/ Gabon garaian, mistika pixka bat ongi etorriko zaigulakoan, testu eder bat. Anonimoa, E. Martínez Lozanoren oparia, Rufino. Iraolak Euskaratua.]]> ESNATU

Esnatzeko, saia zaitez ahal duzun laguntza guztiaren bila, irakur itzazu aurkitzen dituzun liburuak, zoaz gonbidatzen zaituzten topaketetara, medita ezazu, arnasa hartu eta itxaron. Denak lagunduko dizu..., baina azkenean alkimia zeuk egin beharko duzu, ez dezake inork bultza eta aurreratu, gerta dadin duzun gogoak baizik. Eta ezertxo egiten ez baduzu ere, itxaron lasai, agian gertatuko da...

Esnatu bazara eta ingurukoak oraindik lo daudela ikusten baduzu, zoaz hanka-punttan, errespetatu besteen loa y ohartu beren denbora propioaren perfekzioaz, zureak perfektuak izan ziren bezalaxe.

Begiak irekitzen dituzunean, zure argiaren distirak lagunduko die esnatzen, zeuk deus egin beharrik gabe. Oraindik lo bazaude, erlaxatu eta gozatu loaz, amultsuki zaindu eta begiratua zaude.

Esnatzea ez da magia-ekintza, baina magiaz jantziko du zure bizitza.

Esnatzeak ez dauka inolako zerikusirik kanpoko zure munduarekin, nahiz eta inguratzen zaituen guztiak distira berria izango duen.

Esnatzeak ez du aldatuko zure bizitza, baina dela aldatu egin dela sentituko duzu.

Esnatzeak ez du ezabatuko zure iragana, baina atzera begiratzean ohartuko zara asko maite zenuen eta gauza asko ikasi zituen norbaiten historia dela, eta norbait hori jada zu ez zarela sentituko duzu.

Esnatzeak ez ditu esnatuko zure golkoko maiteak, baina haiek bere burua jainkotiarrago ikusiko dute zure begien aurrean.

Esnatzeak ez ditu sendatuko zure zauriak oro, baina orain zauriek ez dute zuregan aginpiderik.

Esnatzeak ez du konponduko zure egoera finantzarioa, baina aberats sentituko zara.

Esnatzeak ez zaitu egingo famatuago, baina gehiago ez zara bakarrik sentituko.

Esnatzeak ez zaitu edertuko besteen begietan, baina perfektua izango zara zeure begirada propioarentzat.

Esnatzeak ez dizu ahal gehiago emango, baina duzun ahalaz ohartuko zara.

Baliteke esnatzeak zure kartzelen barroteak ez haustea, baina zu zeu izateko askatasuna emango dizu.

Esnatzeak ez du mundua aldatuko, zu aldatuko zaitu.

Esnatzeak ez du kentzen erantzukizunik; guztiz alderantziz baizik: zure ekintza eta hautuen ondorioei buruzko kontzientzia emango dizu.

Esnatzeak ez dizu beti arrazoi emango, aitzitik ez duzu arrazoi izateko desiorik sentituko.

Esnatzeak ez dio ekarriko zure bizitzari ixten ez den amodiozko iturriaren kanila, iturri hori zeure baitan dagoela ohartuko zara.

Esnatzeak zerikusi gutxi dauka imajinatzen duzunarekin, amodioarekin dauka zerikusi osoa.

Esnatzea zeure burua maitatzea da, bere muga eta esperientziekin, bestea maitatzea da zure izanaren parte den aldetik eta existentzia osoa maitatzea da... Bai, bizitza eder hau maitatzea, beti harrigarria eta anitza bere ñabardura guztietan.

Saiatu disfrutatzen jadanik zaren Izaki miresgarri horren esperientziaz. Zure bizitza ekintza sakratua da: Jainkoaren kreazioa zeure baitan.

(Anonimoa, E. Martínez Lozanoren oparia, R. Iraolak euskeratua)

]]>
Thu, 06 Dec 2012 12:35:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1217 Thu, 06 Dec 2012 12:35:49 +0100 2012-12-06 2012-12-06 0 1217 herritarron txokoa
<![CDATA[IRITZIA: Bakearen kalitatea]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1161/IRITZIA:_Bakearen_kalitatea/ Okerrena da ez dagoela kalitatezko bakearen eredu sendorik, beraz, utopiara jotzea da onena.]]> Niri ez zait gustatzen israeldarren bakea. Ez dago berdintasunean oinarritua. Eurak salbo direla, arerio politikoa suntsitzeari deitzen diote bakea. Eurak sabela ederki berdindu eta Gazan jendea goseak akabatzen edukitzeari deitzen diote bakea.

Okerrena da ez dagoela kalitatezko bakearen eredu sendorik, beraz, lehenari eutsiz, utopiara jotzea da onena. Ez zait gustatzen EE.BB.etako bakea, ez zait gustatzen Txinako bakea, ez zait gustatzen Errusiakoa, ez zait gustatzen Esapiniako bakea –kasik bost milioi langabetu dituen herrian ez dago benetako bakerik–. Eta horrela jarrai genezake munduko herrialde guztiak zerrendatzen, kalitatezko bakerik inon aurkitu gabe.

Jesusen bakea utopikoa da, Marxen bakea utopikoa da, San Frantziskorena ere bai, Ghandirena berdin, Luther King edo Ignazio Ellakuriarena bezalaxe. Kalkutako Ama Teresaren bakea, beste gauza askoren artean, inuzentea da. Joseba Arregiren bakea konbertituaren bakea da, San Paulorena bezalakoa. Savaterren bakea kafkianoa da: bake hau zuentzat da, baina zuek paretik kendu arte ez dago bakerik. Ibarretxeren bakea trenbideko bakea da, ekilibrio asko egin beharrekoa, ez gorako eta ez beherako trenak harrapa ez zaitzan. Aznarren bakea gerra da. Egigurenen bakeak karamelu-usaina du.

Baina zer-nolako bakea komeni zaio Euskal Herriari? Edo, bestela esanda, zer-nolako bakea da posible Euskal Herrian? Inkubadoran denbora askoan eduki beharreko bakea izango da. Kontzientzia handiko zaintzaileen premia izango du. Bistan denez, ondorioak izango dituen bakea izango da. Babel kontrolatu bat izango da: denek dena ukatuko dute, eta denek dena baieztatuko. Eta horrela izan behar du, denak garaile irten daitezen.

Posibilitateak emango dio kalitatea bake horri. Nahi duten guztiek ez dute parte hartuko eraikuntzan, baina behar bestek bai. Eta, batez ere, ez da komeni behar den tokitik kanpo mintzatzea. Horregatik, ez zitzaidan gustatu Arregiren «A quien corresponda» artikulua.

Rufino Iraola

Oharra: Artikulu hau duela bi urtekoa da. Gaur azaroaren 16a da, Ellakuria eta bere lankideak hil zituztela 23 urte. Bestetik, Israel bereak eta bi egiten ari da Gazan. Beste bake mota batzuk ere aipatzen ditu. Hori guztiarengatik berriro argitaratzea pentsatu dut, lehenengo paragrafoa kenduta.

]]>
Fri, 16 Nov 2012 11:12:11 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1161 Fri, 16 Nov 2012 11:12:11 +0100 2012-11-16 2012-11-16 0 1161 herritarron txokoa
<![CDATA[IRITZIA: Euskadik aurrera egiteko nekazal estrategia]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1121/IRITZIA:_Euskadik_aurrera_egiteko_nekazal_estrategia/ Hemen duzue Garbiñe Mendizabal zaldibitarrak Goierriko Hitza egunkarian plazaraturiko artikulua.]]> Mundu mailako populazioa etengabe hazten ari denean eta elikagaien ekoizpena gero eta herrialde gutxiagotara mugatzen ari den momentuan, oso garrantzitsua da, herri bezala, hau da, Euskadi modura, elikadura eta nekazal estrategia bat izatea.

Estrategia propioa izatea ahal dugun neurrian gure elikagaiak ekoizteko, kalitate goreneko elikagaiak munduratzeko eta, hitz batean, gure herrian aberastasuna sortzeko. Hau da EAJren apustua.

Bai, nekazal mundua ere gai da aktibitateari eusteko, enplegua sortzeko eta aberastasuna bermatzeko. Baina horretarako ezinbestekoa da Euskadik bere nekazal estrategia izatea eta gu geuk, jeltzaleok, oso argi dugu nekazaritzak hartu eta segitu beharreko norabidea.

Nekazaritza jasangarria nahi dugu denok. Batzuentzat jasangarritasuna ingurumen alorrera mugatzen den bitartean, beste batzuentzat preziora lotutako lehiakortasunera mugatu beharko litzateke eta baserriak bizirauteko beharrezko duen babesa ezabatu, eta merkatu zabaleko ekoizpenean bakarrik utzi.

Jeltzaleok, ordea, nekazaritzaren jasangarritasuna sustatu nahi dugu. Horretarako, lehen oinarria gure ustiapenen jasangarritasun ekonomikoa da. Bideragarritasun ekonomikorik gabe —errentagarritasunik gabe— ez dago, ez ingurumenik edo paisaiarik, ez landa mundurik eta are gutxiago baserria gaztetzerik.

Gure ustiapenen errentagarritasuna dugu helburu eta nekazaritzaren sektoreari sostengua ematea etorkizunari begira. Horrexegatik, gure jarduera politikoaren erdigunean jartzen ditugu baserriko profesionalak. Hau da, tamainak eta ereduak alde batera utzita elikagaiak ekoizterakoan ustiapenaren alor guztiak landuz (formazioa, kudeaketa, higienea, lan baldintzak, merkaturatzea…) elikagai osasungarriak eta kalitatezkoak ekoizteko gai direnak.

Nekazaritza sostengarria nahi izanez gero ezin gaitezke gure merkatua herriz herri zatikatzen hasi, izan daitekeen gizarte eredu baten aitzakian, ezin dugu gure ekoizpena merkatuko nitxo edota ekoizpen mota bakarrera mugatu.

Bizi dugun Euskadi gizarte anitza da eta, horrenbestez, kontsumitzeko garaian ere portaera ezberdinak ditu, bai pertsonen arabera, bai eta pertsona bakoitzaren baitan, une edo okasioaren arabera. Hori onartu ahala, merkatu-kontsumitzaile anitzarenganako bide eta erantzun ezberdinak landu beharrean gaude eta gu, jeltzaleok, prest gaude gure kalitatezko elikagaiak ekoizteko eta merkaturatzerakoan dauden bide anitzak babesteko eta sustatzeko. Ezin gaitezke ateak ixten hasi, ateak eta leihoak zabaltzen baizik.

Ingurumena eta paisaia errespetatuz, noski, gure ustiapenak eta basoak landu nahi ditugu bai baserritarren bizimodua hobetzeko, bai herri mailako aberastasuna sortzeko, eta bide batez, Euskadik aurrera egin dezan lortzeko.

Horretarako, eta ez beste ezertarako, behar-beharrezkoa dugu baserritarren arteko sektore profesionalaren eskutik nekazal estrategia finkatzea.

Garbiñe Mendizabal

]]>
Mon, 05 Nov 2012 08:50:13 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/1121 Mon, 05 Nov 2012 08:50:13 +0100 2012-11-02 2012-11-02 0 1121 herritarron txokoa
<![CDATA[Gudari eguna]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/agenda/1006/Gudari_eguna/ Txiki eta Otaegi frankismoak exekutatu zituen azken bi euskal presoak izan ziren, FRAPeko hiru kiderekin batera (Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena).

wikipedia

]]>
Wed, 12 Sep 2012 15:13:39 +0100 AGENDA http://www.zaldibia.org/txokoa/agenda/1006 Wed, 12 Sep 2012 15:13:39 +0100 2012-09-27 2012-09-27 1 1006 herritarron txokoa
<![CDATA[Martxoaren 29an burujabetzarako greba orokorra]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/580/Martxoaren_29an_burujabetzarako_greba_orokorra/ Krisia gora eta krisia behera urak harrotuta dabiltza Bidasoa ibaiaren bi aldetan. Eta etorriko dena… auskalo! Baina gauza onik ez ziur.

Hemen duzue Mikel Luloaga zaldibitarrak BERRIA egunkarian plazaraturiko artikulua.]]> Krisia gora eta krisia behera urak harrotuta dabiltza Bidasoa ibaiaren bi aldetan.

Erreformak, murrizketak, erretreta edo erretiroaren muga gabeko atzeratzea, lan postuak, pentsio murrizketak, prekarietatea, hipotekak, segurtasun eza, banketxeak, e.a. denetarik entzuten ari gara azken garaian.

Eta etorriko dena… auskalo! Baina gauza onik ez ziur.

Gaur egungo marko juridiko politikoa medio Madrilen eta Parisen erabakitzen dute gure etorkizuna eta horren ondorioz ateratzen gara kalera, hori aldatzeko atera behar gara kalera.

Euskal Herriko langileok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea eskuratzeko, Euskal Herri osoko eremu sozioekonomikoan garatuko den, euskal lan harremanetarako esparrua aldarrikatu behar dugu. Eta ez hori bakarrik, kirol esparruan; egitura propioak behar ditugu,hezkuntzan; sistema propioak….

Horretarako gaur egungo markoa gainditu beharra dago. Lan harremanetarako euskal esparrua ideia edo asmo bat izatetik errealitate gisa eraiki beharreko erronka da eta bide horretan martxoaren 29an jarriko dugu lehen harria.

Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta sindikalen indarrak behar ditugu Euskal Herriak aurrean duen erronka irabazteko. Ez Espainian Raxoi edo Frantzian Sarkozi dutelako, ez krisia iritsi delako bakarrik, .. Euskal Herriak eta euskal jendarteak behar duelako baizik. Madril eta Parisen egindako legeek ez diotelako gure herriaren beharrei erantzuten.

Gaur inoiz baino argiago dugu Euskal Herriak burujabetza behar duela. Ez bakarrik espainiar zein frantsesak ez garelako eta izateko asmorik ere ez dugulako, gaur egun Euskal Herria krisitik atera ahal izateko tresnak ukatzen dizkigutelako baizik: Lan harremanak zehazteko arautegi propioa eta Euskal Herriko lan kodea adibidez.

Zer egin handia dugu oraindik Euskal Herrian eta tamalez gaur egun Espainia zein Frantses gobernuen araberako erritmoan egiten dugu dantza. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako langileak batetik eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko langileak bestetik.

Gure etorkizuna Madrilen eta Parisen erabaki ez dadin, Euskal Herriak lan harremanak arautuko dituen eremu propioaren alde, martxoaren 29an Hego Euskal Herriak greba orokorra! Euskal Herria kalera!

Mikel Luloaga

]]> Mon, 26 Mar 2012 12:46:57 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/580 Mon, 26 Mar 2012 12:46:57 +0100 2012-03-26 2012-03-26 0 580 herritarron txokoa
<![CDATA[Herritarron txokoa prest!]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/391/Herritarron_txokoa_prest!/ Herritarron iritzi, asmo, kritika, ekarpen edo olerkientzako lekua da honakoa. Herritarron plaza dela esan genezake. txokoa@zaldibia.org helbidean zain gauzkazu.]]> Thu, 02 Feb 2012 13:16:15 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/391 Thu, 02 Feb 2012 13:16:15 +0100 2012-02-02 0000-00-00 0 391 herritarron txokoa <![CDATA[Ongi etorri zaldibia.org!]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/534/Ongi_etorri_zaldibia.org!/ Inguruko zein urrutiko informazioa helarazten digute egunero kontsumitu ohi ditugun komunikabideek: egunkariek, irratiak, telebistak, interneteko webguneek…. Baina gure auzokoen, bizilagunen, seme-alaben edota ezagunen inguruko berriak, horiek egin asmo dituzten ekimenak edo esfortzuz erdietsitako lorpenak ez dira horietan agertzen gehienetan. Albiste “txikiegiak” dira komunikabide handietan agertzeko, gure bizitzan interesgarrienak edo gertukoenak izan daitezkeen arren.

Horregatik, martxoaren 9 honetan aurkeztuko den Zaldibia.org atariak gure arteko komunikazioa hobetu nahi du, norberak egiten dituen gauzak albokoei jakinarazten lagundu eta gure ingurukoen berriak gugana iristea erraztu.

Zaldibia.org atarian irakurrita jakin dut, adibidez, Berdillari eta Kuku Euskal Herriko Mus Txapelketako final nagusian izango direla martxoaren 19an Arbizun; baita Zaldibiko Herri Kirol taldeak entrenatzeko lokal bat lortu duela Tejerin ere. Gustura ikusi ditut, gainera, Iztueta Dantza Taldeak zintzilikatu dituen garai bateko dantzarien argazkiak eta erabat harrituta geratu naiz Zaldibia Telebista eta guzti dugula ikustean!

Herriko informazioa bilduko duen ataria dugu eskuartean, elkarren berri izaten lagunduko diguna; eta horregatik, garrantzitsua da guztion artean egitea. Herriko talde eta ekimen guztiek dute euren txokoa webgunean, baina bada edonork idatzi dezakeen atala ere: Herritaren Txokon.

Baliatu ditzagun teknologia berriak eta komunikazio bide digitalak, ahoz ahoko informazioari beste euskarri bat emateko; jarri dezagun sarea herritarron zerbitzura eta berreskura dezagun komunikazioa: elkarrekin informazioa partekatzeko ariketa.

Eider Jauregi

]]>
Fri, 09 Mar 2012 18:10:59 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/534 Fri, 09 Mar 2012 18:10:59 +0100 2012-03-09 2012-03-09 0 534 herritarron txokoa
<![CDATA[EUTANASIA EZ DA SUIZIDIOA iritzi artikulua]]> http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/574/EUTANASIA_EZ_DA_SUIZIDIOA_iritzi_artikulua/ "Sendatzea ezinezkoa denean, gaixoak ahalik heriotzarik duinena izan dezan bermatu behar da."

Rufino Iraola zaldibitarrak plazaraturiko iritzi artikulua.]]> Sendatzea ezinezkoa denean, gaixoak ahalik heriotzarik duinena izan dezan bermatu behar da.

Joan den larunbatean izan genuen bazkaritik dator hari-muturra. Hamaika lagun elkartu ginen, 65 eta 68 urte bitartekoak. Adin horretan ez da erraza osasuna aipatu gabe arratsalde osoa irautea. Gauza batean gentozen denok bat: inork ez du onartzen alferrik sufritzea. Beraz, esan dezakegu denek onartzen dutela eutanasia; onartu ez ezik, ezinbestekoa ikusten dute bide guztiek, erremediorik gabe, heriotzara garamatzanean, baldin eta bidea sufrimenduz zedarritua baldin badago.

Larunbateko gure solasaz pentsatzen ari naizela, Koldo Martinez doktorearen hitzaldiaren aipamenarekin egin dut topo twitterrean. Honela dio izenburuak: ‘Koldo Martinez bizitzaren amaiera erabakitzeko eskubidearen alde.’ Aipamen horrek dioenez, Beran eta Elizondon eman ditu hitzaldi bana, asistentzia bikainarekin eman ere: Beran 59 entzule izan ziren; Elizondon, 71. Bistan da arreta pizten duen gaia dela. Antolatzaileak ez ziren gazte “aurrerakoi” eta dena hankaz gora ipini nahi duten horietakoak, baizik eta Arkupeak izeneko Erretiratuen Elkarteak antolatu zituen hitzaldiak. «Pertsonak bere azken ordua hautatzeko eskubide oso du. Medizinaren xedea sendatzea da, baina hori ezinezkoa denean gaixoak ahalik heriotzarik duinena izan dezan bermatu behar du.», esan zuen bioetikan espezializatua den mediku iruñarrak. Bizitza Testamentuaren aldeko aldarria egin zuen. Aldarri horren arabera, interesatuak berak hautatu behar dut bakean hiltzeko modua.

Zergatik ez dago debate hau, behingoz, itxia eta legeztatua? Beste behin gehiago, Elizako moralaren atzapar luzeak dabiltza tartean. Esan eta irakatsi digute bere buruaz beste egitea ez dela zilegi. Lazkao Txikik kantatu zuen moduan: «Bere garaian kenduko dio lehenago eman zionak.» Oso normala da Lazkao Txikik hori kantatzea. Joxe Migelen garaiko gizartearen pentsamoldeari erantzuten dio.

Baina, gaur, gauzak nahasten ari gara; norbaiti hala interesatzen zaiolako nahastu ere. Suizidioa eta eutanasia bi gauza ezberdin dira, nahiz eta besterik interesatzen zaienek eutanasia ere suizidiotzat hartu. Ez, jauna! Suizidioa, beti, gaixotasun psikiko baten ondorioa da; eutanasia, aldiz, duintasunaren izenean ezinbestez egin beharreko zerbait. Gainera, ez dezagun pentsa eutanasia atzo goizeko kontua denik. Jadanik existitzen zen Grezia zaharrean, ondo hiltzeko praktikatzat hartua zegoen, eta horretako arrazoiak ematen zituenari lagundu egiten zitzaion ondo hiltzen.

Rufino Iraola

]]> Fri, 23 Mar 2012 16:00:12 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/txokoa/albisteak/574 Fri, 23 Mar 2012 16:00:12 +0100 2012-03-23 2012-03-23 0 574 herritarron txokoa