• 09
    API
    2020
    Zaldibiako Udalaren mezua

    Alarma egoera ezarri zenetik 3 aste pasa berri ditugun honetan, konfinamendua gutxienez apirilaren 26ra arte luzatuko dela jakinarazi dute. Puntu honetan, balantze txiki bat egin eta zabaldu nahi du Eztitxu Mujika Zaldibiako Alkateak.

     

  • 08
    API
    2020
    Komertzio txikiari gure eskertza

    Garai zail hauetan beraien osasunaren aurretik, herritaron ongizatea lehenetsi izana eskertu nahi diegu. Horregatik gaur apirilak 8 asteazkena arratsaldeko 20:00etan txalo zaparrada eskainiko diegu etxeetako balkoietatik.

  • 05
    API
    2020

    Zaldibiako Udalak ondorengo mezua helarazi die herriko haur eta gaztetxoei. Gainera, apirilaren 5 igandean eguerdiko 12etan etxetako leiho eta balkoietara atera eta txalo zaparrada eskaintzeko deia luzatu die herritar guztiei.

  • 03
    API
    2020
    COVID-19: Jarduera ekonomikoen kalteei aurre egiteko laguntzak

    Herrian jarduera bat duten eta Covid-19aren eraginez kaltetuak izan direnei, laguntza bideei buruzko aholkularitza harremana erraztu nahi die Zaldibiako Udalak. Ohar honetaz gainera, gutuna ere bidaliko zaie herriko jarduera kaltetuen titularrei. 

  • 02
    API
    2020
    Hileta eta azken agurrak

    Badakigu ez direla garai xamurrak eta gai garrantzitsuegiak direla uste dugu horren gordin arautu eta bere horretan uzteko.  Horregatik, momenturik latzenean hildakoaren familiak babestu, goxatu eta elkartasuna adierazteko modu berriak asmatu beharrean gaude. Hemen duzue egoera hau gertatuko balitz nola bideratuko dugun.

  • 30
    MAR
    2020
    Alkate dekretu bidez formalizatu da alerta egoerarako abian den udal funtzionamendua

    Zaldibiako Udala gutxieneko/ezinbesteko lanaldi eta lan plangintzaren arabera ari da jarduten martxoaren 23tik. Hala ere, Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretu-legearen lehenengo xedapen gehigarria kontuan hartuta, alkatetza dekretu bidez Zaldibiako Udalaren ezinbesteko jarduerak izendatu dira. Jarraian duzue dekretua osorik.

  • 31
    MAR
    2020

    COVID-19 birusak sortu duen egoeraren aurrean, Udalak zenbait neurri jarri ditu martxan eta gehiago lantzen ari da. Gainera, Goieki Goierriko Garapen Agentziak krisi-egoerari aurre egiteko laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzu iraunkorra jarri du martxan.

  • 31
    MAR
    2020
    Garraio publikoan murrizketak

    Lurraldebusek jakinarazi digu  ezarritako alarma-egoera dela eta, Lurraldebusen zerbitzuak %40 eta %60 artean murriztu dituztela ohiko eskaintzarekin alderatuta, Ospitaleetako zerbitzuak izan ezik, horietan ohiko zerbitzua mantentzen da, zerbitzuen % 100a. Hemen dituzue ordutegiak.

  • 30
    MAR
    2020
    Interneterako konexioa behar duten ikasleentzako bitartekoak

    Salbuespen egoera honetan, herritarren arteko arrakala digitalak inoiz baino eragin handiagoa izan dezake familietan. Zaldibiako Udalak, herriko ikasleen hezkuntza zentroekin harremanean eta Izarkom kooperatibaren ekimenari esker, bitartekoak bideratuko ditu internetera konexiorik ez duten edota konexio oso mugatua duten ikasleen etxeetara.

  • 30
    MAR
    2020
    Arropa zaharren bilketa zerbitzua bertan behera geratu da

    Deia luzatzen zaie herritarrei, arropa etxean gorde eta arropa biltzeko edukiontzietan sar ez dezaten.

BATZORDEAK ETA GAIAK

aTEZ ATE 84
2020, apirila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

banner telefonoak
UDALBILTZA
Informazio bulegoa
GIDA hondakinak ondo bereizteko
GIDA GAIKAapp
aniztasuna eta migrazioa
MUGIpuzkoa
INFORMAZIO HIDROLOGIKOA
Kultur etxea
banner argisarea
Berdintasuna
Tailerrak

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak